Home

 

P1015367_content

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak/Libre mugimendua

Egun gutxi pasa dira Altsasuko gazteei ezarritako sententzia injustua plazaratu zenetik eta senideek errekurtsoa tartekatu dutela esan zuten arren, kalean geratzen ziren auzipetuen atxiloketak martxan jarri ditu Guardia Zibilak. Mendekuak ez du ez etenik eta ezta mugarik ere.

Egoeraren politiko aldatu bada ere, errepresioa beltzenean aplikatzen jarraitzen dute Euskal Herrian, Altsasukoen kasuak adierazten duen moduan. Ez omen da “terrorismoa”, baina hala balitz moduan jokatzen jarraitzen dute. Ez dago Justiziarik Altsasukoentzat.

Eta hala egiten dute gatazka armatuaren urteetan salbuespen politikak ezartzeko garatu ziren salbuespen bitarteko guztiak indarrean daudelako. Bada salbuespen legeria hori guztia indargabetzeko garaia. Jendarteak eman du bere iritzia, indar politikoen eta instituzioen ordua da. Guztion eskubide zibil eta politikoak babestuak izan daitezen salbuespen legedi eta epaitegi guztiak desagertu behar dira! Baita, hauek aurrera eramateko dituzten bitarteko guztiak ere!

Guk, Altsasuko auziperatu, atxilotu eta preso guztiak kalean nahi ditugu, Ainara, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor. Guztiak LIBRE nahi ditugu. Libre eta euren eskubideen jabe!

Gauzak horrela, dei egiten diogu euskal jendarte osoari ekainaren 16an Iruñean egingo den Manifestaldian parte har dezan eta baita egun hauetan egingo diren mobilizazioetan ere. Mugitzen ez bagara, jai daukagu.

Goazen Ekainaren 16an Iruñea lehertzera!

Eleak/Libre mugimendua

One thought on “Altsasukoak libre!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s