Home

Estimado alcalde, Yo soy una jubilada de 91 orgullosos años que no te ha votado, a quien no has preguntado si quiero irme del entrañable centro donde hasta ahora desarrollo multitud de actividades de cultura y ocio. No me has explicado que es una finca magnifica donde vas a poder construir cuantiosas viviendas que aportarán muchos dividendos a las arcas municipales. Yo si tengo que explicarte que en el Nagusien Etxea actual estoy a pie de calle, no tengo barreras arquitectónicas y dispongo de un amplio jardín donde disfrutar cuando el tiempo lo permite, mientras que tú me quieres mandar a un adefesio monumental como edificio construido desoyendo las masivas protestas vecinales; en un tercer piso donde tendré que coger ascensores, porque arguyes que así te lo hemos pedido.

Por ello, y para que lo tengas presente, decirte que en ese rinconcito olvidado de tu municipio, al que siempre das la espalda, que fue un barrio obrero porque hoy es uno de tantos con gran índice de paro, los jubilados, que no hemos sido preguntados, también votamos (…) Alicia.

———————————

https://hiruka.eus/

Helburua da nagusien etxea Lope de Vega kaleko eraikinean mantentzea, Romo Kultur Etxera lekualdatu barik, Getxoko Udalak gura duenaren kontra.

Nagusien etxea lekualdatzearen kontrako protesta abiatu dute Itzubaltzeta/Romoko nagusiek.

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian dagoen eraikinean itxialdia abiatu zuten bart Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideek. Diotenez, “pertsona nagusiok argi dugu gure eskubideen eta beharren alde borroka egingo dugula”. Hori dela eta, elkarteko bazkide, herritar, auzokide, elkarte, alderdi eta sindikatuei eraikinaren alde borrokatzeko deia egin diete. Horretarako, itxialdian bertan parte hartu daitekeela iragarri dute, baita gaur arrastian egingo den elkarretaratzean ere. Protestaldia 19:00etan abiatuko dute, nagusien etxearen aurrean. Datorren maiatzaren 25ean ere manifestazioa egingo dutela iragarri dute nagusiek.

Nagusien etxean eskaintzen diren zerbitzu denak Romo Kultur Etxera lekualdatu gura ditu Getxoko Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE). Datuen arabera, gaur egungo eraikinak 1.600 metro koadro eskaintzen die nagusiei, baita lorategi bat ere. Romo Kultur Etxean egokitu gura duten gunea, aldiz, 350 metro koadrokoa da eta hirugarren solairuan dago.

Itxialdia abiatu dutenek, baita beste hainbat auzokidek ere, salatu dute lekualdatze horren atzean “interes urbanistiko” bat dagoela, besteak beste. Izan ere, nagusien etxea eta kultur etxe zaharra hartzen dituen eraikina eraitsi ostean, hainbat etxebizitza eraiki gura ditu Udalak.

Bere aldetik, Getxoko Udalak azaldu du zentroa itxi artean nagusiek erabili ahal izango dutela eraikinaren beheko solairua euren aktibitateak egiteko. Dena dela, udal-arduradunek iragarri dutenez, barikutik, hilaren 18tik, aurrera, gizon eta emakumezkoen ile-apaindegia, masajista eta podologia ekipamendu berriak eta billar-aretoa Romo Kultur Etxean egongo dira. Gimnasio-zerbitzua, aldiz, hilaren 28an hartuko du azpiegitura berriak. Hala, horrek suposatuko du Lope de Vega kaleko eraikinean itxi egingo direla zerbitzu horiek, “kudeaketa eraginkorraren logikari jarraituz, ez delako aurreikusten zerbitzuak bikoiztea”, Udalak azaldu duenez. “Egun dauden baliabideak aprobetxatzeko ere, aipatutako zerbitzuetan erabiltzen zirenak udal-erresidentziara eramango dira, bertan erabil ditzaten”, gaineratu dute arduradunek.

Elkartasuna nagusiei

Itxialdia abiatu dutenei elkartasuna adierazi diete udalerriko askotariko elkartek eta alderdik. Besteak beste, Itzubaltzetako Matraka gazte asanbladak bere “elkartasun osoa” erakutsi gura diete auzoko nagusiei. Gazteek diotenez, ezinezkoa da Romo Kultur Etxea nagusiek behar duten erabilerara moldatzea: “Gobernu-taldeak bizkarra eman dio bazkide eta auzokideen nahiei, ez ikusia eginez hauek aurkeztutako txostenei, zeinetan gela berrien eta eraikinaren kalitate txarra eta auzoaren ondare arkitektonikoa azaltzen den”.



Concentración y encierro en favor de la Nagusien Etxea de Romo

nagusien_concentra

nagusien_texto

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s