Home

 

DBK-6747

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Lur Albizu Etxetxipia eta Izar Hernando Ibero (Ernaiko kideak)

Uztailaren 6a, Sanferminak. Azken hilabeteei begira jarri eta ia nahigabe beste begi batzuekin begiratu diegu aurtengo udako festei. Zenbait komunikabide eta zuzenbide-gizon kontrakoa lortzen ahalegindu arren, aurten, inoiz baino gehiago, beldurrik gabe hartuko ditugu Iruñeko eta Euskal Herriko kale, gau eta egunak. Beldurrik ez, festa eta plazera gureak direla aldarrikatzeko. Beldurrik ez, emakumeon arteko aliantzak inoiz baino sendoagoak direlako. Gure bizi eta jarrerak epaitzen dituztenen aurrean, inoiz baino gehiago garelako elkarri sinesten diogunak.

Beldurrari uko egitearen erabaki irmoa hartu dugun arren, ezin ahaztu 2016ko Iruñeko talde-bortxaketaren kasuarekin tripetan sentitu dugun ezinegon eta amorrua. Ez soilik erasoaren gordintasunagatik, baizik eta guzti horren bueltan etengabe neskaren hitza eta bizitza zalantzan jarri dituen zirko mediatikoagatik, erasotua bigarren aldiz bortxatu duten erabaki juridikoengatik, kaleetako aldarriei entzungor egin eta sexu-erasoak de facto normalizatu dituen epaitegiagatik…guztiagatik.

Ezin muzin egin gertakari horien ondoren emakumeok babesgabe sentitzea. Argi ikusi dugu sistema judiziala erasotzaileen (emakumeon gorputzak haien objektu direla uste duten gizonen) alde lerrokatzen dela, patriarkarra den sistema juridiko honek erasotzailea babesteko mekanismoak besterik ez dituela. Izan ere, sistema judiziala sistema kapitalista heteropatriarkarraren baitako beste tresna bat besterik ez da. Guk, emakumeok, ez diogu zilegitasunik ematen baztertzen, bortxatzen eta hiltzen gaituen sistemaren aurrean bigarrenez erasotzen gaituen justiziari.

Hori guztia esanda, beharrezkoa da Sanferminetako talde-bortxaketaren kasua gertuagotik aztertzea. Kasu hau ez baita edozein kasu, eta bereziki, erasotzaile horiek ez dira edozein erasotzaile. Justizia patriarkarrak ez ditu erasotzaile guztiak berdin babesten, eta La manada babesteko saiakera, espainiar proiektu politikoa kosta ala kosta babesteko saiakera bezala ikus genezake, besteak beste.

Kasu honetan, Guardia Zibila eta armada espainiarra dira epaitegiak babestu dituena. Altsasuko gazteen kasuan babestu zituen berberak, alegia. Espainiar proiektu politikoa gainbehera eta inboluzio egoeran dagoen honetan, inoiz baino gehiago ari da bere tresnak babesten, eta era horretan, ezin ditugu kasu isolatu gisa ulertu Altsasuko gazteen eta Sanferminetako talde-bortxaketaren kasuak. Sistema judizialak eraso matxisten aurrean babesgabe uzten gaituen modu berean, babesgabe uzten gaitu Guardia Zibilaren aurrean, hots, espainiar proiektu politiko antidemokratiko eta faxistaren aurrean.

Sistema judizial patriarkarraren aurka oihukatu dugun guztiok eta 2016an Sanferminetako erasoa jasan zuen neskaren alde altxatu garenok, espainiar faxismoaren aurka altxatu behar dugu. Gazteok, bizitza erdigunean jarriz, eraso bakoitzaren aurrean autodefentsa feministaz erantzun eta Euskal Herria feminista irabazten jarraituko dugu eguneroko borrokaz. Euskal Herrian bizi nahi dugu, aske izan nahi dugu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s