Home

EcjZpunWsAAWfeo

Jarki

Covid-19aren ondorioz, Euskal Herria ataka larrian aurkitu da. Nola ez, beharginak izan dira gaitzaren aurrean lehen lerroan aurkitu direnak eta honi aurre egin behar izan diotenak. Bitartean, osasun sistemaren gaur egungo egoera penagarriaren erantzule diren kapitalisten presiopean, itxialdia egon arren, langileriak bere lanpostuetara joaten jarraitu behar izan du, burgesiaren irabaziei eutsi ahal izateko euren osasuna arriskuan jarriz.

Gobernu ezberdinak ezohiko egoera hau aprobetxatuz, beldurraren kulturan sakondu eta beste testuinguru batean onartezinak izango liratekeen errepresioa eta kontrol sozialerako neurriak normalizatzen ari dira. Bestalde, indar polizialak euren praktika zuritzeko baliatzen ari dira krisi egoera euren presentziaren eta ekintzen onarpena eskuratzeko. Bide horretan, masa hedabideek ere erabateko prestutasunez dihardute euren jabeen mesedetan.

Gauzak horrela, garai latzak datoz Euskal Herri Langilearentzat alor ekonomikoan, lan alorrean zein politika alorrean. Osasun krisiaren atzetik ekonomia krisia baitator eta gobernuek hartutako neurriek argi utzi baitute langileon osasuna edo beste ezer baino garrantzitsuagoa dela kapitalisten irabaziari eustea, ondorioak langile klaseak pairatu behar izanik.

Egoera honen aurrean, Euskal Herri Langileak ezin du jarrera otzana aurkeztu. Beharrezkoa da antolatzea eta kalea berreskuratzea, argi utziz Euskal Herriak ez duela ezohiko araurik, ezta bere eskubide demokratikoak auzitan jartzen dituen legedirik onartuko eta, are gutxiago, normalizatzen utziko. Horregatik, mobilizaziora dei egiten dugu, manifestazioa eskubide demokratiko honen gauzapena baitugu.

Lehen fitxa erori da eta Euskal Herri Langilearen aktibazioaren bidez bakarrik lortuko dugu egoera iraultzea eta krisiaren ondorioak berau eragin dutenek ordaintzea.

 


 

 

Euskal Herria se ha encontrado en una grave situación a causa del Covid-19. Como no, han sido los trabajadores los que se han encontrado en la primera línea de defensa ante la enfermedad y los que le han tenido que hacer frente. Mientras tanto, presionados por los capitalistas, que son precisamente los responsables del lamentable estado del sistema de salud, los trabajadores han tenido que seguir yendo a trabajar aún a riesgo de su salud, para poder mantener las ganancias de la burguesía.

Los distintos gobiernos han aprovechado esta situación excepcional para ahondar en la cultura del miedo y poner en marcha medidas encaminadas a la represión y el control social, que les sería imposible aplicar en cualquier otro contexto. Por otro lado, las fuerzas policiales se están valiendo de la situación de crisis actual para blanquear sus prácticas y así conseguir normalizar su presencia y actividad. De la misma manera, los medios de comunicación de masas están trabajando con absoluta predisposición en favor de sus amos.

Se avecinan tiempos negros para el Pueblo Trabajador Vasco tanto en el ámbito económico, laboral y político. La crisis sanitaria vendrá acompañada de una crisis económica y las medidas adoptadas por los gobiernos han dejado al descubierto que están dispuestos a anteponer la salud o cualquier necesidad de los trabajadores, dejándolos a merced de las consecuencias, con tal de mantener los beneficios de los capitalistas.

Ante esta situación, el Pueblo Trabajador Vasco no puede mantener una actitud sumisa. Es necesario organizarse y recuperar la calle, dejando claro que Euskal Herria no aceptará, ni tolerará, que se normalice ninguna norma excepcional ni ninguna ley que ponga en riesgo sus derechos democráticos. Por eso, hacemos un llamamiento a la movilización, en la medida en que la manifestación es el ejercicio de este derecho democrático.

Ya ha caído la primera ficha y solo mediante la activación del Pueblo Trabajador Vasco conseguiremos revertir la situación y hacer que las consecuencias de la crisis las paguen aquellos que la han originado.


 

Eusko Ekintzak bat egiten du Jarki antolakundeak deuitutako manifestazioarekin.

Uztailaren 18an, Jarki antolakunde sozialista eta independentistak manifestazio baterako deia luzatu die euskal herritarrei Gasteizko kaleetan.

Covit-19 krisiarekin Espainiar zein Frantziar Estatuen aldetik euskal herritarrok mota guztietako askatasun murrizketa jasan dugu, baina aldi berean “produkzioa eta ekonomia” ez geratzeko, gure osasuna arriskuan jarri dute behin eta berriro aurreneko unetatik ere kapitalaren interesak babesteko.

Covit-19ko krisiak agerian utzi du gaur egungo marko soziopolitikoaren gezur ugari. Krisi sanitarioa eragin duen globalizazio kapitalistak ez dute inolako unean ezbaian jarri.

Egungo marko autonomikoen gestoreek (PNV-PSOE-NB-UPN) langile borrokaren esker lortutako osasun publikoaren pribatizazioekin utzitako hutsune larriak, herritarren osasunarekin zein bizitzarekin ordaindu dira. Zerbitzu publiko guztien etengabeko pribatizazioak, azken finean, langileak eta gainontzeko herritar xumeenek ordaintzen dute beti. Aldi berean Estatu Espainiarrak autonomiaren hainbat atal eten du aldebakartasunetik, egungo marko autonomikoaren mugak garbi agertu-araziz.

Beste aldetik Europar Elkartea inoiz baino gehiago Kapitalismoaren interesetarako marko hutsa bezala agertu da, bere gordintasun osoz. Ipar eta Hegoaldeko muga itxi dute, gure herria zatituta eduki dute Europa barnean mugak ez daudela loritoak bezala aldarrikatzen dutenek. Estatuak agertu dira berriro ere garden bakoitzak bere kasa krisia kudeatzen, eta jakina, guk euskaldunok, ez dugu Estatu propiorik.

Hasieratik krisia militarizatu dute. Ustez sanitarioa zen krisi baten aurrean, nabarmena izan da polizia eta militarren presentzia gure kaleetan. Urtetan disidentzia politikoa zapaltzeko eraikitako egitura juridiko guztia (salbuespen egoerak eta mozal legea esate baterako), herritarrak beldurtzeko eta une batzuetan, ez hanka eta ez bururik ez zeukaten gobernuen agindu, kasu askotan elkarren kontrajarriak, betearazteko erabili dute.

Covit-19 krisiarekin batera datorren, baina edozein moduan jada martxan zegoen krisi ekonomiko larria, beti bezala langileek zein klase herritarrek ordaintzeko botere ekonomikoen deliberamendua betearazteko prestaketa orokor baten traza hartu du krisi sanitarioaren inguruko muntai errepresibo guztiak. Gauzak horrela, edozein mobilizazio herritarraren kontrako entrenamendua izan da krisiaren militarizazioa. Ez bakarrik uniformatuen aldetik, baizik eta klase politikoaren, sindikalaren eta hedabideen jarraipen guztiz akritikoarekin.

Gauzak horrela, Jarkik uztailaren 18rako Gasteizen deitutako mobilizazioa abiapuntu ona da datorren neurri ekonomikoen zein kontrol sozialaren aurrean Euskal Herrian herritar harresi bat eraikitzen hasteko. Lehendabiziko harria bezala ikusten dugu. Baita datozen erronka larrien aurrean indar ezkertiar eta independentisten arteko elkarlana gauzatzen hasteko urrats bat bezala.

Hau dela eta, Eusko Ekintzak dei egiten die herritarrei uztailaren 18an Gasteizko kaleetan mobilizatzeko kapitalaren eta zapaltzen gaituzten estatuen ofentsibaren aurrean ezkertiar eta independentistok berriro kaleak berreskuratzen hasteko.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s