Home

Behinbetiko

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Jarki

Irailaren 4, 5 eta 6an

Emakumearen auzia mugimendu sozialetan zalaparta gehien sortzen duen gaietako bat da gaur egun. Hala ere, berau gainditzeko ezinbestekoa da politikan, gizartean, ekonomian… emakumeek duten papera ikertzea eta bertan eman daitezkeen zapalkuntzak identifikatu eta hauek gainditzera bidean, bestelako borroka askatzaileekin elkarlotzen dituen gorputz teoriko koherente bat garatzea.

Horregatik, historian zehar mugimendu askatzaile askok egin duten bezala, JARKI antolakunde iraultzailea klase feminismoaren alde lerratzen da. Izan ere, emakume zapalduaz ari garenean, emakume langileaz ari gara, egunerokotasunean sistema kapitalistaren beharrei jarraiki honen eragin latzenak pairatzen dituzten emakumeez alegia. Hala, emakumearen auziaren gainditzea klase borrokaren baitan soilik uler dezakegu, non, langileriak botere politikoa erdietsi eta zapalkuntza hau zein beste asko betikotzen dituen egitura deuseztatzeko helburuagatik antolatu eta borrokatzen duen.

Gure kasuan, klase borrokarako antolakuntza markoa Euskal Herria dugu eta emakume langilearen askapen borroka ere prisma horretatik lantzea dagokigu, Euskal Emakume Langilea izanik zapalkuntza hauek guztiak bere larruan gogorkien pairatzen dituena. Ondorioz, erabateko askapen nazional eta soziala erdiesteko Euskal Emakume Langilearen auziaren gainditzea helburu duen proiektu integral bat garatzeko bidean, irailaren 4, 5 eta 6an Gernikako Astran burutuko ditugun klase feminismoaren inguruko jardunaldietara bertaratzeko deia egiten dizuegu. Bertan, Euskal Herriko zein nazioarteko aditu eta militante ezberdinen laguntzaz osaturiko egitarau osotua eramango da aurrera hitzaldi, tailer, ekitaldi eta bestelako ekintzekin.

Jardunaldietako saioak streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da Euskal Emakume Langilea Youtube kanalean:

https://labur.eus/vfRqj

Kontzientzia hartu, antolatu, aztertu eta borrokatu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA