Home

EGITARAUA 2019

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Herri Unibertsitatea

Urteak dira ikasleok, jasotzen dugun edukia zalantzan jarriaz gure interesetarako edukia, eta funtsean unibertsitatea bere osotasunean, egikaritzeko hautua egin genuenetik. Argi dugulako, gaur egungo unibertsitatearen bidez barneratzen dugun edukia ez dagoela gure, hots, esplotatuak eta zapalduak garenon, beharretara eraikia. Ez behintzat unibertsitatea kapitalismoa biziberritzeko funtzioa betetzen duen insitituzioa den heinean. Horregatik eta horretara dator beraz Herri Unibertsitatearen proiektua: Esplotazioan eta zapalkuntzan oinarritutako bizimodura kondenatuak gaudenon askapenerako jakintzaren espazio eta proiektua izatera. Langileon askapenerako tresna izatera, alegia.

Ez da edonolako proiektu zein erronka begi bistan daukaguna, eta urteetako lana eskatuko digu aipatutako helburu zein norabideari leiala izango den unibertsitate proiektu egonkor, egituratu eta indartsu bat lortzeak. Bideorri honi jarraiki, Gaur-gaurkoz bi dimentsiotan antolatuta dago Herri Unibertsitatea: Batetik, Hego Euskal Herriko campus bakoitzari erantzuten dion dimentsioa, eta bestetik Euskal Herri mailakoa.

Herri Unibertsitate lokalari dagokionean, urteetan sortzen eta egonkortzen joan diren talde kritikoen lan jarraikorraren erakuslehio eta elkargunea dira batez ere Hego Euskal Herriko bost campusetako Herri Unibertsitateak. Hau da, campus zein fakultate bakoitzeko disziplina konkretuak begirada kritikoz aztertu eta disziplina bakoitzaren inguruan hausnartzeko espazioak dira. Campus bakoitzaren errealitate, disziplina eta egituraketaren arabera antolatzen dira, eta bertako ikasleak batu, harremandu eta hausnarketak elkarbanatzeko ere balio dute, maila indibidual zein kolektiboan gainera. Ikasle mugimenduko dinamika eta borroka ezberdinak harremandu eta indartzeko ere balio dutelako hain zuzen ere.

Honi lotuta eta aipatutako bigarren dimentsioari dagokionean, Herri Unibertsitate nazionala daukagu bestetik. Izan ere, aurten hirugarrengoz jarraian, Euskal Herri mailan antolatutako Herri Unibertsitatea burutuko dugu, estreinekoz Leioako Unibertsitatean egingo dena Otsailaren 26 eta 27an. Maila lokalean sortutako indarra bateratuz gure gaitasunak areagotu eta nazionalki aurre egin beharreko zenbait auzi mahai gaineratzea helburu izango duena. Hala nola, genero zapalkuntzaren egituraketari dagozkion zenbait auzi teoriko, emakume langileon defentsaren artikulazioa hezkuntzan, ildo politiko errebisionista aztergai, komunikazio politikoa, ikasle mugimenduaren erronka desberdinen inguruan hausnartzeko aukera, begirada internazionala, koiuntura politikoa eta batez ere, gaur egun Euskal Herriko panorama politikoan pil-pilean dauden eztabaida eta hausnarketak plazaratzeko erronka izango du.

Aipatu bezala, Euskal Herri guztian zehar sakabanatuta dauden indar ezberdinak bi egunetan Leioan batzeak Herri Unibertsitatearen proiektua indartzen du, bere gaitasun zein ahalmenak areagotuz. Esperientzia eta errealitate desberdinez hornituz, ikuspuntu desberdinez elikatuz zein kolektibo desberdinak harremanduz besteak-beste. Horregatik, Herri Unibertsitate lokalean parte izan diren ikasleak, ikasleria orokorrean, ikaslea ez den langileriaren edozein kapatako kide, Herri Unibertsitatearen proiektua ezagutu eta indartu nahi duena edo besterik gabe saioak gogoko dituenak gonbidatu eta animatu nahi ditugu

Herri Unibertsitate nazionalaren parte izatera. Otsailaren 26 eta 27an Leioan ikusiko dugu elkar!

Herri Unibertsitatea eraiki!

Q3WvYbaJ_400x400

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s