Home

eus2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Lurra eta askatasuna

Agorrilaren 21, 22 eta 23an Kanetako kaian

Badator badator, hirugarren topaketa intergalaktikoa ! Azken bi urteetan Notre-Dame-des-Landes herriko ZADen egon ondotik, oraingoan Euskal Herrian, G7aren kontrako gailurrean egonen gara. Tailer eta eztabaidak, festa eta borroka izanen ditugu hizpide, denei irekitako gunean.

Inperialismoa diozu ? Ez baita, ez soilik intergalaktikoa. Inperialismo kapitalistak lurra eta herriak hertsatzen ditu. Borrokan dauden herriak. HerriaK bai. Bere lurraren, askatasunen defentsan dabiltzanak, eta logika suntsitzaile berari buru egiten dioten beste herrien ezagutza gogoko duten herriak.

Aste intergalaktikoak elkartu nahi lituzke herri, borroka, lurralde horiek, datorren agorrilaren 21, 22 eta 23an, Hendaian, G7koen aurkako kontra-gailurraren karietara. Hedapen kapitalistak bizidunengan, gorputzetan, hizkuntza eta kulturetan eragin desmasien aztertzeko.

Lurraren defentsa mugimenduak eta garatu dituzten borroka moldeak jorratuko ditugu lehen egunean. Parada izango da sortze bidean dagoen By 2020 We Rise Up Europa maiako ekintza mugimenduaren eta Euskal Herriko (AHT, Fracking, Itoizko urtegia, Iparraldeko ahate hazkuntza txikien erailketen… kontrakoak) lur eta naturaren defentsa esperientzientzat elkartzeko.

Inperialismoa eta berekin dakarren mundua : patriarkatuarena. Matxismoaren eta eraso sexisten tailerren eguna izango da, bigarrena. Borroka mugimenduetan ere oraindik agertzen direlarik matxismoa eta eraso sexistak. Neska edo mutil, tailer ez-mistoak izango dira denentzat.

Ostiralean, hizkuntza zapalduetako hiztunek pairatzen dituzten egoerak agerian ezarriko ditugu. Maputxeak, amazighak, euskaldunak, okzitaniarrak, bretoiak, kurduak eta abar. Nahi duten guztiek kontatzen ahalko dituzte hiztun gisa egunerokoan jasaten dituzten diskriminazioak. Baliatuko gara, halaber, ordezkatuak diren hizkuntza gutxituetako oinarrizko hitz batzuen ikasteko ikastaro labur baten egiteko, denok eleaniztun atera gaitezen… Edo kasik!

Frantses gobernuaren errepresioaren aurrean antolatzen ari diren kolektibo eta abokatuekin egoteko aukera ukanen dugu ere hiru egunetan zehar, G7 gailurrari begira jakin beharreko hainbat jarrera eta eskubide gureganatzeko.

Bai, eta ahaztu gabe… Kantuz ariko gara bazkarietan (beganoa) ; kantuz eta dantzan. Soka dantza bat ikasiko dugu ere, herrien elkartasuna irudikatzeko, bat egitea. Elkarri loturik baina modu askean erabakirik.

Lurra eta askatasuna !

Egitaraua

08/21, asteazkena

Lurraren defentsa eta borroka moldeak

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: topaketa: Euskal Herriko lur defentsa mugimenduak + By2020 We Rise Up

17:30: Jaka Horien inguruko errepresioaren kontrako borroka

19:00: herri harresi tailerra

20:30: soka dantza akanpagunean

08/22, osteguna

Eraso sexistekin bukatu

12:00-13:00: poteoa kantuz eta musikan bazkaria

15:30: tailer ez-mistoak neska zein mutilentzat. Bi aldiz bi tailer

20:30: soka dantza akanpagunean

08/23, ostirala

Hizkuntza zapalduen egoera

12:00-13:00: poteoa kantuz ta musikan bazkaria

15:30-17:30: hiztunen lekukotasunak eta topaketa 18:00: oinarrien ikasteko ikastaroa

19:00: testu bera hizkuntza guztietan grabatzeko saioa. Mikro irekia raplariei, nork bere hizkuntzan.

20:30: soka dantza akanpagunean

Xehetasunak

Ordutegia : eguerditik arratseko 8etara

Ostatua eta janaria, infogunea, erakusketak, serigrafia tailerra eta Ambazadatxoa egurrezko egitura izanen dira bertan.

Bestelako edozein hitz hartze, bilkura eta tailerrentzat, espazio informal bat ere altxatuko dugu.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA