Home

DrfNjV7W4AAzeDU

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: HAINKA – Leioako Ikasle Feministak

Aurreko asteko prentsaurrekoaren eta asteazkenean publiko egin zen EHUren erabakiaren harira, hurrengoa da gure irakurketa:

Argi utzi nahi dugu irakaslea hilabetez suspenditzearen helburu bakarra EHUren aurpegi garbiketa baino ez dela eta aurreko astean Hainkak egindako prentsaurrekoak izandako oihartzunaren erreakzio hutsa dela.

Erasoa salatu genuenetik EHUren partetik izan ditugun erantzun bakarrak gezurrak esatea eta informazioa ezkutatzea izan dira. Erasotuek ez dute inolako laguntzarik jaso. EHUren protokoloak dio erasotuek neurri kautelarretarako eskubidea dutela. Horiek exijitu arren, neurri hauek ez dira ezarri erasotzailearen mendekuak ekidin ahal izateko, eta erasotuek erasotzailearen presentzia jasan behar izan dute, bai unibertsitateko espazioetan, baita klase barruan ere.

Informazioa ezkutatu zaigu prozesu osoan zehar nahiz eta EHUrekin harremanetan egon garen, eta honen erakustaldi garbia da asteazkenean erabakia prentsari filtratu izana. Erasotuek eta Hainkak, prozesuko agente aktibo izanda ere, informazio guztia prentsaren bidez lortu dugu. Argi dago erasotuei bizkarra ematen jarraitzen duela EHUk, eta haren mekanismo guztiak martxan jarri dituela aurpegi garbiketa bat egin eta erasoen aurrean erantzuteko dituen baliabideak irudikeria hutsa direla ezkutatzeko.

Beraz, argi utzi nahi dugu prozesu osoa erasotzailea babesteko helburuarekin egin dela eta, erasotzaileak ondoriorik jasan badu, talde feministaren presio etengabeagatik baino ez dela izan.

Orain arteko EHUren pasibitatea dela eta, talde feminista izan da antolatu eta presioa egin behar izan duena, horrek medikuntzako fakultatean ikasten duten kide feministengan ondorioak izan ditzakeelarik, bai akademikoki bai pertsonalki, irakasle horrek duen boterearengatik.

Hau ez da eraso puntual bat izan, irakaslea ezaguna da campus mailan etengabe dituen jarrera matxistengatik, eta ez da bakarra. EHUk arazo bat dauka bere campusean eta ez du konpondu nahi.

Irakaslearen helegiteen gainetik, EHUren erabakiak zutik jarraitzen badu, hilabete ondoren itzuliko da irakaslea campusera. Estrukturalak diren arazoak ez dira zigor puntualekin konpontzen, are gutxiago horrelako zigor arinekin. Horregatik exijitzen diogu EHUri arazo hori eskuartean hartu eta, daukan erantzukizuna bere gain hartuz, ikasleak babestu eta gatazkari konponbide eraginkor bat emango dioten neurri zorrotzak hartzea.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu Nekane Balluerkak emandako ebazpena nahikoa ez dela deritzogun arren, lorturikoa borrokari eta elkartasunari esker izan dela. Antolakuntzaz eta elkartasunaz urratsak eman daitezke sistema suntsitze bidean. Guk argi daukagu, borrokan jarraituko dugu!

Gora autodefentsa feminista!

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s