Home

maravillas

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Maravillas gaztetxea

Atzo, urtarrilaren 8an, beste behin ere Alde Zaharreko kaleak iluntasun eta beldurrez bete ziren. Berriro ere jasan behar izan genuen Nafar Gobernuak zinismo, gezur eta indarkeriaz jokatu izana. Ez duzue lotsarik.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez, modu batean edo bestean eraso bortitz honen aurrean elkartasuna erakutsi diguzuen auzokide guztiei. Bai eta Euskal Herri osoko (eta haraindiko!) herri zein auzo ezberdinetatik zeuen borroka eta konpromezuarekiko maitasun eta samurtasuna erakutsi diguzuenei. Aupa zuek!

Gainera, zenbait komunikabideren lana eskertu nahiko genuke, komunikabide herrikoiena bereziki, polizien indarkeriarengatik sarraskituak izateko arriskuaren aurrean Gobernuaren benetazko asmoak erakutsi izanagatik: Maravillas Gaztetxea akabatzea, indarrez, beharrezkoa izatekotan.

Aurretik ateratako komunikatu batean esan bezala, Gobernuak segurtasun neurriengatik eta txosten tekniko bat burutzeko asmoaren aitzakia hartuta, gaztetxearen hustutzea helburu zuela susmatzen genuen. Eta asmatu dugu. Poliziaren presentzia ugariak, Nabarreria plazaren itxierak eta etengabeko zirikatze polizialak, besteak beste, baieztatzen zuten gure susmoa goizeko ordu txikietatik.

Goizaldeko 4ak inguru Polizia Nazionalaren eta Polizia Foralaren hamarnaka antidisturbio sartu ziren auzora, espazioa hustu eta Nafar Gobernuko hainbat teknikarik informe bat burutzeko asmoarekin. Berriro ere indar guztiz ibili zen Polizia Gaztetxea hustutzeko. Egun osoan zehar (guztiz gaua egin zenean ere) egondako karga ugarik, bai eta 50 zauritu inguru baino gehiagok, horietako ugari ospitaleratuek, erakusten dute zein puntutaraino prest dauden gezurtzeko euren interesak babesteko. Ez al zen ikuskatze tekniko bat besterik ez? Zertarako etorri guztiz armatuak? Ez al zen eraikinaren segurtasun kontu bat? Noren segurtasuna Uxue Barkos andrea? Noren segurtasuna Beaumont andrea?

Maravillas Gaztetxearen urte eta erdiko ibilbidean sekula ez dugu inolako arriskurik eduki. Sekula ez dugu inolako kalterik eragin auzoarentzako. Guztiz kontrakoa. Zuek hiltzen utzitako eraikin bat altxatu dugu. Etengabeko poliziaren partetik pairatutako zirikatzeak, espazioaren hustutzea eta geroko errepresioa izan dira auzokideok jasan behar izan ditugun arrisku bakarrak. Utz iezaiozue zinismoz jarduteari, izan ere, beren bokatxekin hiltzera apuntatzen duten, porrekin buruak kolpatzen dituzten eta umiliatu eta jipoitzen duten bakarrak zuen txakurrak dira, gorriz edo urdinez, zuen aginduetara dituzuen horiek.

Eta guzti hori gezurra aurretik duzuela beti. Behin eta berriz errepikatu dugu elkarrizketarako irekiak geundela. Hamaika aldiz esan dugu obren eta eraikinaren egoeraren inguruko kontuak bi aldetako teknikoekin lantzeko prest geundela. Proposamen asko eta asko egin ditugu eraikinaren alderdi legala jorratzeko besteak beste. Eta hauek, den-denak, gutxietsiak izan dira. Izan ere, errealitatean kezkatzen dituena ez da gure segurtasuna, ez eta eraikinaren egoera ere. Errealitatean kezkatzen dituena Maravillas Gaztetxean gauzatzen ari den proiektua baita.

Gaztedi lo, otzan eta geldoa hobesten dute, gaztedi aktibo eta kritikoren aurrean, zeina bere arazoak konpontzeko autoorganizatzen den; gaztetxean gimnasio herrikoi bat, edota ikasketa gela bat sortuz adibidez. Indibidualismoa eta egoismoa ezartzea hobesten dute elkartasunaren aurrean, gaztetxeak aurrera eramaten zuen modura, Elkartasun Elikagai Bankua adibidetzat dugularik. Auzo hila eta hotelez josia nahiago dute auzo bizi, kritiko eta errebelde bat baino. Hori da benetan kezkatzen dituena, atzo kolpeka, indarkeriaz, akabatzera etorri zirena.

Ez dira okertzen. Pasa den abuztuaren 17an proiektua berriz ere altxatu genuen bezala eginen dugu oraingoan. Ez dute lortuko hainbeste esfortzu, maitasun, laguntza eta elkartasunaz Iruña zaharreko bihotzean altxatu duguna suntsitzea. Jakin dezatela aurrean izango gaituztela, inoiz baino irmotasun handiagoarekin. Maravillas Gaztetxea, hemen jarraitzen duelako, geure artean. Bere ateak berriz ere irekitzea denbora kontua baino ez da.

Azkenik, Gaztetxeak eta auzokideok iragarritako deialdietan parte hartzera animatzen zaituztegu; orain, seietan Nabarrerian egongo den salda herrikoian adibidez, bai eta geroago auzoko kaletatik zehar burutuko den kazeroladan ere. Bereziki hustutzearen aurkako protesta moduan, urtarrilaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan Udaletxe Plazatik burutuko dugun manifestaziora gerturatzeko deia luzatzen dizuegu.

Maravillas Herriarentzat!

Jo ta ke, Irabazi arte!


 

 

 

Ayer, martes 8 de enero, la oscuridad y el miedo se volvían a cernir sobre las calles del casco Viejo. Una vez más, tuvimos que soportar la violencia, el cinismo y la mentira con la que el Gobierno de Navarra actuó ayer. No tenéis vergüenza.

En primer lugar, queremos agradecer de todo corazón a todas las vecinas que de un modo u otro han mostrado su solidaridad ante este grave ataque al proyecto, y como no, a todas aquellas personas de otros barrios y pueblos de Euskal Herria (y más allá) que nos han hecho llegar el cariño y la ternura del compromiso y de la lucha. Aupa zuek!

Además, queremos agradecer la labor de los medios de comunicación, en especial de los medios populares, que frente al peligro de ser masacrados por las hordas incontroladas de policias, han mostrado la verdadera naturaleza de las intenciones del Gobierno: destruir el Gaztetxe Maravillas, por la fuerza si es precio.

Tal y como dijimos en un comunicado anterior, teníamos la firme sospecha de que el Gobierno estaba moviendo hilos para proceder a un desalojo utilizando como excusa la realización de un informe técnico que avalara la clausura del local argumentado razones de seguridad. Y acertamos. El gran despliegue policial, el cercamiento de la plaza Nabarreria así como el constante hostigamiento policial confirmaban nuestras sospechas desde primera hora de la mañana.

Alrededor de las cuatro de la madrugada decenas de antidisturbios de la Policía Foral y de la Policía Nacional entraban en el barrio con la intención de desalojar el espacio y permitir que entraran varios técnicos del Gobierno de Navarra a realizar un informe. Una vez más, la Policía se empleó a fondo para desalojar el Gaztetxe. Numerosas cargas durante toda la jornada (hasta bien entrada la noche) así como mas de 50 heridos, varios de ellos hospitalizados, demuestran hasta que punto son capaces de mentir para proteger sus intereses. ¿No se trataba de una inspección técnica? ¿Por qué venir armados hasta los dientes? ¿No se trataba de una cuestión de seguridad del edificio? ¿La Seguridad de quien señora Barkos? ¿La seguridad de quien señora Beaumont?

En año y medio de recorrido del Gaztetxe Marvillas, jamás y en ningún momento hemos corrido peligro alguno. Jamás y en ningún momento hemos causado perjuicio alguno al vecindario. Todo lo contrario. Hemos levantado un edificio que vosotros os encargasteis de dejar morir. Los únicos peligros que hemos tenido que soportar las vecinas y vecinos de este barrio han sido los constantes hostigamientos de vuestra policía, así como los desalojos y posterior represión. Dejar de actuar con cinismo porque los únicos que tiran a matar con sus bocachas, los únicos que nos revientan las cabezas a porrazos, los únicos que nos humillas y apalean son vuestros perros, de rojo o de azul, que están a vuestras órdenes.

Y todo ello, siempre, con la mentira por delante. Hemos dicho por activa y por pasiva que estábamos dispuestos a dialogar. Hemos dicho en infinitas ocasiones que estábamos dispuestos a tratar el tema de las obras y del estado del edificio, con técnicos de ambas partes. Hemos hecho mil y una ofertas para tratar el tema del aspecto legal del edificio, etc. Y todas, absolutamente todas, han sido menospreciadas. Solo no querían fuera, porque en realidad, lo que les preocupa no es nuestra seguridad, ni el estado del edificio. Lo que verdaderamente les preocupaba el proyecto que estaba brotando del Gaztetxe Maravillas.

Prefieren tener a una juventud dormida en la sumisa pasividad, que una juventud activa y critica que se autoorganiza para resolver sus cuestiones, como, por ejemplo, creando un gimnasio popular en el Gaztetxe o una sala de estudios. Prefieren imponer el individualismo y el egoísmo frente a la solidaridad y el apoyo mutuo, como así lo estaba haciendo el Gaztetxe con el Banco Solidario de Alimentos. Prefieren un barrio muerto y lleno de hoteles que un barrio vivo, critico y rebelde. Esto es lo que verdaderamente les preocupa y eso es lo que vinieron a destruir ayer a golpe de porrazo y pelotazo.

Pero que no se equivoquen. Al igual que el pasado 17 de agosto volvimos a levantar el proyecto después de un duro golpe represivo, esta vez haremos lo mismo. No van a lograr destruir lo que, con tanto esfuerzo y cariño, ayuda y solidaridad, hemos levantado en el corazón de la vieja Iruña. Que sepan, que nos tendrán enfrente, y con mas determinación que nunca. Porque el Gaztetxe Maravillas, sigue aquí, entre nosotras, y es cuestión de tiempo que vuelva a abrir sus puertas.

Por último, queremos acabar llamando a tomar parte en las distintas movilizaciones que desde el Gaztetxe y el vecindario hemos convocado, como el caldo popular que habrá ahora a las seis en Nabarreria y la posterior cacerolada por el barrio, y especialmente a la manifestación de protesta contra el desalojo que hemos convocado para el sábado 19 de enero, a las 17:00, desde la plaza del Ayuntamiento.

Maravillas Herriarentzat!

Jo ta ke, Irabazi arte!

One thought on “Bere ateak berriz ere irekitzea denbora kontua baino ez da | Es solo cuestión de tiempo que vuelva a abrir sus puertas

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s