Home

f24067126db284375a689d9e69deb53dimg-5027jpg

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Bloketik (Donostia)

Honako testuaren bitartez jakinarazi nahi degu hainbat egunez Donostiako Moraza Kaleko Lehen ataria bizitzaz bete ostean desalojatuak izan garela. Honen inguruan, hainbat zehaztapen egin nahi ditugu:

Desalojoa legez, etikaz eta errespetuz kanpokoa izan da. Legez kanpokoa izan da etxebizitzarekiko babes legalari muzin egin diolako, epaile baten baimenik gabe desalojatu delako, polizia munizipalek uneoro beren burua identifikatzeari uko egin diotelako, eta udaltzaingoaren mandoak abokatuaren lana ere oztopatu duelako. Etikaz eta errespetuz kanpokoa izan da biolentzia handiz, kolpeka, gezurrak esaten eta gauzak lapurtzen burutu dutelako.

Euren legea beraiek ere betetzen ez badute nola demontre eskatu dakigukete sinisten ez degun lege bat betetzea.

Donostiako udala izan da desalojo honen arduraduna. Haien arduraz, gaur etxe huts gehiago eta etxerik gabeko pertsona gehiago daude donostian. Argi geratu da, Gurtel bezalako sareen interesak eta hiritarren beharrak kontrajartzen direnean, Goia eta Gascok zein aukeratzen duten.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu euren maitasuna adierazi diguten inguruko guztiei eta gurekin egotera gerturatutako hiritar guztiei. Ikusi dugu jendea arduratzen duen gaia dela hau, eta kaleko jendeak, aurretik aipatutako gatazkan, aukera argia egiten duela.

Etxebizitzak berreskuratu genituen, bizitza duin bat garatzeko ezinbesteko ikusten ditugulako. Etxebizitza guretzat ez dira lau pareta huts. Ez degu lo leku bat soilik nahi. Guretzat, askoz gehiago da etxebizitza. Espazioa jabetza lojikatik kanpo partekatu, aukeratzen dugun jendearekin elkarbizitza bat eraiki, geure bizitza ereduak garatu eta auzokideeekin harremanak lantzeko gune biziak izatea nahi degu.

Donostian, asko dira bloke hau bezala hutsik dauden etxeak. Estimazio txikienera jota, 6904 etxe huts baziren 2015ean (Eustat-en arabera). Abandonatutako etxeek, espekulazioaren bitartez Donostiko biztanleen egoera zailtzen dute, hiria hilago egin eta ezberdintasunak hareagotzen dituzte. Etxe hauen jabetza pertsonen aurretik kokatzen den hiri honetan, milaka gara zabor-lanera, kalean bizitzera, inoiz ez emantzipatzera edo osasungarriak ez diren harremanak mantentzera behartuta biziraun degunok.

Ez dira hiru hilabete, San Bartolome kaleko etxebizitza batetik 27 lagun kanporatu zituztela, hamaika hotel eraki nahi diren hiri honetan. Ez da kasu bakana, Kortxoenea, Gipuzkoa Zutik eta beste hainbaten aurka poliziaren kultura darabilen hiriburuan.

Alde zaharra turistei, erdigunea multinazionalei eta auzoak loari dedikatu nahi dizkion hiri eredu honetan, eliteek, eszelentzia eta prestigioz mozorratuta, gero eta leku gehiago dute. Postal honen atzekaldearen adibide, Miracruz 19, Belartza ,Erdiguneko lurpeko satorrak, Garbera zein Ilunberen inguruak , Uliako Mintegien Parkea, Ondare historiko, natural eta soziala hormigoiz estali nahi dituzte, dirutan kakazteko.

Testuinguru honetan, gure ekimenaren bitartez, gure betebeharrak asetu eta erresistentzia bat gehitzen ari gara Marka-Hiriari. Haratago, geure bizitzak hobetzeaz gain, bestelako proiektuetara irekiak gaude, betiere auzoarekiko begirunez.

Jakinarazi nahi degu okupatutako etxebizitzen jabetza eta egoerak itzal mafiosoa dutela. Hain zuzen ere, Juan Ramon Reparaz edota Luis De Miguel bezalako iruzurgile fiskal kondenatu ezagunak dira egoera honen erantzule, hainbat sozietate ilunen bitartez, eta Panama edo Gurtel bezalako hitzekin estuki lotuak. Gehiengoaren jabe den Reparazek, milioika euroko zorra du Gipuzkoako aldundiarekiko. Hain zuzen, administrazio honek dirua berreskuratzeko “deteminazio irmoa” adierazi zuen 2013an, Reparaz eta De Miguelen kondenaren harira.

Adierazi nahi degu hau pausu bat gehiago izan dela, ez lehena, ez azkena. Gure aldetik, okupatzen jarraituko degu, gure bizitzak gure gain hartzen. Hala, elkartasun besarkadarik goxoena bidali nahi diegu gu bezala desalojatuak izan diren lagun guztiei eta okupazioan bizi direnei, eta ilusioz beteriko animoak bide hau hartzera dihoazenei!

2016aren fokoak itzaltzera doaz, et 2017 a apur bat libreago hasi nahi degu. Kaleetan ikusiko degu elkar.

Kale gorrian, Donostia, 2016ko Abenduaren 29a

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA