Home

IMG_2163

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak/Libre dinamika

Gaurkoan, Gasteizko udalaren aurrean bildu gara, datorren Maiatzaren 25ean osoko bilkuran aurkeztuko dugun mozioaren berri emateko. Horretarako, Gasteizko herri mugimendu desberdinak hurbildu dira gurekin Mozal Legearen izaera injustua salatu eta herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko.

2015eko Uztailaren 1ean jarri zen martxan Mozal Legea bezala ezagutzen dugun “ Herritarron segurtasunerako 4/2015 Lege organikoa”. Geroztik protesta sozialetan beraien eskubideak praktikan jartzeagatik edota salbuespen neurrien aplikazioaren ondorioz errepresioa pairatu duten pertsona eta kolektiboak gero eta gehiago dira. Azken urteotan eskubideen galera sistematikoa pairatzen ari gara eta horren ondorioz, herritarrok gero eta behar gehiago ikusten dugu kalera ateratzeko.

Datorren uztailean hiru urte beteko dira Mozal Legeak onartu zirenetik. Mozal Legeak, Herritarren Segurtasunerako Legeak eta Kode Penalaren erreformak osatzen dute, hauetaz baliatuz gure eskubide zibil eta politikoei dagokionez prozedura kriminal bat eginez.

Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta daude neurriok, disidentzia zigortzeko helburuarekin, jendarte injustu eta sumiso bat sortzeko helburuarekin. Eta bereziki, pobrezia eta ezegonkortasun egoerak dira zigortzen dituztenak. Lege honen bidez, ez dira gertakariak soilik kriminalizatzen, zenbait giza-talde kriminalizatzen dira aldez aurretik: pertsona migranteak, gazteak, aktibistak edo baliabiderik gabeko pertsonak kasu, eta nola ez, halako taldeei elkartasuna adierazten dien edonor.

Baina… Hori dakar epaileak baztertu eta polizia epaile bihurtzen duen Lege baten aplikazioak, herritarren eskubideen aurkako poliziaren inpunitatea eta abusua, herritarrak babesgabe uztea.

Argi dago beraz, lege honek herritarron segurtasuna bermatu ordez, herritarron eskubide zibil eta politikoak urratzen dituela. Hala gertatzen da Gasteizen ere, bi urte eta erdian udaltzaingoak 725 aldiz aplikatu die Mozal Legea gasteiztarrei, egunetik egunera handituz doan kopurua. Eta aplikatzen jarraitu du 2015eko Uztailaren 31ko osoko bilkuran Gasteizko Udalak Espainiako Gobernuari Mozal Legea bertan behera uztea eskatu bazion ere. Ez hori bakarrik, osoko bilkura hartan, Gasteizko Udalak lege honen bidez zigortutako pertsonei babesa emateko konpromisoa hartu zuen. Baina ez dugu inongo babesik ikusi, horren ordez zigorrak ikusi ditugu, herritar zigortu eta babesgabeak ikusi ditugu.

Horren ondorioz, eta Mozal Legea Gasteizko herritarron eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen lege injustu bat izanik, ondorengoa eskatuko diogu Gasteizko Udalari maiatzeko osoko bilkuran:

Batetik, “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren eta Mozal Lege bezala ezagututako gainerako legen aurkako jarrera publikoa berrestea.

Bestetik, aurrerantzean, oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartzea.

Azkenik, Instituzio publiko honetako ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.

Alegia, bere garaian Gasteiz Green Capital bihurtu zuten bezala, oraingoan, Gasteiz Free Capital bihurtzea eskatzen diegu, Mozal Legerik gabeko hiria, herritarron eskubide zibil eta politikoak bermatzen dituen hiria.

————————————————————————

Nos hemos reunido hoy en frente del Ayuntamiento de Gasteiz para dar a conocer la Moción que presentaremos en el próximo Pleno del 25 de Mayo. Para ello, diferentes colectivos del movimiento popular de Gasteiz nos hemos acercado para denunciar el carácter injusto de la ley Mordaza y para pedirles que respeten los derechos civiles y políticos de la ciudadanía.

El 1 de Julio de 2015 se puso en marcha la que conocemos como ley Mordaza “Ley de Seguridad Ciudadana, ley orgánica 4/2015”. Desde entonces, cada vez son más los colectivos y personas que han sufrido la represión por las leyes de excepción o por poner en práctica sus derechos civiles. En los últimos años estamos sufriendo la pérdida sistemática de derechos y por ello la ciudadanía cada vez ve más necesidad de salir a la calle.

El próximo Julio se cumplirán tres años desde que se aprobaron las leyes Mordaza. Dichas leyes las componen, en sí, el conjunto de la reforma del Código Penal y la Ley de Seguridad Ciudadana; haciendo un procedimiento criminal de las mismas para el castigo de nuestros derechos y libertades.

El objetivo de estas medidas no es otro que castigar las protestas, la disidencia y conseguir una sociedad sumisa e injusta. Y sobre todo castiga las situaciones de pobreza y precariedad. Con esta ley no se criminalizan solo los hechos sino que desde un principio se criminalizan las siguientes clases sociales: Personas migrantes, jóvenes, activistas, o personas sin recursos, y como no todos los grupos o personas que les demuestren su solidaridad. Pero eso es lo que trae aplicar una ley que aparta al juez y convierte a la propia policía en jueces, dejando a la ciudadanía indefensa ante el abuso o la impunidad de los derechos por parte de la autoridad.

Queda claro entonces que esta ley en vez de asegurar la protección de la ciudadanía, vulnera los derechos civiles y políticos de la misma. Así ocurre también en Gasteiz donde en dos años y medio la policía municipal ha aplicado a las mismas ciudadanas de la ciudad la ley Mordaza 725 veces, cifra que aumenta cada día. Y se ha seguido aplicando a partir del 31de Julio de 2015 aun y cuando el Pleno del ayuntamiento de Gasteiz le pidió al Gobierno de España que tumbara la misma ley. Y no solo eso, sino que el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz en base al acuerdo llegado tomo el compromiso de prestar ayuda a las personas que fueran multadas por esta ley. Pero no hemos visto ninguna ayuda y por el contrario lo que si hemos visto son las multas y a una ciudadanía castigada y sin ayuda.

Por todo ello y siendo la ley Mordaza una ley injusta que vulnera los derechos civiles y políticos de la ciudadanía de Gasteiz, pedimos lo siguiente al Ayuntamiento de Gasteiz en el próximo Pleno del mes de Mayo:

Primero, mostrar públicamente un posicionamiento contrario a la Ley Orgánica 4/2015 de Seguridad Ciudadana y las demás leyes conocidas como leyes Mordaza.

Segundo, en adelante, se tomara el compromiso de dar ayuda a las personas y hacer una denuncia pública cuando en aplicación de esta ley se vulneren los derechos básicos.

Y por último, teniendo en cuenta que la mayoría de esta nuestra institución pública se halla en contra de dicha ley, tomar el compromiso de no aplicarla.

Es decir, al igual que en su momento convirtieron Gasteiz en Green Capital, les pedimos que ahora la conviertan en Free Capital, ciudad sin ley Mordaza, ciudad que garantiza los derechos civiles y políticos de la ciudadanía.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s