Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak:  Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaileak

Donostiako Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaile modura, Udaletxeak Kijera Gaztetxea desalojatzeko hartu berri duen erabakiaren kontra, zera adierazi nahi diogu auzoari, Donostiari eta iritzi publikoari oro har:

Azken urteetan, gure auzoa eraldapen prozesu bortitza jasaten ari da, batik bat, espekulazio inmobiliari-oak eta turismora begirako auzoaren esplotazio orokorrak ekarri duen gentrifikazio prozesuaren ondorioz. Horren eraginez, auzoa erabateko “parke tematikoan” bilakatzen ari da, turistek bilatzen duten ben-etakotasun hori bera galduaraziz, eta beti ere, bertako eguneroko auzo-bizitza eta elkar-bizitza galaraziz. Turismora eta kontsumora begirako auzoaren eraldapen honek eraginik ere badu Parte Zaharreko haur, gazte eta zaharren beharretara egokitu eta zuzendutako espazioen eskasian -ezinbestekoak direnak auzo bizi baterako. Biztanlegoaren segmentu gazteenari dagokionean, Parte zaharrean ez da, beste au-zuneetan badiren bezala, ez haurgunerik, ez gaztelekurik ez eta kultur-etxerik. Bertako haur eta gazteek ez dute haientzat egokitutako espaziorik, ez eta egun euritsu eta hotzenetarako aterperik ere. Biztanle kopurua kontutan hartuz, biztanleko metro karratuetan jolastoki gutxien duen auzoa ere bada Parte Zaharra.

Bertako biztanleei zuzendutako espazio eta ekipamendu gabeziak nabarmenak izanik, auzoko gazte askoren ekimenez 11 urtez hutsik egon den Kanpandegi Kaleko Kaialde eraikina birgaitu da 2018ko irailaz gero. Kijera Gaztetxea, hala deitua izan dena, beti ere, elkar-heziketan oinarritutako aisialdirako eta kultur ekimenetara zuzendutako espazio modura aurkeztu da eta auzoko kolektibo ezberdinen beharrizanei irekita egon da. Elkarbizitzarekiko sentikor, jarrera irekia erakutsi dute, jende ezberdin asko bertara erakarriz. Errespetuzko jarduerak eta ordutegiak gauzatu dituzte, beranduenik ere gaueko 11-etarako Gaztetxea itxiz. Elkarbizitza eta autogestioa oinarri harturik, sare zabal bat eratu dute lau hilabete eska-setan. Besteak beste, liburutegia, sukaldea, frontoia, brikolaje tailerra, bilera gelak, aisialdi-gunea, haur-gunea eta erabilera anitzeko espazio bat gaitu dituzte bertan. Eta denbora tarte txiki honetan makina bat ekintza antolatu dituzte: bertso eskola, zineforuma, konferentziak, topaketak, arte sormeneko jarduerak, josketa tailerra, xaboi tailerra, dantza, antzerki eta zirkuko saioak, eta abar.

Gaztetxea auzoko haurrek dituzten gabezia eta beharren aurrean ere sentikorra izan da, eta horiek bete nahiean, lekua eskaini zaie txikienei. Hala, zenbait guraso Haurgune bat egokitzeko lanetan hasi gara orain dela 3 hilabete terdi.

Haurgunearen egokitzapenean lehentasuna segurtasunak izan duela adierazi nahi dugu. Gazteek eraikuntzaren segurtasun neurri orokorrak hartuak dituzte, zenbait arkitektoren bisitak jasoz. Elektrizistek, iturginek, igeltseroek, arotzek eta beste hainbat profesionalek ere era altruistan lagundu dute espazio-aren egokitzapenean. Honez gain, Haurgunean bestelako neurri zehatzak ere hartu dira, espazio horiek txiki txikienentzat ere egokituz: entxufe-babeslekuak ipini dira, leiho eta balkoietako irteerak segurtatu, gainontzeko espazioetarako sarrerak itxi, eta abar.

Eraikuntza honen aurreko erabilera Orixe Ikastolarena izatea ere lagungarria izan da, eraikina jada haur-ren beharrizanei egokitua dagoelako (besteak beste, sarrerak, espazioak eta komunak haurrei egokituak daude). Eta behin segurtasun neurriak hartuta, Haurgunea txukundu, apaindu eta material ezberdinekin hornitu da.

Haurguneak bi eremu bereiztu ditu:

Haurtxokoa (60 metro karratutakoa): eskulanetarako, joko sinbolikorako, arte sormenerako, mahai jokoetarako, eraikuntzetarako eta abar egokitutako espazioa, honako txoko hauez hornitua: sukalde txokoa, antzerki txokoa, deskantsurakoa, liburutegia, psikomotrizitate finerako txokoa, eskulan txokoa, mahai joko txokoa.

2

 

Mugimendurako gela (128 metro karratutakoa): jarduera fisikoagoetarako eta psikomotrizitatea lantzeko egokitutako espazioa da. Haurrek beren gorputza erabiliz oinarrizko mugimenduak garatu eta adierazteko lekua da hau: korrika egiteko, gauzak lekuz aldatzeko, salto egiteko, dantzatzeko… haien garapenerako oinarrizko beharrak direnak. Espazio handia izanik, erabilera anitzeko espazio modura funtzionatzen du honek Gaztetxean.

2

3Komuna: haurrentzat egokitutako komuna eta txikienentzako aldagela.

Hilabete eta erdiko lanen ondoren, Haurgunea azaroaren 27an ireki da. Orduz geroz, lanegunetan arratsaldez ireki dugu egunero, 16:45etatik 19:00-tara bitartean 0-8 urte bitarteko haurrentzat eta haien guraso edota ardura-dunentzat. Egun euritsuetan 50 bat haur etor daitezke beraien guraso eta arduradunekin batera. 40 gurasotik gora gabiltza haurguneko irekiera, itxiera eta garbiketa txandak betetzen. Eta erabiltzaile orok badaki norbera dela bertan gerta daitekeenaren erantzulea.

Haurgunea ireki denez geroz hainbat jarduera egin dira. Guztiak, hezkuntza ez formal modura, elkar-hezkuntzatik bultzatuak, berrerabilpena sustatuz, beti ere ingurumena errespetatuz, genero berdintasuna landuz, eta besteak beste, lanketa koopertiboa eginaz, psikomotrizitatea ahalbideratuz, arte eta sormen prozesuak garatuz, eta autogestioa eta autonomia sustatuz. Guztiak ere geure seme-alaben garapen oso baterako ezinbesteko jardueratzat eta baliotzat ditugunak.

4

Haurguneko erabiltzaileak Urgulera ere irten gara, bertako material naturala probestuz artelanak sortzeko, materialak birziklatuz pintura tailerrak antolatu ditugu, gabonetako apaingarriak gauzatu berrerabili-tako gailuekin, “Gau Beltzean” kalabazak prestatu, Maridomingi kolorez jantzi… eta ipuin kontalariak ere izan ditugu. Eta datozen asteetarako pailazo, mago, musika, dantza eta mugimendua lantzeko jarduerak dauzkagu aurreikusita. Guzti hauetan euskara erabili dugu transmisio hizkuntza lez.

Jarduerak era irekian zabaldu dira, nahi zuen orori leku eginez. Guztiak ere era ez lukratiboan eta bolon-dreski gauzatutako ekintzak izan dira. Eta zera azpimarratu nahi da, beti ere bertako guraso eta ardura-dunak direla bertan gertatzen denaren erantzuleak.

Haurgunea jolaserako, sormenerako eta psikomotrizitaterako aterpe bat izateaz gain jatorri, ideologia eta adin ezberdindunen bilgunea ere bada, saregintzarako lekua, elkar-lana eta autogestioa sustatzeko hazitokia, non elkar-hezkuntza bat sustatzen den haur, gazte eta helduen artean. Gaztetxeko beste erabiltzaileekin elkarbizitzan, generazio arteko hartu-emana errealitatea da hemen. Bide honetan, gure hurrengo urratsa eraikinaren azpian dagoen zahar etxeko kide eta erabiltzaileei jarduerak haurrekin era bateratu batean egitea zen, eta erabilera anitzeko gela handia ere beraiek haien tailer edo ekimenetarako erabiltzeko irekiak zeudela helarazi ere.

Balio guzti horien gainetik, agian, behar bezala kontenplatu gabe geratu direlako, Udaletxeak Gaztetxea desalojatzeko ebazpena hartu du. Eta dirudienez, bertan haurrekin jarduerak egin direlako desalojorako larrialdiko prozedura ezarri du. Haurgunea ezagutu gabe eta bertako eragileekin harremanetan jarri gabe, Udalaren aldebakarreko erabaki hau ez zaigu bidezkoa iruditzen.

Halako ardura eta azkartasuna nahiko genituzke, ordea, haurrek auzoan dituzten bestelako arrisku errealen aurrean: haurren eskola irekiera orduetan Parte Zaharreko kaleetan abiada bizian dabiltzan banaketa garraioek suposatzen duten arriskuen aurrean, larrialdi egoeretan anbulantziei kale askotara iristea eragozten dieten terraza mobiliarioak eta toldo ilegalak galarazteko orduan, festen ondotik geratzen diren beira zatiak eta bestelako hondakinen kudeaketa on bat egiteko orduan, eta abar.

Haurgunean halako arriskurik ez dela eta larrialdiko desalojo prozedurak zentzurik ez duela iruditu arren, Gaztetxearen kaleratze bortitz bat nahi ez dugunez, behin behinean Haurguneko jarduerak etetea erabaki dugu. Debekuak jarraitzen duen bitartean, baina, haurrekin jarduerak Udaletxe parean egitera behartuak sentitzen gara. Izan ere, Kijera Gaztetxea desalojatzeko erabakiak berriz ere kale gorrian uzten gaitu, Gaztetxerik gabe eta Haurgunerik gabe.

Bestetik, okupazio prozesuan Gaztetxeko kideek Udaletxearekin hitz egiteko nahia, elkarrizketarako prestutasuna eta bilkura baterako deia adierazi zioten, eta orain arte erantzunik ez dute jaso.. Udalaren aldebakarreko ebazpenaren ondotik, gaztetxea defendatzeko erresistentzia ez bortitz batean jardungo direla adierazi dute gazteek, eta haien ekarpenak balioztatuz, auzotarren babes handia dute beren alde. Hauek biolentzia bidez kaleratzea zentzugabea eta larria litzateke auzotar asko eta askorentzat.

Sortutako egoeraren aurrean, zera eskatzen diogu, beraz, Udaletxeari:

1. Gaztetxearen itxiera suposatuko zukeen eraikinaren berreskuratze prozedura etetea eta espedi-entearen itxiera. Auzoko eragile eta erabiltzaile askok adierazi dute Gaztetxeak auzoarentzat ezinbestekoa den hezkidetza bilgunea suposatzen duela, eta hori ere aintzat hartzea eskatzen da.

2. Gaztetxeko kideei eraikina aisialdira begirako joera hezitzaile eta kultural batekin jarduten jar-raitzeko baimena ahalbideratzea.

3. Haurguneari dagozkion gaiak lantzeko eta informazio zuzena helarazteko bilera bat, zein iada bide ofizialetatik eskatu degun.

Jada adieraziak ditugu halako espazio baten beharrizana badagoela auzoan. Baina espazio fisiko bat izateko behar materialetik harago eginaz, garrantzitsua zera da, leku hori amets izatetik egia izaterako bidean jardun dugula, eremu hori sortu, bizi eta sentitu egin dugula, eta honenbestez, aurrera egiteko kapaz garela. Ez diogu uko egingo ezinbestekoak iruditzen zaizkigun halako elkar-hezkuntza, autonomia eta hezkidetza moduei eta espazioei. Auzoa bizirik nahi degulako , Gaztetxea aurrera!


 

6

 

 

Nos dirigimos a la opinión pública como dinamizadores y usuarios del Haurgune del Gaztetxe Kijera a raíz de la resolución que ha adoptado el Ayuntamiento para el desalojo del mismo.

Durante estos últimos años nuestro barrio está sufriendo una dramática transformación como resultado del proceso de gentrificación que ha generado la especulación inmobiliaria y explotación masiva del bar-rio de cara al turismo. Esto conlleva el deterioro de la calidad de vida de los vecinos/as y el convertir el barrio en un parque temático donde va desapareciendo la vida vecinal.

A ello contribuyen también las graves carencias que tiene en cuanto a espacios adecuados para mayores, jóvenes y niñas/os, que en otros barrios cumplen una función de cohesión y fortalecimiento de la vida vecinal. En relación a los segmentos más jovenes de la población, el barrio carece de Haurgune o Gaz-teleku, casa de cultura o de algún espacio cubierto en el que resguardarse los días lluviosos y fríos. Y es junto con el centro el barrio con menos metros cuadrados de parque infantil de la ciudad en proporción al número de habitantes.

El edificio Kaialde de la Calle Kanpandegi, que ha estado abandonado durante los últimos 11 años, a pesar de las carencias y necesidades acuciantes del barrio, fue recuperado para el mismo en septiembre del 2018 por decenas de jóvenes. Lo denominaron Kijera Gaztetxea y lo presentaron como un espacio dirigido a las actividades culturales, poniéndolo a disposición de cualquier persona, asociación o colectivo al que pueda serle útil. Entendiendo que la Parte Vieja es una zona saturada de conciertos y fiestas, acordaron que se cerrara como muy tarde a las 23:00, y en consecuencia no se ha celebrado ningún concierto en el mismo, ni ha habido ninguna molestia de cara al vecindario. Todo lo contrario, con su actitud han conse-guido que se haya ido acercando gente muy variada que al principio podía mostrarse reticente al tratarse de un espacio ocupado. Funcionando desde la autogestión y la convivencia, se ha ido tejiendo una red plural alrededor de este espacio autogestionado, en el cual se han habilitado bibilioteca, cocina, frontón, rocódromo , taller de bricolaje, salas de reuniones, sala de ocio, el Haurgune, y una sala polivalente en la que en tan sólo 4 meses ha albergado decenas de actividades: cineforum, conferencias, encuentros, talleres artísticos y de creación, de costura, de circo, ensayos de teatro y danza, bertsoeskola, certámenes literarios, etc.

Siendo conscientes de las necesidades que los y las txikis del barrio y sus madres y padres tenemos, des-de el Gaztetxe se ofreció un espacio para cubrir las mismas. Así, muchas madres y padres comenzamos a trabajar hace 3 meses para que este cumpliera las condiciones adecuadas de seguridad e higienepara un Haurgune.

En la adecuación del mismo la seguridad ha sido prioritaria. El Gaztetxe ya había trabajado en general ese tema, con visitas de arquitectos y trabajo de varios gremios que altruistamente han colaborado poner en óptimas condiciones el inmueble: electricistas, fontaneros, albañiles, carpinteros, etc. Además de ello, en el Haurgune también se han tomado otras medidas teniendo en cuanta que las/los menores de corta edad requieren de necesidades de seguridad específicas: colocar protectores en los enchufes, asegurar las puertas de acceso a los balcones, cerrar los accesos al resto del edificio, etc.
En todo ello fue de gran ayuda que el edificio fuera hasta su cierre la Ikastola Orixe, dado que las insta-laciones en general, pero especialmente los accesos, espacios y baños, estaban ya acondicionados para infantes. Una vez garantizada la seguridad pintamos y rehabilitamos el Haurgune dotándolo de materi-ales y muebles.

El Haurgune consta de dos espacios:

Haurtxoko (60 metros cuadrados): espacio diseñado y habilitado para actividades de manualidades, juego simbólico, creación artística, juegos de mesa, construcciones, etc. y que cuenta con txokos de cocina, psicomotricidad fina, descanso, biblioteca, manualidades y zona de juegos.

2

Sala de movimiento (128 metros cuadrados): diseñada para la actividad física y un desarrollo adecuado de la psicomotricidad gruesa, donde los niños y niñas pueden trabajar todas las partes del cuerpo, por medio de movimientos más bruscos como es caminar, correr, saltar y demás actividades, permitiendo que en los días de lluvia puedan cubrir las necesidades de movimiento tan necesarias con su edad para su desarrollo. Es el único lugar de la Parte Vieja donde pueden hacerlo. También es el espacio para ac-tividades de danza, movimiento corporal o teatro, contando con una pared de espejos para las mismas. Es la sala-polivalente del Gaztetxe y se usa para diferentes actividades.

2

Baño: Habilitado para menores de corta edad, con un cambiador para bebes.

3

Inauguramos el Haurgune el 27 de noviembre, tras mes y medio de adecuación del mismo.

Desde entonces lo hemos abierto durante todos los días laborables de 16:45 a 19:00 para cualquier niña/o de entre 0 y 8 años, acompañado de su madre o padre, u otro responsable que quieran usarlo. En este tiempo lo han disfrutado cientos de niños/as, madres, padres, amonas, aitonas, cuidadores, etc.

Un día lluvioso pueden venir alrededor de 50 niñas/os y sus correspondientes responsables. Estamos más de 40 madres y padres organizados en turnos para encargarnos de la apertura, correcto funcion-amiento y cierre del Haurgune, así como de la limpieza y otras necesidades. Todo aquel que viene sabe que cada cual es responsable de lo que pudiera sucederle a él/ella y a sus hijos/as en este espacio.

4

Han sido varias las actividades que ha albergado desde su apertura, todas ellas planteadas desde la educación no formal y la co-educación, la sensibilización en torno al reciclaje y la reutilización, el res-peto al medio ambiente, los procesos artísticos y creativos, la psicomotricidad, la igualdad de género, el trabajo cooperativo, la autogestión, el emprendizaje y otros valores que creemos fundamentales para un desarrollo integral de nuestras hijas e hijos.

Los usuarios del Haurgune también hemos realizado salidas a Urgull para trabajar de manera artística los materiales naturales que iban siendo recogidos por los y las menores. Se han llevado a cabo talleres de pintura reutilizando materiales varios, de adornos navideños, de vestir con telas a Maridomingi, de vaciar y transformar calabazas para la “Gau Beltza”, de cuentacuentos,etc.. Y para las próximas sema-nas tenemos previstas actividades de payasos magia, música, danza y expresión corporal. En todas ellas la lengua vehicular es el euskera.

Las actividades las hemos difundido para que pudieran disfrutarlas todos aquellos que quisieran, dado que ese es el objetivo del Haurgune: que pueda usarlo todo aquel que lo necesite y le sirva. Cabe men-cionar que todas estas actividades se realizan de manera voluntaria y sin ningún propósito lucrativo. Y volvemos a recalcar, haciéndose cada cual responsable de sí mismo y de los menores a su cargo.

Pero más allá del uso práctico y necesario del Haurgune como espacio cubierto de creación, juego y ejercicio físico para nuestras hijas e hijos, es un lugar en el que confluímos personas de diferentes ide-ologías, procedencias y edades. Un lugar de encuentro para ir tejiendo redes, para relacionarse y en el que funcionamos desde el trabajo en equipo y la autogestión. Donde cada una/o aporta lo que puede y sabe, y donde nuestros hijas/os aprenden de ese modelo. Un lugar en el que se da una convivencia y apoyo con el resto de usuarios del Gaztetxe. Donde lo transgeneracional es realidad, y niñas/os, jóvenes, madres y padres y amonas y aitonas nos relacionamos y aprendemos los unos de los otros/as. De hecho, estábamos a punto de proponer a los miembros y usuarios del hogar del jubilado Kaialde (situ-ado en la parte de abajo del edificio), hacer actividades junto a los niños/as, así como ofrecerles la sala multiusos del Gaztetxe para hacer sus actividades y talleres.

El Ayuntamiento ha dictado una resolución de desalojo del Gaztetxe Kijera por medio de un proced-imiento de urgencia, al parecer, porque en el Haurgune se hacen actividades con la participación de menores, y por el supuesto riesgo que esto puede suponer para ellas/os. De este modo, nos han pro-hibido expresamente continuar realizando estas actividades. Nos obliga, por tanto,a volver a la despro-tección de la calle en jornadas de lluvia y frío, en la época del año en la que el barrio más necesita este espacio cubierto. Nos llama la atención una decisión así sin ni tan siquiera conocer el estado de las instalaciones del Gaztetxe y el Haurgune, ni ponerse en contacto con nosotras.
Nos gustaría ver en el Ayuntamiento el mismo celo y urgencia para acabar con peligros reales que viven los niños/as en el barrio: el material mobiliario de varias terrazas y los toldos ilegales que impiden que en muchas calles del barrio puedan circular ambulancias en caso de emergencia; o los cientos de vehículos de reparto que a gran velocidad circulan por las calles del barrio en las horas en las que los menores se desplazan a los centros escolares; o la presencia constante de cristales en nuestras calles durante los días festivos y posteriores, entre otros.

Por otro lado, a pesar de que los miembros del Gaztetxe ya manifestaron al Ayuntamiento desde el primer momento su disposición al diálogo y a buscar vías de entendimiento, solicitando para ello una reunión, todavía no han recibido ni tan siquiera una respuesta. Ante la decisión unilateral del Ayuntami-ento de iniciar el procedimiento de desalojo, decenas de vecinos dinamizadores y usuarios del Gaztetxe ya han manifestado su decisión de seguir dándole vida y resistir de manera no violenta en él. Desalo-jarles empleando la violencia sería una forma de proceder grave e incomprensible para gran parte del vecindario.

A pesar de que la resolución del Ayuntamiento nos parece injusta en el fondo e inapropiada en las formas, los miembros del Haurgune hemos decidido cesar provisionalmente las actividades del mismo para evitar el desalojo del Gaztetxe por medios violentos. Ya no hay el “riesgo” que mencionan, y por lo tanto carece de sentido el mantenimiento de un procedimiento de urgencia que irremediablemente lle-varía a un desalojo. No obstante, hasta que se levante la prohibición de hacer actividades con nuestrxs hijxs, nos sentimos obligados a realizarlas delante de la Casa Consistorial..

Ante la situación creada solicitamos al Ayuntamiento lo siguiente:

El cierre del expediente de recuperación del inmueble por parte del Ayuntamiento.

La cesión del inmueble al Gaztetxe para poder seguir con las actividades culturales con ánimo de generar un lugar en donde educarnos y construir entre todxs un barrio más habitable.

Una reunión para abordar los temas relacionados directamente con el Haurgune cuya solicitud formal ya hemos presentado.

Ya hemos expresado la acuciante necesidad que hay en el barrio de un espacio de estas características. Pero más alla de la necesidad material de tener un espacio fisico, lo importante es que hemos recor-rido el camino de soñarlo a hacerlo realidad, creandolo, viviéndolo, sintiéndolo. No vamos a renunciar a espacios y modos de educación no formal, autonomía y co-educación que nos parecen imprescindibles. Porque queremos un barrio vivo, Gaztetxea aurrera!

Dinamizadores y usuarios del Haurgune del Gaztetxe Kijera

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s