Home

66066kontzentra

Argia

ARGIAko kazetari baten aurka salaketa jarri dute bi ertzainek, hizkuntz eskubideen urraketa bat tarteko gertatu zen identifikazio baten harira publikatutako informazioa eta bideoagatik. Martxoaren 20an deklaratu beharko du Lander Arbelaitzek. Egun horretarako kontzentrazioa deitu dugu eta epaiketa bidegabea bertan behera uzteko ere eskatzen dugu. Zure atxikimendua eman dezakezu argiak100urte@argia.eus helbidean.

Bideoa milaka aldiz ikusi zen eta bertan oso ongi islatuta geratzen da gertatu zena. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salaketa jarri zuen. Ertzaintzak barkamena eskatu zuen hizkuntz eskubideak urratzeagatik. Gerora jakin dugu Ertzaintzak eskubideak urratu zizkion pertsona hori Mozal Legeaz zigortu duela. Eta gainera, 22125 eta 23044 zenbakidun ertzainek momentua grabatu eta zabaldu zuen ARGIAko kazetari baten aurka salaketa jarri dute bide penaletik, “irainak” eta “kalumniak” egotzita.

Salaketa hau informatzearen aurkako erasoa da eta beraz, herritar denok informatuak izateko dugun eskubidea dago jokoan. Ez da lehen aldia. Ez dute lekukorik nahi. Azken urteetan polizia ezberdinek kaleko edozein operazio grabatzen duen edonoren aurka egiten dute, identifikatuz, grabazioak oztopatuz eta beldurra sartuz. Ertzain hauek beren buruak ikusi dituzte asko zabaldu den bideo batean, eta mendekua da salaketa bat jartzea bide penaletik. Bideoan ongi islatuta geratu da gertatu zena, edonoren interpretaziorako.

Azken urteetan Europan nagusitzen ari den jarrera da hau: informazio deserosoa publikatzen duten kazetarien aurka salaketak jartzen dituzte, hauek beldurtu asmoz: Cabacasen audioengatik Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo deitu zituzten epaitegira, Ahotsakoak terrorismoa goratzea egotzita deklaratzera joan behar izan ziren preso batzuei egin zizkieten ongi etorriei buruz informatzeagatik, Ignacio Escolar eta eldiario.es-ko beste kazetari batek epaiketa izan dute Cifuentesen audioengatik… ez da arraroa jardun hau.

Bilbon, antzeko gertaeran bere burua ikusi zuen Arkaitz Zarragaren eztabaida norbaitek grabatu balu, hori ere epaitegira eramango zutela ulertu behar dugu?

Ez da lehen erasoa ARGIAren aurka, ezta kazetari honen aurka ere. Kalean gertatzen denari buruz informatzen jarraituko dugu, gure bitartekoekin. Kazetaritza ez da delitua. Ez gaituzte beldurtuko. Komunitate sendo batek eusten du proiektu hau eta sostengu ekonomiko eta sozial horri esker kazetaritza independentea egiten jarraituko dugu.

Hori guztia aintzat hartuta, Lander Arbelaitzen aurkako epaiketa bidegabea bertan behera uztea eskatzen dugu eta eskaera horrekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Gainera, martxoaren 20an kontzentrazioa deitzen du ARGIAk Donostiako epaitegiaren aurrean 11:30ean. Deialdiarekin bat egiteko ere eskatu nahi dizuegu. Lander Arbelaitzek 11:50ean deklaratzera sartu beharko du.

Eman zure babesa, izen-abizenak eposta honetara bidalita: argiak100urte@argia.eus.

Atxikimenduak jasotzen ari dira  oraindik >200 kazetari eta eragilek ARGIAren aurkako epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s