Home

dee43971c58436f3e714be2cb276bb52

kronika.eus

Pasa den otsailaren 6an pasatakoa salatu zuen Donostialdeko Okupazio Bulegoak Tilosetan egindako kontzentrazioan: «bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L promotorak».

Donostialdeko Okupazio Bu­le­goak deituta, kontzentrazioa burutu zuten herenegun Tilo­setan, pasa den asteazkenean, otsailaren 6an gertatutakoa salatzeko: «Hernaniko bi bizi­la­gun desalojatu zituen Urki­lla S.L. promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain Hernaniko Bake Epaitegiak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak parte hartu zuten».

Azaldu dutenez, «desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi ga­be». Poliziaren jarrera «ha­rroa» ere kritikatu dute.

«Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio»

Gertatutakoaren aurrean, dio­te, «’Kaleratzerik gabeko he­rria’ den Hernaniko Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio, desa­lojo bat delako, eta ez etxe­gabe­tze bat». «Hernanin pisu bat alo­­katzeko ohiko laguntzak» eskaini dizkie, «denok ezagu­tzen dugun arren Hernanin da­goen etxe­bizitza arazoa».

Okupazioaren bidea, zilegi

Gertatutakoarekin, «bi per­tso­na eta euren txakurrak kalean geratu dira», salatu du Okupa­zio Bulegoak; baita «desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna» ere.

«Berriro ere, hamarnaka etxe­bizitzaren jabe diren espe­kulatzaileek herritarren duin­tasunak baino pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean», diote kezkaz.

Eta aldarrikatu dute: «zilegi da okupazioaren bidea etxe­bizitza izateko».

One thought on “Hernani: Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean

  1. El pasado miércoles día seis, dos vecinos de Hernani fueron desalojados por la promotora URKILLA SL. Este desalojo, realizado por la promotora, el juzgado de paz de Hernani, la ertzaintza y la policía municipal, se produjo sin previo aviso y sin mostrar ninguna orden, con una actitud chulesca y prepotente hacia los habitantes de la casa.
    Así, dos personas quedaron en la calle tras dos años viviendo en Hernani. Ante esta situación, el ayuntamiento de Hernani, “pueblo sin desahucios”, afirma no poder hacer nada, escudándose en que un desalojo no es un desahucio. Posteriormente, han ofrecido las ayudas regulares para el alquiler de un piso en Hernani, tarea que todos sabemos que es muy difícil. Dos personas y un perro quedaron en la calle.
    Queremos denunciar el desalojo, las irregularidades, la violencia y la frialdad institucional. Una vez más la propiedad de los especuladores que tienen decenas de viviendas pesa más que la dignidad de la gente. Una vivienda vacía mas y otras dos personas sin casa. Así mismo queremos insistir en que seguiremos defendiendo la okupación como herramienta legitima para acceder a una vivienda.
    DESALOJORIK EZ, OKUPAZIOA AURRERA

    Pasa den asteazkenean, otsailak 6 hernaniko bi bizilagun desalojatu zituen URKILLA SL promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain, hernaniko bake epaitegiek, ertzaintzak eta udaltzaingoak parte hartu zuten. Desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi gabe. Poliziaren jarrera harroa izan zen etxeko biztanleekiko.
    Hala, bi pertsona kalean geratu dira, bi urtez hernanin bizi ostean.
    Egoera honen aurrean, “kaleratzerik gabeko herria” den hernaniko udalak ezer gutxi egin dezakela dio, hau desalojo bat delako, eta ez desahucio bat. Ondoren, hernanin pisu bat alokatzeko ohiko laguntzak eskaini ditu, denok ezagutzen dugun arren hernanin dagoen etxebizitza arazoa.
    Bi pertsona eta euren txakurrak kalean geratu dira, beraz, eta salagarria iruditzen zaigu. Desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna salatu nahi ditugu. Behin berriro ere, hamarnaka etxebizitzaren jabe diren espekulatzaileek herritarren duintasunak baina pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean. Era berean, okupazioa etxebizitza izateko bide zilegia dela aldarrikatu nahi dugu berriro ere.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s