Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ezkerraldeko, Bilboko eta Uribe kostako gazte mugimendua

(Debajo en castellano)

Prekarietatera kondenatutako gazteak gara. Eskola partikularrak ematearen truk hirulau sosa ateratzen ditugunak. Egunero tonaka elikagai zaborretara botatzen duten artean, orduko lau euro ordaintzen diguten supermerkatuetako langileak. Lanik topatzen ez dugunak. Egun batez munduko gizon aberatsena izan zena aberatsago izan dadin Bangladeshen jositako arropak tolesten ditugunak. Gurasoen etxean bizi beste aukerarik ez dugunak. Lanpostu iraunkorrak bekadunekin betetzen dituzten enpresarientzat doan lan egitea praktikatzen dugunak. Edo behin betiko kontratua izanagatik behin behineko egoeran bizi garenak. Hori dena gara gu; gazteak, zapalduta dagoen langilea, gutxietsita dagoen emakumea eta argi daukagu bizi garen sistema kapitalista heteropatriarkalean ez dugula inolako etorkizunik!

Azkenengo hamarkada honetan, desindustrializazioaren garapenak, “krisia” deituriko kapitalismo fase honek, Lan erreformak.. ondorio latzak sortu dituzte EHko hainbat zonaldetan, batez ere Ezkerraldean, prekarietatearen aurpegi latzena ezagutuz. Tristea bada ere esan beharra dugu, pobreziara, bazterketa sozialera kondenatutako eskualdea dela gurea. Oraingoan, ACBko itxierak 335 langile erasango ditu, kale gorrian utziz. Zoritxarrez holako gertaerak ikustera ohitzen ari gara.

Jasaten dugun egora lazgarri honen aurrean, agintzen gaituzten eta komeni zaienean gure bozka, babesa eta laguntza ekonomikoa zein fisikoa eskatzen diguten alderdi politiko zein sindikatuei ahoa betetzen zaie, promesa eta konponbideez hitz egiten digute:

– Etengabeko formazioa ezinbestekoa dela, gero eta gehiago ikasi behar dugula, sasi unibertsitate publikoa eta gero masterrak egin behar ditugula … dena ondo ordainduta noski. LOMCE legearekin, bidea argitzen saiatzen dira hezkuntza gero eta negozio handiagoa bihurtuz.

– Joan zaitezte atzerrira ikastera eta ikasi itzazue zenbat eta hizkuntza gehiago, hau ere gure poltsikotik ordainduta. Beste aldetik gure agintariek, Espainiar gobernuko presidenteak edo gure Lehendakariak ez dira gai beste agintariekin komunikatzeko edota gure herrian “koofiziala” den hizkuntzan mintzatzeko gai, orain dela ez hainbeste konprobatu ahal izan genuen bezala.

– Formazioa ez da nahikoa ordea, honetaz gain ordaindu gabeko praktikak egiteko prest egon behar gara, hau da beraien esanetan lan munduan sartzeko biderik egokiena. Malguak izan behar gara. Lanaldi murriztuak, banatutako ordutegiak, asteburu eta jaiegunetako lan egunak. Ordaindu gabeko “oporrekin” konformatu, gaixorik jartzeko beldurrarekin bizi eta ama izateaz ahaztu zaitez. Guzti hau sei hilabeteko kontratuarekin eta 700 euroren truke.

–  Panorama honekin emantzipazioaz hitz egitea zientzia fikziozko pelikula bat dirudi, erostea ezinezkoa da eta aldi berean iraingarria. Alokatzea ere ez da izaten aukera goxoa prezio altuak direla eta.

Bitartean instituzioetan liberatuak aurkitzen ditugu non nahi. Ustelkeria egunerokotasunean txertatu da eta jadanik ez du inor ezustean hartzen. Parlamentu, kongresu, diputazio zein udaletxeetan beraien besaulkiak berotzen egoten dira, lasai asko, guri aholkuak emanez eta zorabiatzeko moduko soldatak jasotzen. Beraien diskurtsoetan esaten dutenaren kontra joanda, azkenean beti jotzen dute betikoen mesedetan joango diren legeak eta neurriak hartzera. Enpresarien, multinazionalen, oligarkiaren, banketxeen eta azken finean pixkanaka pixkanaka  itotzen gaituen sistema kapitalista hiltzaile eta terrorista hau mantentzen, sustatzen eta kontrolatzen dutenen alde.

Nahiz eta apaintzen eta mozorrotzen saiatu, hori da errealitate bakarra. gure eskualdeetan argi eta garbi ikus daitekeenez, eta ez da inolako ekonomista jantzia izan behar horretarako. Neurri batean kalitatezkoak izan daitezkeen gero eta lanpostu gehiago desagertzen ari dira. AHV, Euskalduna, Babcock Wilkox, La Naval, ACB…e.a luze bat, honen adibide ukaezina dira. Hauen ordez eratzen ari diren alternatiba gehienek (Megapark, Max Center, Ballonti …) ondorio bakarra daukate: PREKARIETATEA

Guzti honen aurrean gazteok ozen eta argi esaten dugu: ETORKIZUNA ERAIKITZEKO PREKARIETATEA/KAPITALA SUNTSITU behar da, ez dago beste biderik, borroka eta aldarria dira gure etorkizuna irabazteko bide bakarrak.

Ez gara geldirik geldituko! Gure bizitzaren jabe izan nahi dugun gazteak gara, ezer ez galtzeko baina bai dena irabazteko aukera dutenak! Hori dela eta, antolatzeko eta borrokatzeko unea dela aldarrikatzen dugu, ito nahi gaituen sistema kapitalista heteropatriarkala apurtzeko eta sistema bera babesten duten eragileen eta klase menperatzailearen aurka jotzeko momentua! Gazte langileok indarrak batuz gure etorkizuna eraikitzeko prest gaude.

Argi izan dezatela eta bestela guk gogoraraziko diegu: “Que aquí el pueblo manda y el gobierno obedece”

Gure ahotsa argi eta indartsu entzun dezaten guztion indarrak batzea ezinbestekoa ikusten dugu, beraz;

APIRILAREN 29 eta 30ean, MOBILIZATU!!! DENOK EZKERRALDERA!!!!!

ap29

ap30

Somos jóvenes condenados a la precariedad. Las que nos sacamos cuatro perras por dar clases particulares. Trabajadoras que cobran cuatro euros la hora de los supermercados que tiran toneladas de comida al día. Las que no encontramos trabajo. Los que doblamos la ropa producida en Bangladesh para hacer más rico al que fue el hombre más rico del mundo. Las que trabajamos gratis haciendo prácticas que cumplen funciones de un puesto de trabajo permanente y necesario. O los que vivimos en una situación provisional por tener un contrato provisional. Todo eso somos nosotras; jóvenes, trabajadoras oprimidas, mujeres menospreciadas. ¡Tenemos claro que no tenemos ningún futuro en el sistema capitalista heteropatriarcal!

En esta última década la desindustrialización, esta fase del capitalismo llamada crisis, la reforma de trabajo…  han creado graves consecuencias en diferentes zonas de EH, sobre todo en ezkerraldea, conociendo la cara más cruel de la precariedad. Aunque sea triste debemos ser conscientes de que somos una comarca condenada a la pobreza, a la exclusión social. Ahora, el cierre de la ACB afectara a 355 trabajadores y trabajadoras, dejándolos en la calle. El cierre de la ACB no ha sido el primero y no será el último si no le hacemos frente a la situación.

Ante esta terrible situación, se les llena la boca hablando de promesas y de soluciones a los partidos políticos y sindicatos que nos mandan y que nos piden nuestro voto, protección y ayuda, tanto económica como física, cuando les conviene.

– La formación constante es indispensable, tenemos que estudiar cada vez más, universidad “pública” y después máster… todo bien pagado por supuesto. Con la ley LOMCE intenta aclarar su camino convirtiendo la educación en un negocio cada vez mayor.

– “Ir al extranjero a estudiar idiomas” nos dicen, esto también pagado por nosotras. Al mismo tiempo nuestros mandatarios, el presidente de España o el lehendakari no son capaces de comunicarse con otros mandatarios o no son capaces de hablar en la lengua cooficial.

– La formación no es suficiente. Aparte de todo esto tenemos que estar dispuestas a hacer prácticas no remuneradas, este es supuestamente el mejor camino para entrar al mundo laboral. Tenemos que ser flexibles. Jornadas reducidas, horarios partidos, días laborables en fin de semana y festivo. Nos tenemos que conformar con “vacaciones” no remuneradas, vivir con miedo a ponernos enfermos y olvídate de ser madre. Todos estos con contratos de seis meses y a cambio de 700 euros.

– Con este panorama hablar de emancipación es una película de ciencia ficción. Comprar una vivienda es imposible y al mismo tiempo denigrante y los precios de los alquileres son muy altos.

Mientras tanto encontramos liberados en las instituciones en cualquier lado. La corrupción está incrustada en el día a día, ya a nadie le pilla por sorpresa. Están calentando los sillones de los parlamentos, congresos, diputaciones y ayuntamientos, dándonos consejos y cobrando sueldos de escándalo. En contra de los que dicen en sus discursos, al final siempre hacen leyes y toman medidas en beneficio de los de siempre. En beneficio de los empresarios, las multinacionales, los oligarcas, los  bancos y al fin  y al cabo en beneficio de los que mantienen, impulsan y controlan este sistema capitalista patriarcal terrorista y exterminador.

Aunque intenten disfrazarlo y decorarlo, esta es la única realidad. Lo podemos ver en nuestra comarca y no hace falta ser un economista para ello. Están desapareciendo cada vez mas puesto de trabajo de calidad en cierta medida. AHV, Euskalduna, Babcock Wilkox, La Naval, ACB… La mayoría de alternativas que se están creando (Megapark, Max Center, Ballonti …) solo tienen un nombre: PRECARIEDAD

Ante estos ataques no nos quedaremos quietas: ETORKIZUNA ERAIKITZEKO PREKARIETATEA/KAPITALA SUNTSITU.

No hay otro camino que no sea la lucha para conquistar nuestros futuros. ¡Somos jóvenes que quieren ser dueñas de sus vidas, las que no tienen nada que perder pero si todo por ganar! ¡Por eso, reivindicamos que ahora más que nunca es el momento de organizarse y luchar para acabar con el sistema capitalista heteropatriarcal, con los círculos que protegen el sistema y con las clases dominantes!

Que lo tengan claro, que si no se lo recordaremos nostras: “Que aquí el pueblo manda y el gobierno obedece”

¡Las jóvenes trabajadoras estamos preparadas para construir nuestro futuro, el 29 y 30 de abril únete a la lucha!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s