Home

 

kontzentra

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Maravillas gaztetxea

Pasaden Urtarrilak 8an, Maravillas Gaztetxea hustutzeko asmoarekin zetozen armatutako poliziaz josirik iritsi zen egunsentia Iruñeko alde zaharrera. Ekintza hau, eraikinaren egoera jakiteko egindako inspekzio tekniko baten aitzakipean garatu zen, auzoa militarizatua mantenduz 3 egunetan zehar.

Eraikinean egindako inspekzioaren emaitzen arabera, eraikinaren segurtasuna larriki kaltetzen duten obra estrukturalak egin dira gaztetxean, hori dela eta, Nafarroako Gobernuak eraikinaren itxiera agindu du.

Guk ordea, eraikinean sartu ginen lehen egunetik, gune ezberdinen garbiketa eta berregokitze lanak besterik ez ditugu egin, proiektu ezberdinak garatzeko helburuarekin, haietariko hainbat erreformatuz. Gainera, edozein pertsonentzako arriskua suposa zezakeen guneak itxi genituen, azken finean, gu geu gara eraikinaren erabiltzaileen segurtasuna ziurtatu nahi dugun lehenengoak. Auzolanean egindako lanari esker, 20 urte utzikerian eta erabilpenik gabe zeramaten hainbat gune birgaitzea lortu genuen, berehala auzoaren esku jarriz eta ateak irekiz, erabilera herrikoi bat emanez.

Maravillas Gaztetxeko kideoi, eraikina egoera txarrean uztea leporatu digute. Guk ordea garbi dugu erantzunkizun hura, eraikina 20 urtetan zehar hutsik mantendu zuenarena eta egoera hau konpontzeko elkarrizketari ate guztiak itxi dizkionarena dela, izan ere, azken honek eraikinaren hobekuntza teknikoa biltzen baitzuen. Lotsagabea izan behar da, gure espazioetatik bortizki eta kolpeka bota ostean, sekulako esfortzuaz eraikitako guztia suntsitu eta Rozalejoko jauregiaren egoera guri leporatzeko. Bizilagunen arteko lanari esker, ezerezetik gimnasio herrikoia, ikasketa gela, euskaltegi bat, liburutegi bat, jantoki sozial bat, Elikagai Bankua, bilera gelak, zinema bat, … Horren froga dira komunikatu honetan eransten ditugun irudiak.

Garbi daukagu gobernuak agindutako inspekzio teknikoa ez dela Maravillas Gaztetxea suntsitzeko maniobra bat besterik izan. Zergatik sinistu beharko genituzke hustutze prozesu osoan zehar gezurrak esan dituztenen bertsioak?

Maravillasen prozesu osoan zehar, zinismoz eta mespretxuz leporatu digute espazio publiko bat pribatizatu eta suntsitu izana, naiz eta egun hauetako irudiek guztiz kontrakoa frogatzen duten. Maitasunez zaindu dugu espazio hau, ondarea mantendu ahal izateko. Haiek ordea, ez dute zalantzarik eduki ondarea suntsitzeko, hormigoia jarriz, ateak tapiatuz, lurrak altxatuz, erabilera herrikoia zeuzkaten berregokitutako gelak suntsituz… Berriz ere, Marques de Rozalejo Jauregia itxita dago, hutsik eta abandonaturik.

Horretaz gain gauza bat garbi dugu. Gure eraikinak suntsi ditzazkete, hormigoizko hormak eraiki eta posible den errepresio maila altuenarekin hustu. Baina lortuko ez dutena, inoiz ere ez, gure ideak hustutzea da. Horregatik gaur, Urtarrilak 11 ostirala, Nabarrerian egingo den protesta konzentrazio batera etortzeko deialdia luzatzen dugu, gertatutakoa salatu eta hemen eraikina itxi eta suntsitu duen bakarra Nafarroako Gobernua izan dela argi eta ozen salatzeko.

Gure mespretxurik handiena ametsak suntsitzen dutenentzat!
Maravillas herriarentzat!


 

El pasado 8 de Enero el Casco Viejo amanecía repleto de policías armados con el propósito de llevar a cabo el desalojo del Gaztetxe Maravillas. Esta actuación se llevó a cabo con la excusa de realizar una inspección técnica que revelase el estado del edificio, hecho que ha mantenido militarizado el barrio durante 3 días.

El resultado de dicha inspección concluyó que se habían realizado obras de carácter estructural que afectaban gravemente a la seguridad del edificio, por lo que el Gobierno de Navarra ordenó la clausura del espacio.

Sin embargo, desde el primer día que entramos al espacio, no se han realizado más que trabajos de limpieza y readecuación de varias zonas, reformando varias de ellas para desarrollar distintos proyectos y cerrando todas aquellas partes que puedieran suponer un minimo riesgo para las personas, ya que las primeras interesadas en velar por la seguridad de las usuarias, somos nosotras mismas. Gracias al trabajo en auzolan, conseguimos rehabilitar del abandono absoluto varias salas que inmediatemente se pusieron a disposición del barrio, abriendo sus puertas al uso popular.

Se nos acusa a nostras, integrantes del Gaztetxe Maravillas, de haber dejado en mal estado el edificio, cuando dicha responsabilidad recae totalmente sobre aquellos que lo mantuvieron abandonado durante más de 20 años y sobre aquellos que cerraron todas las puertas al diálogo para resolver este asunto, asunto que incluía la mejora técnica del edificio. Hay que tener mucha cara dura para, una vez nos han echado a ostia limpia y destruido todo aquello que con tanto esfuerzo y sudor habíamos construido, de tacharnos a nosotras de ser las responsables del estado del Palacio. Gracias al trabajo vecinal conseguimos levantar de la nada un Gimnasio Popular, una sala de estudios, una euskaltegi, una biblioteca, un comedor social, un Banco Solidario de Alimentos, salas de reuniones, un cine, una cantina, etc. Prueba de ello son las imágenes que adjuntamos junto a este comunicado y que hablan por si solas.

Tenemos muy claro que esta maniobra de realizar una inspeccion tecnica por parte del Gobierno ha sido una burda excusa para destruir el Gaztetxe Maravillas. ¿Por qué deberiamos creernos las versiones de aquellos que han mentido durante todo el proceso de desalojo?

Con cinismo y desprecio nos han acusado durante todo el proceso de Maravillas de privatizar un espacio publico y de destrozarlo, cuando las imágenes de estos dias nos demuestran todo lo contrario. Desde el cariño hemos cuidado este espacio para preservar el patrimonio, patrimonio que no han dudado en reventar a golpe de hormigón armado, tapiando las puertas, levantando los suelos y destruyendo todas las salas que habiamos rehabilitado para el uso popular. Nuevamente, el Palacio Marqués de Rozalejo se encuentra abandonado y cerrado a cal y canto.

A pesar de todo, tenemos algo muy claro. Podrán destruir nuestros edificios, podrán poner muros de hormigón y desalojarnos con la mayor represión posible. Pero lo que nunca conseguirán, jamás de los jamases, es desalojar nuestras ideas. Es por eso que hoy, viernes 11 de Enero, convocamos una concentración de protesta en Nabarreria para denunciar este atropello, para denunciar y decir alto y claro, que aquí, el único que ha destruido y cerrado el edificio, ha sido el Gobierno de Navarra.

Nuestro mas profundo desprecio a esos asesinos de sueños!

Maravillas herriarentzat!

One thought on “Nuestro mas profundo desprecio a esos asesinos de sueños!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s