Home

photo6046351274959548562

(Debajo en castellano)

Langile Autodefentsa Sarea (Bilbo)

Badakigu ez ditugula joan eta etorri egiten diren krisialdiak bizi, baizik eta sistema kapitalista bera dagoela etengabeko krisi egoeran; eta langile klaseak pairatzen dituela krisialdi horiek gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketak.

Bilbok ere bizi izan du hiri industrialen berregituraketa, eta kontsumorako gune bilakatu da bereziki, turismo sektorearen eta aisialdiaren arropak jantzita.

Esaten ziguten berregituraketa horri esker gure bizitzak hobetuko zirela baina, aldiz, langileriaren bizi-baldintzen prekarizazio osoa bizi dugu egun: etxebizitza lortzeko zailtasuna, lan baldintzak kaskartzea, elkartasun eta sustengu sareen suntsiketa, eta baita indibidualismo eta kontrol sozial handiagoa ere. Nabarmen ageri da gu desjabetuta esplotazioa handitzeko burgesiaren estrategia, haren agente eta instituzioen bidez: bankuak, ostalaritzako patronala, higiezinen enpresak, edo zure nagusia, besteak beste.

Gaur egun, isolaturik bizi gara lantoki dispertsatuetan, bizi baldintza txiroekin, eta alokairua zein dendetako prezioa gora doazen auzoetan. Gainera, gero eta zailagoa zaigu geure defentsa antolatzea, eta, ondorioz, sarri sentitzen dugu sistema honen aurka egiteko ezintasuna.

Horregatik sortzen da Langile Autodefentsa Sarea, borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo bezala, gure lanpostuetan ahaldunduz, etxebizitzaren prezioen aurka defendatuz… Batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatuz.

Langileriaren interesetan aurrera egitea dugu helburu, haren autonomiatik abiatuta eta antolakuntzaren bitartez klase kontzientzia handituta. Borroka bera posible egin, hura protagonista izango duen iruditegi bat osatzeko asmoz.

———————-

Somos conscientes de que no pasamos por crisis temporales, sino que el capitalismo vive un estado de crisis continua donde la clase trabajadora sufre las adaptaciones que el propio capitalismo encuentra para superar unas crisis que el mismo ha generado.

Bilbo también ha vivido la reestructuración de las ciudades industriales para convertirse principalmente en un área de consumo, vistiéndose con las prendas del sector del turismo, ocio y entretenimiento.

Se decía que gracias a esta reconversión las condiciones de vida mejorarían, pero lo que ha generado es una precarización total de las condiciones de vida de la clase trabajadora: dificultad de acceso a la vivienda, empeoramiento de las condiciones laborales, destrucción de las redes de apoyo y solidaridad, y un mayor control social e individualismo. Haciendo visible el mecanismo de nuestra desposesión como medio que garantice el incremento de la explotación por parte de la burguesía a través de todos sus agentes e instituciones: bancos, la patronal de hostelería, inmobiliarias, tu jefe…

La realidad es que vivimos aisladas en centros de trabajo dispersos, con condiciones de vida empobrecidas, en barrios donde suben los precios del alquiler, de las tiendas… y donde cada vez tenemos más dificultades para organizar nuestra defensa, sintiendo a menudo la imposibilidad para luchar contra este sistema.

Es por ello por lo que surge Langile Autodefentsa Sarea como herramienta colectiva para organizar la lucha de forma solidaria: empoderarnos en nuestros centros de trabajo, defendernos contra el encarecimiento de la vivienda…

Uniéndonos, generando redes de apoyo, organizándonos para conseguir victorias que que permitan autodefendernos de las agresiones del capital.

Avanzar en los intereses de la clase trabajadora, partiendo de su autonomía, y aumentando la conciencia de clase a través de la organización; posibilitando la lucha y un imaginario colectivo donde el relato sea un relato de lucha y confrontación.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s