Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Kijera gaztetxea (Donostia)

2018ko irailaren 2an Alde Zaharreko gazteok Kanpandegi kaleko Kaialde eraikina okupatuz auzoko historian kapitulu berri bati hasiera eman genion, azkenik gaztetxea lortu degu!

Alde Zaharrak borrokan eraikitako kapitulu anitz ditu: batzuk ilusioz eta alaitasunez bizi izan ditugu, baina nola ez, ezin ditugu ahaztu tristuraz eta gorrotoz bizi izan ditugunak. Guk, egun gazteak garenok, bizitu ez ditugun momentu guzti horietatik, eta Zapalduon Memoriari gure ekarpen umila egiteko asmoz, gaztetxearen izena aurretik aipatutako gertakari bati ahotsa emateko aukera egokia zela ikusi genuen.

1979. urtean zehar euskal errefuxiatu politikoen aurkako jazarpena gogorra izan zen, indar polizialek bortizkeria zein joko zikineko hainbat ekintza gauzatu zituzten. Guzti honi estatu frantsesak errefuxiatuei haien estatus politikoa ukatzearen erabakia gehitu behar diogu, hegoaldean “demokrazia” indarrean egonda, nola egon zitekeen errepresaliatu politikorik, ez?

Testuinguru honetan, urte horretako irailean, iheslariek “Euskadin bizi nahi dugu” lelopean gose greba bat burutu zuten Ipar Euskal Herriko hainbat herrietan. Hegoaldekoetan, aldiz, gose greba eta itxialdiei manifestazio odoltsuak batu zitzaizkien.

Irailaren 1ean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak deitu zituzten. Donostian, manifestazioa hasi orduko gogor oldartu zen espainiar polizia. Alde Zaharretik ihes egiteko saiakera batean, Kanpandegi kaleko iskinan, Iñaki Kijerak balaz kargatutako pistola baten tiroa jaso zuen hamar metroko distantziara. Txakurrek hamabost minutuz utzi zuten lurrean odolusten. Gerturatzen zen edozeini, Gurutze Gorriko mediku naiz erizainak barne, pilotakadez erantzunez. Bere lagunek, egoera gogor horren aurrean kotxe batera sartu eta anbulantzia batera eramatea lortu zuten. Ospitalera iritsi ondoren hil zen Iñaki. Egun horretan ez zen ospitalera joan zen bakarra izan, Donostian zein beste hiriburutan zenbait zauritu eragin zituen errepresioak.

Hurrengo egunean estropadak bertan behera geratu ziren, eta astelehenerako greba orokorra deitu zen. Berriro ere polizia manifestarien aurka oldartu eta istiluak berandu arte luzatu ziren Donostiako auzoetan barrena.

Gertaera hauek oroitzea beharrezkoa dela uste dugu, ezin baita etorkizuna eraiki iragana aztertu gabe. Zapalduon historia isilarazi nahi duten boteredunen aurrean, zapalduok gure historia idatzi behar dugu; horregatik, Alde Zaharreko gaztetxea “Kijera Gaztetxea” bezala izendatu dugu.

Instituzioek, polizia eta militarrak omentzen dituzten bitartean, familia asko daude isiltasunean eta etxekoekin, bakardadean, sufritzera kondenatuak izan direnak. Euskal errefuxiatu politikoak Euskal Herrian bizitzeko borrokatu zuen Iñakik. Gaur egun, errefuxiatuek erbestean jarraitzeaz haratago, Iñaki, Zabala edo Cabacas hil zituzten txakurrek kalean jarraitzen dute.

Beraz, gaztetxeak erresistentzia eta autogestiorako herraminta bezala ulertuta, tokian tokiko Zapalduen Memoria plazaratzeko eta hauetatik ikasteko espazioa direla aldarrikatu nahi dugu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s