Home

30704081_1909802445947370_4710586358654582317_n

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Irola irratia

M1 egin – Mahai-ingurua (Zirika, Apirilak 26, 19:00)

Beste urte batez Maiatzaren Lehena bueltan dugu eta aurten mahai-inguru batekin hasi nahi dugu. Asko eta anitzak izan dira ikasturte honetan emandako borrokak.

Elkartaratze, mobilizazio, greba, … ia etengabekoak izan dira. Langileriak pairatzen duen zapalkuntzari aurre egiteko duen gaitasuna harrotasuna sentitzeko modukoa da. Hau dela eta apirilaren 26an arratsaldeko 7etan Zirika herri gunean burutuko dugun mahai-ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Haien borroka denon garaipena. Gora Maiatzaren Lehena!


 

Irola Irratia: 30 URTE ETENIK GABE

Irola 1987an sortu zen Irala auzo langilean, Bilbon. Borroka urte gogorrak izan ziren Euskal Herrian, GAL, Intxaurrondo, Euskalduna, herri honen borrokaren aurkako heroinaren urteak…

Baina herri honek, Euskal Herriak, borrokan segitzen zuen, eta gazteria ez zen erakundeekin eta Espainiako demokraziaren “askatasun” berriekin pozik. Gaztetxeak, kontzertuak, punk, Euskal Rock Erradikala deitu zen hori… eta irrati libreak. Eraikinak bezalaxe, uhinak ere okupatu ziren. Etengabeko borroka, etengabeko poliziaren jazarpena, gerra zikinaren garaia zen… Euskal Herrian zuten jarrita begia, urte horietan, Estatu españoleko disidentzia osoak. Bilbon eta inguruan, egoera kaotikoa zen: gainezka egiten zuen dialean, irati askeak eta piratak zeuden, eta zailak ziren bereizten. Administrazioak banatzen dituen lizentziak eskuratu zuten emisora batzuek beranduago, eta honek egoera zertxobait argitu zuen. Uste nahasiak izan ziren. Itxiera administratiboak egon ziren ere; baina poliziak irratti bat itxi bezail laster, kideek prezinto zigiluak hautsi eta berriro ekiten zioten emititzeari. Ekipoak desmantelatzen zituzten kasuetan ere, ekipo berriak eskuratu eta lehen bait lehen zabaltzen zuten, batez ere herritarren babes ekonomikoei esker. Itxiera/prezintatze/des-prezintatze/irekitze prozesuek, irrati libreen mugimendua bizirik mantendu zuen. Adierazpen askatasunaren aldarrikapenak betetzen zituen itxieren kontrako manifestazio bakoitza, eta bere oiartzuna izan zuen garaiko prentsan.

Laurogeita hamarreko hamarkadarekin batera, nolabaiteko permisibidadea izan genuen gurea bezalako irrati libreekiko. Irola protesta musika aldarrikatzailearen bilakatu zen. Euskara eta bere hedapenak ere aterpea aurkitu zuten uhin piratetan, oraindik ere komunikabide ofizialetan gutxiengo zenean. Hala ere, irrati libreen 80. hamarkadako leherketa itzali egin zuen.

2002an jaio zen Arrosa, euskararen zabalpenaren aldeko irratien koordinatzailea. Sareko irrati horietako gehienak jada elkarte bihurtu ziren eta bere jatorrizko izaera asambleario eta anti-kapitalistaei uko egin zieten.

Arrosa proiektuak, inoiz ez zuen arazorik izan Irrati Libre eta komertzialak elkartzeko. Ondorioz, Irola proiektu honen kanpo geratu zen, eta, Bilboko TAS-TAS irratia desagertu ondoren, IROLA IRRATIA erreferente bihurtu da Bilboko irrati libreen artean, eta baita Euskal Herriako handienetako bat. 30 urte uhinetan borrokan, 30 urte etenik gabe, jarraitzen dugu eta jarraituko du. Zatoz zure irratira, herriarentzat adierazpen gune bat da, anti-komertziala. Informazioa, musika, dibertsioa… Bilatu ezazu uhin askea eta batu zaitez bertara!

Irola Irratia: 107.5 FM
Irola Irratia: irolairratia.org

30 URTE ETENIK GABE !!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA