Home

imagen-sin-titulo

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Altsasu Memoria

Altsasu Kasua deitzen diote; kasu politiko, juridiko eta mediatikoa, beste behin ere Altsasuko gazteengan fokua jartzen duena. Aspaldidanik aurrezarrita dauden sententzia hauek gaur egungo sistemaren parte dira, non mendeku gosea aparatu judizialaren bidez agerian uzten duten, sententzia eredugarriekin behin eta berriz kolpatuz. Altsasu Memoria taldeak, guztiaren gainetik, bere elkartasuna agertu nahi die herriko gazteei eta errepresio aldi berri honek eragin dien pertsona guztiei.

Gurea memoria lantzen duen taldea izanik, urteak daramatzagu istorio eta testigantza gogorrak biltzen eta kontatzen; horietako asko memoria kolektiboan ongi iltzatuta geratu zaizkigu. Altsasu, Nafarroa Independentean zegoen herri bat zen, lasaitasunean bizi zena eta euskaraz komunikatzen zena, batzarrak egiten zituena eta auzolanean aritzen zena herriaren garapenean aurrera egiteko. 1512ko inbasioak, ordea, gure izaera ezeztatzen saiatzeaz gain, gerraz jositako garaia sortu zuen Espainian eta gugan zuzenean eragin; kintak sortu zituzten eta herritarrak gudan parte hartzera derrigortu.

Gure lan guztia analisi zientifiko zorrotzean oinarritzen da, datuen eta errealitateen bidez derrigor azaldu behar dena. Horregatik, Altsasu Kasuaz hitz egiten denean, behartuta gaude aipatzera nola 1936an Lista de Altsasu izeneko zerrenda bat egin zuen Altsasuko Komandantziak, 300 lagun baino gehiagorekin. Denek herritik alde egin behar izan zuten, batzuk toki seguru batera eta, gehiengoa, demokraziaren alde borrokatzera. Zerrenda hori, Estatu Kolpearen ondorengo borrokaldietan toki askotara bidali zuten, zerrendako pertsonak atxilotu eta zigortu zitzaten. Memoria Historikoa lantzen duten herri askotan Altsasu oso ezaguna da herri duina eta eredugarria izateagatik, pertsona askoren galera gainditzen jakin zuelako eta balore garrantzitsuak izan dituelako maila askotan. Bizirik iraun zutenek, erretagoardian sufritu zutenek eta, nola ez, garapen bat izan zutenek, arro transmititu zizkiguten euren ideiak eta argitasun politikoa. J. Goikoetxeak (Akullu) honela esan zigun: “Demokrazia faltsu honetan benetako boterea ez da aldatu, Frankismo garaiko berdinek jarraitzen dute, eta hori sekula ezin dugu ahaztu”.

Justizia. Askotan erabiltzen dugun hitza da, baina Altsasun sekula gauzatu ez dena. 1936an 150 lagun baino gehiago zigortu zituzten fusilatzera, Puerto de Santa Maria bezalako urrutiko kartzeletara dispertsaturik, zigor guneetara… edo tribunal militarrek emandako sententzietara. Ondoren Ordena Publikoko Tribunala sortu zuten, eta hortik ere altsasuarrak pasa ziren. Erregimenaren erreforman Audientzia Nazionalean bihurtu zuten, euren Intsignia Bukea dena harrez geroztik. Bere gidariak, Garzón epaileak, Dena ETA da leloarekin ibilbide orri bat diseinatu zuen, eta probintzietako delegaritzak dena Audientzia Nazionalera bideratzen hasi ziren. Delegaritza horiek, sekula ez zuten ezer esan gure herriko pertsonen aurka Gerra Zikin kasuak egon zirenean, eta ikerketa saiakera guztiak blokeatu zituzten. Inpunitatea berriro, sekula ez baita egon kondena bakar bat ere gure bizilagunen aurka atentatu zutenentzat. Ikusten den bezala, ez da justizia kontua bakarrik, baizik eta frankismoa, maskaraz jantzitako neofrankismoa, bere erreforma eta bere adar guztiak epaituz eraikitzen hastea, guzti horrek ekarri zuenaren errelato luze eta zabal batekin. Azken kasu honek, urteetan esan duguna baieztatu besterik ez du egin: historia, Altsasuren memoria, lerro jarraituzko historia bat da, etenik gabeko errepresiozkoa, non ezer ez den kasualitatea eta azken muntai polizial eta judiziala sufrimenduzko kate luze horren jarraipena besterik ez den. J.M. Sáez de Muniainek esan zigun moduan: “1936an herriko familiak negar egiten ikusi nituen eta gaur egungo familiak ere, negarrez daude.”.

Herri mugimenduen dinamikak azken urteetan Altsasu hobeago bat ekarri dute, solidarioagoa, parte hartzaileagoa eta biziagoa, eta kosta ahala kosta kriminalizatu nahi izan dute. Komunikabideak, epaileak, poliziak, biktimen elkarteak… gezurretan aritu dira oso modu lotsagabean, gure herriko errealitatea erabat desitxuratuz. Herrian egin den edozein proposamen modu argian, demokratikoan eta errebindikatiboan egin da, herritarren zati handi baten babesarekin. Gazteriak sufritu ditu eta oraindik ere sufritzen ditu kontrol soziala helburu duten polizia-kontrol ugari. Kontrol horietako batean hil zuten Lakuntzako Mikel Arregi, eta, tiro egin zuen Guardia Zibilak, bi hilabeteko zigorra besterik ez zuen jaso. Komunikabide askotan agertu den datua da Altsasu eta Sakana direla Europa osoko polizia tasarik handiena dutenak biztanleko.

Gure kolektiboak ere, memoria biltzeko kolektiboa denak, jazarpena eta isuna jasan genituen Gobernuaren aldetik Emilio Iguzkizari omenaldia egin genionean. Iguzkiza 1934an hil zuten Guardia Zibilaren tiroek, bere semea besotan zeukan bitartean; beste bi lagun ere zauritu zituzten. Gure ikerketan eta datu bilketan ikusi dugunez, desmilitarizazioa, Guardia Zibilaren presentzia eta bere rola gure herrian, aspaldiko eztabaida direla eta naturaltasunez onartu behar ditugula, eta ez pertsonak eta kolektiboak kriminalizatuz. Emilioren plaka bi alditan saiatu dira suntsitzen. Plaka finkoa da, memoria historikoaren mugarrietako bat izan nahi duena, beheraxeago dagoen beste bat bezala; zigor batailoietan sufritzen egon ziren langileen omenez ezarri genuen bigarren hori, garai guzti haren memoria islatu nahi duen sinbolo gisa. “Ibilbide” horretan, non metro gutxitan hainbat mugarri errepresibo dauden, gertakari ugari gertatu dira garai desberdinetan: Txoko tabernak eta Koxka tabernak, pertsonez, zigorrez eta mendekuaz hitz egiten dute. Azken horretan, ezin dugu onartu BEREHALAKO ASKATASUNA ez den beste sententziarik; muntai polizial argi baten aurrean gaude, txosten eta gertakarien kontaketa subjektiboak bidali baitituzte gaur egun existitzen den Justizia bakarrera. Galeanok zioen bezala: “Justizia sugeak bezalakoa da, oinutsik daudenei bakarrik hozka egiten die”. Ez du Galeanok bakarrik hitz egiten justiziaz; jaso ditugun testigantzetan ikusten da sekula ez zela justiziarik egin Altsasun gertatu ziren gertakarietan. Sekula ez da sententziarik izan ekintza errepresiboak gauzatu zituztenen kontra (Gerra Zikineko atentatuak, atxilotuak, torturatuak, manifestazioetan kolpatuak, taberna barruan kolpatuak eta gasa botatakoak…). Sekula ez da ikerketarik abiatu ibilbide eta interes luzea izan duenik. Sekula ez da onartu herritarrei egindako kalterik. Datuen azterketa zabal batean ikusi dugu, justizia ez dela sekula iritsi eta gainera, gelditu gabe pasatzen ikusi dugula, esate baterako, Altsasu Kasuaren “Ibilbidearen” polemikan, non talde batzuei utzi zaien pintada falangistak egiten establezimenduetan, Otsaportillon… eta mehatxatu duten izugarrizko lotsagabekeriaz eta inpunitate osoz. Horri, nola ez, azken atxiloketak salatzeko ekintzetan parte hartzeagatik jasotako mehatxu eta denuntziak gehitu behar zaizkio.

Argi dago aspaldi ari zirela prestatzen atxiloketak egiteko baldintzak, eta baita ondorengo erabaki judiziala ere; argi geratu da, baita ere, Guardia Zibilaren botere absolutua. Guzti hori, zoritxarrez, behin eta berriz errepikatzen den istorioa da eta argi eta garbi kontatu behar da, atxilotuen askatasunaren alde borrokatu behar dugu eta irakaspenak bizkor ikasi, gure herriaren kontrako edozein jazarpen garaiz gelditzeko.

Gure partetik babes osoa kaltetuei eta familiakoei.

STOP MUNTAI POLIZIALAK!!!


LA “TRAVESIA” DEL DENOMINADO CASO ALTSASU

Lo denominan Caso Altsasu; un caso político, jurídico y mediático que pone el foco en los jóvenes de Altsasu, una vez más, con unas sentencias preestablecidas, que forman parte del sistema actual donde su aparato judicial, evidencia su sed de venganza a golpe de sentencias ejemplares. Desde Altsasu Memoria, ante todo, deseamos manifestar nuestra solidaridad con l@s jóvenes del pueblo y todas las personas afectadas por este nuevo episodio represivo.

Como grupo memorialista, llevamos años recogiendo y relatando historias y testimonios estremecedores, muchos de los cuales, se nos han quedado bien grabados en la memoria colectiva. Altsasu era un pueblo perteneciente a la Nafarroa Independiente que vivía en armonía comunicándose en Euskera, teniendo sus Batzarres y trabajando en Auzolan para el desarrollo como pueblo. Pero la Invasión de 1512, además de intentar anular nuestra personalidad, marcó una etapa de guerras en España que afectó de modo directo; se crearon las quintas y obligaron a la población a participar en contiendas bélicas.

Todo nuestro trabajo, se basa en un riguroso análisis histórico que es obligación plasmarlo con datos y realidades. Por eso, cuando se habla del Caso Altsasu, nos vemos obligados a mencionar cómo, en 1936, se elaboró desde la Comandancia de Altsasu una lista denominada la Lista de Altsasu con más de 300 personas, las cuales, se vieron obligadas a salir de la población; algunos para estar a seguro y la gran mayoría, para luchar en defensa de la Democracia. Dicha lista, la pasaron a numerosos lugares durante la contienda tras el Golpe de Estado, para que dichas personas fueran detenidas y condenadas. En cualquier lugar donde se trabaja la Memoria Histórica, Altsasu es sobradamente conocido como un pueblo digno y ejemplar, que se ha visto obligado a afrontar años de pérdida de personas y grandes valores a todos los niveles. L@s que continuaron viv@s, l@s que sufrieron en retaguardia y como no, l@s que evolucionaron, nos trasmitieron con orgullo sus ideales y claridad política. J. Goikoetxea (Akullu) nos decía: “En esta falsa Democracia, el poder real no ha sido destituído, continuando los mismos que cuando el Franquismo, y es algo que nunca debemos olvidar”.

Justicia, mánida palabra que tantas veces la utilizamos pero que jamás se ha hecho efectiva en Altsasu. Más de 150 personas fueron condenadas en 1936 a fusilamiento, dispersados a cárceles lejanas como Puerto de Santa María, campos de castigo,… o sentencias realizadas bajo tribunales militares. De ahí, se pasó a la creación del Tribunal de Orden Público donde también pasaron altsasuarras. Tras la reforma del régimen, la transformaron en su Buque Insignia: la Audiencia Nacional. Y su piloto, el juez Garzón, diseñó una hoja de ruta denominada Todo es ETA con unas delegaciones del gobierno provinciales que derivan todo a dicho lugar. Delegaciones que jamás dijeron nada en los casos de Guerra Sucia contra personas de nuestro pueblo y bloquearon cualquier inicio de investigaciones. Impunidad de nuevo para decir que jamás ha existido una condena a las personas que atentaron contra nuestr@s vecin@s. Este último caso, no ha hecho sino confirmar lo que llevamos diciendo hace años: la historia, la memoria de Altsasu, es una historia de Linea Continua, de represión continuada, en la que nada es casualidad y en la que, este último montaje policial y judicial, es una más de esa larga lista que hemos sufrido. Como decía J.M. Sáez de Muniain: “ En 1936 ví a familias del pueblo llorar por las calles y hoy en día, sigo viendo familias llorar”.

La dinámica de los Movimientos Populares, durante estos últimos años, ha tenido el resultado de un Altsasu mejor, más solidario, más participativo, más vivo en definitiva, y al cual, se ha querido criminalizar a toda costa. Medios de comunicación, jueces, policía, políticos, asociaciones de víctimas,… han mentido de manera muy descarada tergiversando la realidad de nuestro pueblo. Cualquier planteamiento se ha realizado de forma clara, democrática y reivindicativa con el apoyo de amplio sector de la población. La juventud ha padecido y padece, la instalación de numerosos controles policiales como forma de control social. Controles que costaron la vida de Mikel Arregi de Lakuntza y donde el Guardia Civil que disparó, fue condenado sólo, a dos meses. Un dato publicado en numerosos medios de comunicación, es que Altsasu (Sakana), es la zona que más policía tiene en relación con población de toda Europa.

Nuestro colectivo, un colectivo memorialista, también sufrió acoso y multa gubernamental cuando realizó un acto de homenaje a Emilio Iguzkiza, que fue asesinado, en 1934, por disparos de la Guardia Civil (mientras tenía a su hijo en sus brazos) resultando a su vez, heridos de bala otras dos personas. En nuestra investigación y recopilación de datos, se constata que la Desmilitarización, la presencia de la Guardia Civil y su rol en nuestro pueblo, es un debate histórico que debe ser asumido con total naturalidad y no con criminalización de personas y colectivos. La placa en homenaje a Emilio, la han intentado destruir en dos ocasiones. Una placa fija instalada como hito de memoria histórica, al igual que el hito instalado metros más abajo en homenaje a los trabajadores que sufrieron en batallones de castigo y que Altsasu Memoria, lo ha querido reflejar como símbolo, por extensión de toda la memoria de dicho período. En la Travesía, donde en escasos metros existen hitos represivos, suceden acontecimientos en épocas diferentes: Bar Txoko y Bar Koxka, que hablan de personas, castigos y venganza. En este último caso, no se puede aceptar ningún tipo de sentencia sino la LIBERACIÓN INMEDIATA, al ser un caso evidente de montaje policial, tras el envío de informes y relación de hechos subjetivos a la única Justicia existente actualmente, que como decía Galeano: “La Justicia es como las serpientes, sólo muerde a los descalzos”. No sólo Galeano nos habla de Justicia. En numerosos testimonios recogidos, se plasma que jamás se hizo justicia ante los acontecimientos, de diversa índole, ocurridos en Altsasu. Jamás, se ha dictado sentencia contra los autores de acciones represivas (atentados de Guerra Sucia, detenidos, torturados, golpeados en manifestaciones, aporreados y gaseados en el interior de bares,…). Jamás se ha iniciado investigaciones con recorrido e interés. Jamás se ha reconocido los daños causados a la población. En una amplia revisión de datos, se constata que la justicia, nunca ha llegado sino pasado de largo como en el caso de la polémica Travesía del Caso Altsasu, en la que tomó dirección lejana, dejando actuar a grupos que realizan pintadas falangistas en bares, sociedades gastronómicas, Otsaportillo,… y amenazan con el mayor descaro e impunidad. Unido a todo ello, lógicamente, todos los casos de amenazas y denuncias (junto con sus sanciones económicas correspondientes), por participar en apoyo de los últimos detenidos.

Así pues, es evidente, cómo se estaba preparando hace tiempo las condiciones para las detenciones, así como el poder absoluto de la Guardia Civil y la posterior decisión judicial. Todo ello, es historia que tristemente se repite y debe ser contada con claridad, pelear por la libertad de los detenidos y tomar nota para poder parar a tiempo cualquier intención de acoso a nuestro pueblo.

Desde aquí, manifestar nuestro apoyo a l@s afectad@s y familiares.

STOP MONTAJES POLICIALES!

2 thoughts on “Altsasu kasua deiturikoaren ibilbidea | La “travesia” del denominado caso Altsasu

  1. Bira larrei…
    Muntai poliziala, akaso foralen partez…
    Palestinarren bat atxilotua badan, muntai poliziala litzateke? Ba hamen bez,ogiartzun bakarra alde hemendik.
    Muntai polizialan teoria okupatzailearen bermea baita.

  2. Siempre apoyaremos a quienes sufren injusticias. Y esos chicos se merecen todas nuestras simpatías.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s