Home

Eeq4G9VXgAUz8H1

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Eusko Ekintza, Jarki

Albertia eguna Euskal Herrian frankismo garaitik burutzen den oroimen historikoaren ekitaldia da. 36ko gerran Legutio inguruan Euskal Herrian jazotako gatazkarik odoltsuena izan zen. Bertan faxistei aurre eginez bizitza eman zuten miliziano eta gudarien artean EAE-ANVko dozenaka militante erail zituzten, azaroaren eta abenduaren bitartean. Albertiako mendiko posizioa, hain zuzen ere, EAE-ANVko Txato Olabarri eta Eusko Indarra batailoiek defendatu zuten faxisten bonbardaketa gogorren artean, guda zelaian zein preso hartuta gero 350 militante inguru hil eta zauritu zituztelarik.

Era horretan, EAE-ANV-k galera latzak pairatu zituen arren, Albertian indar politiko ezberdinen gudari eta milizianoek izandako parte hartzea azpimarratu beharreko elementua da, Euskal Herriaren aurka martxan zegoen mehatxua eta arerioa ondo identifikatuta, talde ezberdinek indarrak batu eta faxismoari aurre egin baitzioten.

Egungo testuinguru politikoan, ezker independentistako antolakundeen artean mesfidantza eta banaketa dira nagusi. Gauzak horrela, Euskal Herri Langileari ezinezkoa zaio Euskal Herrian prozesu iraultzailea muturreraino eraman behar duen izaera integraleko alternatiba gorpuztea. Horregatik, beharrezkoa da aurreko egoera irauli eta antolakunde ezberdinen arteko zubiak eta lankidetzarako esparruak ehuntzeko baldintzak sortzen joatea. Ildo horretatik, aurtengo Albertia eguna ibilbide eta jatorri anitzetako antolakunde ezberdinen arteko lankidetzaren emaitza gisa ulertu behar dugu, egoera hau gainditzeko bidean.

Hori dela eta, banaketa egoera gainditu eta indarrak batzen hasteko abiapuntu gisa, dei egiten diogu Euskal Herri Langileari, abuztuaren 15ean eguerdiko 12:00etan Albertiako tontorrean Eusko Lurrak antolatutako oroimen historikoaren ekitaldira eta 13:30etan Gazteluako hariztian burutuko den ekitaldi politikora gerturatu eta parte hartzera.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora eusko gudariak!

Independentzia eta sozialismoa!

 

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s