Home

1590139842iru2

Gedar.eus

Patxi Ruiz preso politikoa ospitaleratu zuten atzo gauean, gose eta egarri grebaren hamaikagarren egunean. Murtzia II kartzelatik Virgen de la Resaca ospitalera tokialdatu zuten, eta haren senideak Murtzian daude dagoeneko.

Atzo, hilak 21, hainbat azterketa mediko egin zizkioten espetxean, eta hutsegiteak atzeman zizkioten giltzurrunean. “Oraindik bere kabuz ibiltzeko gai den arren, bere egoera oso larria da eta hiltzeko benetako arriskuan dago”, azaldu zuen AAEAMek.

Bestalde, AAEAMek atzo argitaratu zituen, borrokaldi honi dagokionean, Ruizek helarazitako aldarrikapenak. Ondorengoa eskatu du txantrearrak, AAEAMen esanetan:

  • “Urte hauetan zehar pairatu duen tratua eta, bereziki, Murtzia II kartzelan jaso duena kontuan izanda”, “kartzelak egoera honetan duen ardura” bere gain hartzea eta bere osotasun fisikoa bermatzea.
  • “Zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelazainek presoekiko duten jarrera salatzea eta bertan behera uztea, hau da, mehatxuen, jipoien eta irainen bukaera”.
  • “Argi uzten du bere borroka politikoa dela eta bera bizirik ateratzeko baldintza gisa, Euskal Herrira lekualda dezaten exijitzen du”, baita “gainontzeko euskal preso politiko guztiak” Euskal Herrira mugitzea ere.
  • “Horretaz gain, beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea ere eskatzen du”.

“Amaitzeko Patxik bere maitasun guztia adierazi nahi die zutik dirauten borrokalariei, baita borrokara eraman zituzten printzipio eta idealak tinko mantentzen ari diren EPPK-ko horiei ere”, gaineratu zuen AAEAMek. Aldarrikapenekin batera, gainera, txantearrak “besarkada estua eta eskerrik beroenak” helarazi nahi izan zizkien “Euskal Herria astindu eta babesa erakutsi dioten pertsona guztiei”.

KRUTXAGAK ETA VIEDMAK ERE JANARIARI UKO

Atzo jakinarazi zutenez, Alberto Viedma eta Iñaki Krutxaga preso politikoak ere janariaren erretiluari uko egiten ari dira asteartetik. Almeriako kartzelan dituzte giltzapean. Horretaz gain, Juan Garcia Martin GRAPOko preso politikoak ere dinamika berdinari ekin dio Puerto III kartzelan, eta atzo, 24 orduko baraua egin zuen Paddy O’Neil preso politiko irlandarrak.

Espetxeetan borrokan jarraitzen dute hainbat preso politikok, Ruizekin elkartasunean:

  • Hilaren 19tik txandakako barau-egunak egiten ari dira Itziar Moreno eta Saioa Sanchez (Rennes), eta aldizkako baraualdiak Orkatz Gallastegi (Castelló I).
  • Hilaren 18tik janariaren erretiluari uko egiten ari dira Irantzu Gallastegi (Huelva) eta Iñaki Etxeberria (Topas, Salamanka).
  • Hilaren 14tik, “txapeoa” egiten ari da Jon Kepa Preciado (Kordoba)
  • Hilaren 12tik, “txapeoan” dago Ibai Aginaga (Sevilla II) eta janariaren erretiluari ezezkoa ematen ari dira Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano (Puerto III).

GAURKO MOBILIZAZIOAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herriko kaleetan ere aurrera doaz mobilizazioak. Ondorengo deialdiak egin dituzte gaurko:

  • Algortan (Bizkaia), 20:00etan Txiki eta Otaegi plazan.
  • Basaurin (Bizkaia), 19:30ean Benta plazan.
  • Berangon (Bizkaia), 20:00etan errotondan.
  • Bilbon (Bizkaia), 20:30ean Etxebarrieta Anaien plazan. Manifestazioa.
  • Donostian (Gipuzkoa), 20:15ean Bulebarrean.
  • Durangon (Bizkaia), 20:00etan Santanan.
  • Erromon (Bizkaia), 21:30ean Xake enparantzan.
  • Etxarrin, 20:00etan plazan.
  • Hernanin (Gipuzkoa), 20:30ean Gudarien plazan.
  • Irunen (Gipuzkoa), 20:30ean San Juan plazan.
  • Mutrikun (Gipuzkoa), 20:30ean errotondan.
  • Ondarroan, 11:30ean eta 20:00etan Alamedan.
  • Tolosan (Gipuzkoa), 20:00etan Triangelutik. Manifestazioa.
  • Urruñan (Lapurdi), 19:30ean biribilgunean.
  • Zornotzan (Bizkaia), 20:00etan Patatan.

ELKARTASUN EKINTZAK

Ezkerraldean (Bizkaia) gose greban daude AAEAMeko hiru kide, hilaren 12tik. Deustuko Armada Gorriko kideak txandakako barau-egunak ari dira egiten duela astebetetik, eta Gasteizen (Araba) 48 orduko baraualdiak egiten ari dira hainbat militante sozialista, txandaka eta launaka. Gainera, gaur amaitu dute bi eguneko baraua Arabako 44 militante gehiagok. Ondarroan (Bizkaia) 48 orduko gose grebekin aurrera segitzen dute, txandaka, hamabost gaztek.

Etxarrin (Nafarroa) duela hiru egun hasi zuten gose greba bi pertsonak, eta atzo, hirugarren kide bat batu zen. Altsasun (Nafarroa), aldiz, txandakako bi eguneko baraualdiei ekin zieten hilaren 19an, eta atzo hartu zuen lekukoa beste laukote batek. Lizarran (Nafarroa) txandakako gose greba hasi zuten atzo: lau kide gaur sartu dira txandan, eta aurretik greban zegoen kideetako batek 48 orduz luzatuko du baraua.

Gainera, gaur jakinarazi dutenez, Irunen (Gipuzkoa) 48 orduko gose greba egingo dute Erlaitzeko bi kidek, eta Bortziriak, Malerreka eta Baztango (Nafarroa) zazpi lagunek 72 orduko baraua hasi zuten atzo eguerdian. Elizondoko plazako eraikinean egongo dira igande eguerdira arte.

Bestalde, goizean goiz Itsasu eta Luhuso (Lapurdi) arteko bidea moztu dute gaur hainbat pertsonak, Ruizen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Su eman diote bideari, eta Patxi Ruiz SOS mezua zeraman pankarta bat jarri dute. Prentsa ohar baten bidez adierazi dute bat egiten dutela txantrearrak abiatutako borrokarekin.

One thought on “Patxi Ruiz preso politikoa ospitaleratu zuten atzo gauean

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s