Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Palestinako brigada feminista, Askapena

Etxera itzultzeko astebete falta zaigu, hamarnaka testigantza, hamarnaka lagun. Herri baten erresistentzia berau osatzen duten pertsonen bizipenetan datza eta Palestinaren kasuan errepresioaren aurka egunerokotasunean borrokatzen eta jarduten dutenen kideengan gorpuzten da.

“Hizkuntza da gure territorio libre bakarra” urte luzez oihu egin dugu baina herri honetan beraien egiaren ahotsa da territorio libre bakarra.

Territorioa bera okupatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak baditu Israelek. Jakina den bezala, israeldar armadak kontrolatutako hainbat eta hainbat “check-point” daude Zisjordania eta Gaza osoan, bertatik kontrolatu eta oztopatu ditzakete palestinar herritarren mugimendu guztiak. Honetaz gain lurralde osoa gune desberdinetan dago banatuta. A gunea Palestinar Autoritatearen esku dago, B gunea administratiboki PA-ren esku baina eskumen militarra israelek dauka eta C gunea Israelen esku gelditzen da guztiz. Guzti hau, teoria hutsa da, noski. Errealitatea oso bestelakoa da, Israeldar estatuak eraikitako errealitate bat baita. Okupazioa hedatzeko estrategia legez, israeldar kolonoen asentamentuak Zisjordaniako eremu osoan zehar daude, 250 asentamentutik gora, eta etengabeko hedatze prozsuan.

Asentamentu hauek palestinar herri eta auzoen alboetan kokatzen dira, israeldar militarren babesarekin. Kolonoen eta militarren erasoak momentu oro bizi dituzte. Lurrak lapurtzen dizkiete, beraienak direla esanez. Olibondoak indarrez hartu eta horietaz apropiatzen dira, palestinarren identitatea ostu nahian. Beraz, gatazka hau zuzenean bizi dutenak landa eremuko palestinarrak dira. Adibidez Sawia herriko emakume batekin elkartu ginen. Berak azaldu zigun nola bere familiak ehundaka urtez uztiatutako olibondo eremua kolonoak hartu dutela, lapurtu diotela. Baina indartsu azaltzen zigun urtero bertara bueltatzen dela uzta biltzeko garaian bere familiaren ondarea eta palestinar herriaren lurra den hori aldarrikatzera.

Check-Point

Ramallah-Jerusalem bideko Check point

Nabi Saleh herrira joateko aukera izan genuen, bertan azaldu ziguten beraien egunerokotasuna militarren aurkako erresistentzia dela. Militarrak bertan kolonoen asentamentua inguratzen daude, eta gune horretara hurbiltzen den oro, tiro batez akatzen dute. Azken 7 urtetan 4 eraildako izan dira, 500 zauritu baino gehiago eta 270 pertsona atxilotu dituzte. Errepresio gogor honek eragin du herri bezala antolatzea eta herri boterea eraikitzea. Horretan, Nabi Salehko emakumeen parte hartzea eta intzidentzia ezinbestekoa da, bai erresistentziaren lehen lerroan zein belaunaldi berrien kontzientzia hartzean. Azken honek garrantzia berezia du zeren Israeldar militarrek estategikoki atxilotzen dituzte umeak eta hilabete osoko galdeketa baten pean eduki beraien zaurgarritasuna dela eta. Umeenganako inbestigazioa edo interrogatorioa gogorra izaten da; oihuak, mehatsuak, irainak, kolpeak, tortura psikologikoak… traumak sorrarazi nahi dizkiete haurrei etorkizunera begira ahultzeko. Horren baitan, haur hauei formakuntza berezia ematen diete, errepresioaren aurkako formakuntza, galdeketei nola aurre egin eta tortura psikologikoa nola jasan irakasten diete. Prestaketa honetaz, emakumeak arduratzen dira. Adibidez, Nabluseko emakumeen etxeko kideak umeentzako eskolak antolatzen dituzte eta bertan galdeketei aurre egiteko nola prestatzen dituzten ikusteko aukera izan genuen.

Galdeketa

Nablus hirian Israeleko armadaren galdeketentzat prestatzen.

Adierazgarria da, bildutako emakume, gizon, neska gazte zein nagusi, kartzelan egon direla. Guztiak. Beraien bizipenak eta esperientziak bakarrak badira ere, guztiek jasan dute atxiloketa gogorra eta ostean hilabete luze bat iraun dezakeen interrogatorioa. Bertan, tortura hitza da nagusi. Ramallahko neska gazte batek kontatu zigun, Israeldarrek ikasi zutela tortura fisikoarekin ez zutela deus lortzen, horregatik, tortura espezifiko bat garatu dute beraientzat, beraien identitatean datzana. Israeldar estatuak aski ondo ulertu zuen palestinar herria ez zuela indarkeriaz ahulduko, horretan gogor ahalegindu badira ere. Horregatik beraien gorputzetan sartzeko beraien buruetatik, sentipenetatik eta emozioetatik bortxaz igarotzen ahalegintzen dira.

Tortura orain psikologikoa ere bada. 22 orduko galdeketak dira, mugitu ezinik eta posizio berberean, eserita eta esku zein hanka loturik. Isolatuta daude, 24 orduz argia dagoelarik eta lo egiteko 2 ordu dituztelarik. Ezin komunera joan. Negua bada hotza jartzen diete, uda bada, berogailua. Kolpeak, irainak, mehatxuak. Emakumeei intimidazio fisikoa, ikutuak eta eraso matxistak, bortxatzeko mehatxuak. Humilazioak eta txantajea. Adin txikikoekin mekanismo berdina erabiltzen dute.

Galdeketa gogor hauen ostean gartzelan sartzen dituzte, epaiketaren zain, urteak iraun ditzakeen denbora tartean. 15 kartzela daude, guztiak Israeldar estatuak bereganatutako lurraldeetan. Emakumeentzako kartzela bakarra dago, Israeldar emakume preso sozialekin nahastuta batera gainera. Guztira 5600 preso dadue, baina ezegonkorra da kopuru hau zeren egunean hainbat atxilotu daude eta atxilotu eta gutxira askatzen dituzte batzuk. Horietatik 300 adin txikikoak dira eta 60 emakumeak. Hilabetean bisita bakarra daukate, 40 minutukoa eta bisitan bakarrik gertuko senideak joan ahal dira (guraso, seme-alaba edo neba-arreba). Gainera, Israeldar Estatuaren menpe daudenez, baimena behar dute eta hau lortzea ez da bat ere erraza. Horrela, preso asko, bisita gabe geratzen dira.

Esperxean baldintzak gogorrak dira. Medikurik ez daukate eta gaixotasunak ez dizkiete tratatzen, kasu oso larrienetan bakarrik eta askotan hiltzorian daudenean ateratzen dituzte. Atxiloketak diru iturri bezala erabiltzen du Israeldar Estatuak, asentamentuetan eta militarizazioan inbertitzeko.

Presoak baina antolaturik daude. Espetxe barnean borrokak aurrera eramateko (gose grebak, mobilizazioak, aldarrikapenak….) baina baita kartzelak hezkuntza eta kontzientzia gune eratzeko. FPLP-ko emakume batek esan zigun legez “kartzelak kulturaren eta hezkuntzaren gaztelu bilakatu ditugu”.

Nablusko_preso-ohia

Nablusen preso ohi baten testigantzak jasotzen

Baina Palestinan errepresioa ez da estatu okupatzailearen aldetik bakarrik. Herri mugimenduko militanteek jakinarazi diguten moduan, boterean mantentzeak Palestinar Autoritatea autoritate jazartzaile bilakatu du. Atxiloketak eta identifikazioak ohikoak dira, batez ere P.A.ren aurkako kritikak egiten dituztenen artean. Normalizazioaren aldeko apustua egin dute, herriaren eraikuntzara begiratu beharrean. Erresistitu beharrean bakearen diskurtso antzua sortu dute, eta horren aurka agertzen den guztia markatu.

Esperientzia honek irakasten digu herria herritarren erresistenziarekin eta herri mugimenduarekin eraikitzen dela eta ez estatu baten izendapenarekin. Lagun batek esan zigun Palestinak bizirik behar gaituela, libre izateko, eta guk ikasi dugu Herriak aske behar gaituela, libre izateko.

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s