Home

EY9Y0KkX0AEgqop

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko Etxebizitza Sindikatua

Kaixo, Mezu honen bitartez, Gasteizko Etxebizitza Sindikatutik martxan jarritako tresnaren berri eman nahi dizuegu. Legez, etxe kaleratzeak sei hilabetez atzeratu badira ere, pandemia hasi zenetik hamarnaka izan dira Sindikatura heldu zaizkigun muturreko kasuak.

Legez kanpoko kaleratzeak ugaritzen hasi dira: jabearen presioagatik borondatez etxea uzten duten pertsonak, bortxaz etxetik kanporatuak direnak, poliziak exekutaturiko legez kanpoko zenbait etxe kaleratze… Proletalgoa zuhurgabetasun egoera larrian aurkitzen da.

Gehienek alokairua ordaintzeari utzi diote, ezin baitzuten, eta datozen hilabeteetan izugarrizko presioa jasango dute agente ezberdinen partetik (bankuak, zerbitzu sozialak, jabeak, polizia…). Ematen ari diren gehiegikeri hauei modu antolatuan erantzuteko Etxebizitza Sindikatutik “Etxeen babes sarea” sortu dugu, mobilizaziorako tresna eraginkorra izatea helburu duena.

Etxeen babes sarea: defendamos nuestras casas!

Gasteizko proletalgoak eraso etengabeak pairatzen ditu etxebizitzaren arloan eta hurrengo hilabeteetan arazo hau areagotuko da. Horregatik, klase elkartasuna antolatzeko tresna berri bat aurkeztera gatoz: Etxeen babes sarea. Mobilizaziorako tresna bat da hau, ahalik eta jende gehienak eraso ezberdinen aurrean, azkar eta efektiboki erantzuteko: etxekaleratze legal zein ilegalen aurrean, jabeen edo poliziaren jazarpen eta mehatxuen aurrean… Sare honetan, Sindikatuko kide den zein babesa emateko prest dagoen edozeinek parte hartu dezake. Nola? Whatsapp kanal bat sortu dugu, bertatik deialdiak zabaltzeko. Eraso bat pairatzen dugunean, Sindikatuarekin harremanetan jarriko ginateke eta egoeraren balorazio bat egin ostean, whatsapp kanaletik deialdi edo eskaera zehatzak egingo dira. Gonbidatzen zaituztegu, beraz, sarearen parte izatera eta, gaitasunen arabera, deialdi ezberdinei erantzutera. Nada es imposible, todo se organiza

https://chat.whatsapp.com/EKOaP15yWBcCAw3kEGg3ER

https://twitter.com/EtxeSindikatua

———————————————————————————————————————–

El proletariado de Gasteiz sufre continuamente ataques en el ámbito de la vivienda y este problema va a agravarse en los próximos meses. Por eso, venimos a presentar una nueva herramienta para organizar la solidaridad de clase: la Red de defensa de las casas. Ésta es una herramienta para la movilización, para que, ante distintas agresiones, el mayor número de gente responda de forma rápida y efectiva: frente a deshaucios legales o ilegales, frente al abuso y las amenazas de propietarios o policías… Pueden participar en esta red tanto los miembros del Sindicato, como cualquier persona que este dispuesta a dar apoyo. ¿Cómo? Hemos creado un canal de whatsapp para difundir convocatorias. Cuando recibamos un ataque, nos pondremos en contacto con el Sindicato y, después de valorar la situación, se realizarán convocatorias o peticiones concretas a través del canal de watshapp. Os invitamos, por lo tanto, a participar en la red y a responder, según vuestras capacidades, a las distintas convocatorias. Nada es imposible, todo se organiza.

https://chat.whatsapp.com/EKOaP15yWBcCAw3kEGg3ER

https://twitter.com/EtxeSindikatua

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s