Home

EbrZzJwXQAAaj9k

Argia

Bilboko Langile Autodefentsa Sareak lan-gatazka batean garaipena lortu du. Deustuko Irish Stones Pubeko zerbitzari lanetan aritzen zen 22 urteko neska batek jasandako kaleratze bidegabearen kasua hartu zuen bere gain eragileak, eta ostegunean jakinarazi dutenez, nagusiak onartu egin du zegokion ordainketa egitea.

Eragileak sare sozialetan zabaldu duen bideoan azaltzen denez, Ane otsailean hasi zen tabernan lanean, eta kontratuak hiru hileko probaldia aurreikusten zuen. Konfinamendua hasi zen lehen egunean, ordea, probaldia gainditu ez zuela jakinarazi zion nagusiak, eta kaleratua izango zela. Langileari susmoak piztu zitzaizkion Deustuko jaietarako dagoeneko ordutegiak baitzituen esleituta. Ondorioz, Bilboko Langile Autodefentsa Sarearekin harremanetan jarri zen, eta haiekin batera kanpaina abiatu zuen tabernaren jarreraren aurka, bidegabeko kaleratzeagatik zor zioten dirua ordaintzea exigituz. Bi asteko kanpainaren ostean, tabernaren jabeak eskatutakoa ordaindu dio langileari.

Krisialdian desjabetuen lan eta bizi baldintzen aurkako erasoak “areagotu” egin direla ohartarazi du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Egoera horren aurrean, “gure interesen alde eta gure bitartekoekin antolatzen den autodefentsa” beharrezkotzat jo dute. Garaipen horrek indartu egin dituela aitortu dute, “sistema kapitalistaren erasoei autodefentsa antolatuz” erantzuten jarraitzeko.

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s