Home

mozallegea_content

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak Gasteiz

Gaurkoan Gasteizko udaletxeko osoko bilkuran egon gara, gasteiztarren eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu eta mozal legea bertan behera uzteko eskatuz.
Hauek dira eskatu ditugun hiru puntuak:

Batetik, “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren eta Mozal Lege bezala ezagututako gainerako legen aurkako jarrera publikoa berrestea.

Bestetik, aurrerantzean, oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartzea.

Azkenik, Erakunde publiko honetako ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.

Hau onartu ez eta PSE eta EAJk aurkeztutako emendakina da aurrera atera dena, aipatu alderdi horien aldeko bozkekin. Mozio horretan, Mozal Legearekiko adostasun eza adierazi dute duen izaera errepresiboagatik, batez ere, adierazpen askatasunari eta biltzeko eskubideari dagokionean. EAJ-PNV eta PSOE-k kongresuan aurkeztutako lege proposamenak babestea onartu dute. Azkenik, laguntza ematea adostu dute, betiere laguntza sozialak eskatzeko araudiaren arabera araututako kasuetan.

Oso bilkura honetan, segurtasunaren inguruan hitz egin digute, polizia polizia dela esan eta proportzionaltasunaz ere aritu dira. Baina zein segurtasun? Jendarte sumiso eta injustu bat lortzeko eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen segurtasuna? Disidentziak isilarazten dituena?

Polizia polizia dela diote baina zein polizia mota dugu?  Beldurtzeko helburua duen polizia dugu! Jendarte sumiso, injustu eta obedientea bermatzeko baliatzen den polizia! Proportzionaltasunaz ere aritu dira, baina zein proportzionaltasun? Geure eskubideak pixka bat edo asko ez dira urratzen, urratu egiten dira edo ez dira urratzen! Eta lege hauei esker Gasteizko udaltzaingoak gure eskubide zibil eta politikoak urratzen ditu!

Hori da lege honek egiten duena, eskubide zibil eta politikoak urratu, horretarako poliziaren (bai, gu beldurtu eta obediente bihurtzeko helburua duen horren)  hitzari inoiz baino balio handiagoa ematen dio.

Segurtasunak gure eskubideen urraketa esan nahi duenean ez dugu onartzen!
Guk argi dugu, justiziaren eta legearen artean gu justiziaren alde lerratzen gara!
Lege injustuak desobeditzeko daude! Beraz, Gasteiz free capital bihurtu arte, Gasteiz hiritarren eskubide zibil eta politikoak babesten dituen hiria izan arte lanean jarraituko dugu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s