Home

col0001_16179_1

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Jurramendi

Euskal Herrian, migrazio prozesu desberdinak gauzatu eta gauzatzen ari dira. Azken mendeotan, langile migrazio masiboak eman dira. Hauek, orokorrean, bi motatan banatu ditzakegula esan dezakegu. Alde batetik, barne migrazioa, non landa eremuetatik, Europako beste hainbat herrialdetan aurretik gertatu zen bezala, herriak hustu egin ziren hirien mesedetan. Nekazaritzak eta abeltzaintzak garrantzi ekonomikoa galdu zuen eta sektorearen teknifikazioarekin batera, hamar milaka herritar proletalgora batu egin ziren. Fenomeno hau lehenbizi Bizkaian eta Gipuzkoan eman zen eta ondoren Nafarroan eta Araban. Ipar Euskal Herrian, Baiona aldean izan ezik, frantziar estatura migratu zuten milaka euskaldunek, egun oraindik gauzatzen ari den fenomeno batean.

Beste aldetik, Espainiar estatuko beste herri batzuetatik jaso genuen migrazio olatu handia. Burgesiaren behar ekonomikoei erantzuteko, migrazio hori sustatu zen Andaluzia eta Extremaduratik (eremu batzuk nabarmentzeagatik). Migratzaile guzti horiek, tentsioak tentsio eta bere aniztasun guztiarekin, Euskal Herriko Langileriarekin (gaztelerazko “PTV” siglekin identifikatu zituen ETA erakunde iraultzaile sozialistak) bat egin zuten.

Hamarkada guztietan zehar, migrazio prozesu desberdinak eman dira. Azkeneko garaian, 90eko hamarkadaren amaieratik aurrera bereziki, Espainiar estatutik kanpo etorritako langileak iritsi dira Euskal Herrira. Pertsona guzti horiek, aurreko hamarkadetan etorritako langileak bezalaxe, kapitalaren esplotazio bortitzenetakoa jasaten dute gure herrian. Haien egoera, euskal langileriaren beste sektore batzuekin erkatuz, bereziki ahula da. Izan ere, hainbat arazo zehatz pairatzen dituzte, batzuk aipatzearren: babes sozial urriagoa, orokorrean ez dute jabegotzik oinordetzaz jasotzen, hizkuntzekin arazoak, arrazakeria, etab.

Artikulu honetan bi etorkin komunitate zabalek bizi duten egoera latzan sakonduko dut. Aurretik ohartarazi nahi dut hipotesiak besterik ez direla eta kasu orokorrez jardungo dudala eta ez pertsona zehatzek bizi ditzaketeen errealitateez.

Alde batetik, Magrebetik etorritako komunitateak ditugu, Argeliako eta Marokoko estatuetatik etortzen dira gehienak (baita, proportzio txikiago batean, Saharatik). Barne aniztasun handia dute, batzuk arabieraz mintzo dira, beste batzuk Amazigh-a erabiltzen dute, rifeñoz berba egiten dute beste batzuek ere, etab. Gehien bat, Nafarroako eta Arabako hegoaldean kokatzen dira.

Kokapen hori, ez da ausazkoa, izan ere askok landa eremuan lan egiten dute. Lan baldintza oso kaxkarrak bizi dituzte. Lan jardunaldi luzeak, esfortzu fisiko handia eskatzen dituztenak (postura oso txarrak), eguzkipean, soldata oso baxuak, lan kontratu motzak (egun batzuetakoak), segurtasun neurririk gabe, etab. Horretaz gain, gainerako langileriaz isolatuak bizi dira, haien komunitatekoekin soilik dute kontaktua eta zailtasunak dituzte Euskal Herrian burgesiarekin borroka luzeen ostean negoziatutako eskubideak ezagutzeko. LAB-ek Azkoienen bultzatu zuen grebak zirrikitu bat ireki zuen desinformazio horretan Euskal Herrian. Zorionez, SAT sindikatu Andaluziarrak esperientzia askoz zabalagoa du eta berarengandik gauza asko ikasteko aukera izan dezakegu.

Beste aldetik, agureak zaintzen dituzten hego/erdi Amerikan jatorria dituzten emakumeak ditugu. Emakume langile horiek, Euskal Herri osoan zehar sakabanatuak bizi dira (herri txikiak barne). Etxeetan lan egiten dutenez, ez dute langile komunitate sendorik osatzen, izan ere, beti “bakarrik” lan egiten dute. Horretaz gain, lan jardunaldi luzeak izaten dituzte, bereziki barne etxe-zerbitzuan lan egiten dutenak, hau da, lan egiten duten tokian bizi dira (egun bakar bat jai izanda eta kasu batzuetan ezta hori ere). Horrek isolamendua areagotu egiten du, bereziki “paperik” gabe dauden emakumeengan. Izan ere, lana galtzeko beldur handiarekin bizi dira, haien “paperak” lortzeko aukera eta bizirauteko duten ia tresna bakarra izaten baita. “Paperak” dituztenaren egoera ez da askoz hobea, lana galtzen badute ez dute langabezi dirua jasotzeko eskubiderik eta Euskal Herrian jubilatzen badira, diru kopuru oso baxuak jasoko dituzte. Gainera, lana fisikoki eta psikologikoki oso nekagarria da. Pisu handiko pertsonak jaiki eta mugitu behar dituzte (garbitzeko, ohetik altxatzeko, etab.). Agureek maiz buruko gaixotasunak izaten dituzte eta emakumeek egunero aurre egin behar diete arazo horiei lanean, psikologikoki ahultze handia eraginez.

Zer funtzio zehatz betetzen dute? Burgesiaren ze behar asetzen dute?

Alde batetik, magrebiarrek landa munduko oligarkiaren beharrak asetzen dituzte; lan merkea, haien produktuen lehiakortasuna handiagotuz eta plusbalia kantitate handiagoa lapurtzeko aukerak sortuz. Langile hauetako askok eskuak bereziki lotuak dituzte, izan ere haien egoera legala lanaren kotizazioarekin kateatua dute (atzerritarrei askotan haien lan/bizi-tzeko baimenak mantentzeko derrigorrezko kotitazio epeak inposatzen dizkiete). Modu horretan, beste faktore zehatz batzuekin batera (hizkuntza arazoak, desinformazioa, sindikatuen esku-hartze eza, etab) langile hauek zapaltzeko tresnak ugaritzen dituzte. Ezin dugu ahantzi, Azkoieneko grebaren ostean jasan dituzten tresna errepresiboen artean, bat Espainiar estatutik kanporatzeko agindu bat dela.

Beste aldetik, hego/erdi Amerikatik etorritako emakumeak Euskal Herrian bizi den egoera sozial larri bat arintzen dute. Gero eta zaharkituagoa dago gure gizartea eta agureek zaintza handia behar dute. Estatu burgesak ez du behar horri erantzuteko nahirik edo gaitasunik. Are gehiago, bere asmoa, kapitalaren beharrak asetzeko asmoz, osasun publikoan edota beste zerbitzuetan murrizketak egitea denean. Ezinegon handia sortu dezakeen egoera honi aurre egiteko, Estatu Burgesak legez-kanpoko migrazioa baimentzen du jarrera hipokritaz. Emakume hauek baldintza oso kaxkarrak onartzen dituzte, haien soldata askotan hemengo langile familia unitateek hartzen dute haienpean, ez dute langabezia kobratzeko eskubiderik (beraz oso merkeak dira eta lana topatzeko larritasuna areagotzen die) eta erretiro oso baxuak dituzte. Zein da ondorioa? Errebolta bat sortzeko aukerak handitzen dituen egoera honi aurre egiteko, burgesiak konponbide arras merkea topatu du.

Ezinbestekoa da Euskal Herriko langileriaren sektore desberdinak batzea. Bereziki garrantzitsua migrante berrien kasuan. Euskal Herriko iraultza sozialistaren bidean egin beharreko aurrera pausua dugu hori.

One thought on “Migrazioa eta lan banaketa euskal herrian hainbat hipotesi

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s