Home

zerrendak2

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Zutabe Antifaxista

Catalunyako antolakunde politiko, sindikal eta sozial ezberdinek Madrilen datorren martxoaren 16an manifestazioa burutzeko deia zabaltzen ari dira. Deialdi hau 2017ko Urriaren 1eko erreferenduma antolatzeagatik herri katalandar osoaren kontrako epaiketa bihurtu denaren testuinguruan emango da, honen aurkako mobilizazioz eta herri borrokaz jositako egutegi baten baitan: otsailaren 12an, epaiketaren hasierarekin batera, borroka eguna burutu zuten, otsailaren 16an manifestazio nazionala Bartzelonan eta otsailaren 21ean Greba orokorra, herriz herri, egunero, burutzen ari den makina bat ekimenekin lagunduta.

Mobilizazio hauetan herri sektore ezberdinak ari dira parte hartzen eta azpimarratu beharra dago epaiketaren aurkako aldarrikapen zehatza ez ezik, Autodeterminazio eskubidea bestelako eskubide eta askatasun demokratiko orokorrekin bateratzea ere xede dela.

Hortaz, Madrilen burutuko den mobilizazio hori jendetsua izatea ez da soilik herri katalandarraren eskubide demokratikoen egikaritzearen mesedetan izango. Estatu espainolak zapaldutako herri eta langile guztion interesen aldeko ekintza historiko bezala ulertu behar dela uste dugu guk. Izan ere, elkartasun internazionalista “huts”etik harago doan betebeharra da honakoa, 1939an, hiru urteko Herri Erresistentzia Antifaxistaren ondotik boterean ezarritakoen erregimenaren jarraikortasuna zein, honen ondorioz, estatuaren faxismoak zapaldutakoon arteko elkartasun eta batasun premia langileriaren eta herri sektore aurrerazale guztien bistara dagoelako.

Espainolismoa da estatu honetan legala eta onartua den faxismoaren forma nagusienetakoa, frankismoaren zehar jaun ta jabe bihurtu ziren indar oligarkiko eta monopolistek, Konstituzioaren, guardia zibilaren, audientzia nazionalaren eta bestelako baliabide errepresiboen bidez defendatzen dituzten merkatu eta pribilegioak, langileriaren esplotazioa eta herrien zapalkuntza betikotzen jarraitzeko ezaugarria. Hortaz, zalantza gabe baieztatu dezakegu gaur eta hemen, kapitalismoaren eta espainolismoaren aurkako herri borroka antifaxistak eskutik doazela.

Bestalde, estatu espainolak bizi duen egiturazko krisialdi ekonomiko, politiko eta sozialaren hedadura murrizteaz urrun gauden honetan, usteldutako egitura instituzionalaren kudeatzaileak aldatzea baino beste ezer proposatzen ez diguten honetan, langileontzako, herriontzako, 1978ko erreformaren iruzurrari aurre egin zioten gure aurreneko belaunaldi guztiek erakutsi diguten bezala, aterabide demokratiko-aurrerazaleak irabazteko geratzen zaigun espazio bakarra mobilizazioarena, borrokarena jarraitzen du izaten.

Hau esanda, Euskal Herriko langileriari eta bestelako herri sektoreei bertaratzeko deia egiten diegu, Zutabe Antifaxista modu kordinatuan osatuz, herriz herri autobusak antolatuz, elkarrekin abiatuz eta manifestazioan bertan eskubide demokratikoak defendatzeagatik espetxeratutako, epaitutako eta errepresaliatutako guztientzako AMNISTIA, estatu espainolak zapaldutako herri guztien AUTODETERMINAZIOA eta langileon eta herri sektoreon izaera eta gure arteko elkartasun eta batasun ANTIFAXISTA aldarrikatzeko.

—————————————–

 

Zutabe antifaxista

Numerosas organizaciones políticas, sindicales y sociales de Catalunya han hecho un llamamiento a manifestarse el próximo 16 de Marzo en Madrid. Este llamamiento se da en el contexto del juicio que se está celebrando por la organización del referéndum del 1 de Octubre de 2017. Éste se ha convertido en un juicio contra todo el pueblo catalán y está siendo contestado en Catalunya con un calendario repleto de movilizaciones y lucha popular: coincidiendo con el inicio del juicio, jornada de lucha del 12 de febrero, manifestación nacional en Barcelona el 16, Huelga general el 21, todo ello acompañado de multitud de actos e iniciativas que se están celebrando pueblo a pueblo.

En estas movilizaciones están tomando parte diversos sectores populares y cabe subrayar que, además de denunciar el juicio en sí, su objetivo es enlazar el derecho de Autodeterminación con otros derechos y libertades democráticas generales.

Por lo tanto, que la movilización que se va a celebrar en Madrid sea numerosa no va a influir favorablemente solo en la realización de los derechos democráticos del pueblo catalán. Nosotros y nosotras consideramos que hay que entender dicha movilización como una acción histórica en favor de los intereses del conjunto de obreros y obreras y pueblos oprimidos por el estado español. De hecho, esto es un deber que va mucho más allá de la “simple” solidaridad internacionalista ya que tanto la continuidad del régimen de los que se impusieron en el poder en 1939 tras tres años de Resistencia Popular Antifascista como la urgente y necesaria solidaridad y unidad de todos los oprimidos y oprimidas por el fascismo del estado saltan a la vista de todos los sectores progresistas obreros y populares.

El españolismo es una de las principales formas que adopta el fascismo legal y aceptado en este estado. Es la seña de identidad de las fuerzas oligárquicas y monopolistas que se hicieron dueñas del estado durante el franquismo, las que defienden con la Guardia Civil, la Audiencia Nacional y otros instrumentos represivos sus mercados y privilegios, las que pretenden perpetuar la explotación de los trabajadores y trabajadoras junto a la opresión de los pueblos. Por tanto, hoy y aquí podemos afirmar sin equivocarnos que la lucha popular antifascista contra el capitalismo y contra el españolismo van de la mano.

Además, en un momento en el que estamos lejos de superar la crisis económica, política y social instalada de manera permanente en el estado español, un momento en el que lo único que se nos propone es un cambio de gestores de la obsoleta estructura institucional, el único espacio que nos queda a los trabajadores y trabajadoras y a los pueblos para alcanzar soluciones democrático-progresistas sigue siendo el de la movilización y el de la lucha, tal y como nos lo han enseñado todas las generaciones anteriores que han hecho frente al fraude que trataron de imponer con la Reforma de 1978.

Dicho esto, hacemos un llamamiento a la clase obrera de Euskal Herria y los sectores populares a acudir y a organizar nuestra Zutabe Antifaxista de manera coordinada, organizando autobuses pueblo a pueblo, acudiendo juntos y juntas y a reivindicar en la misma manifestación AMNISTÍA para todos y todas los encarcelados, juzgados y represaliados por defender derechos democráticos, AUTODETERMINACIÓN para todos los pueblos oprimidos por el estado español y la solidaridad y unidad ANTIFASCISTA de los trabajadores y sectores populares.

2 thoughts on “Martxoak 16 zutabe antifaxista Euskal Herritik Madrilera |M16 ven a la columna antifascista

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s