Home

Librezale.org

Web nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena.

Guzti hori gutxi balitz, euskararen ikuspuntutik oso garrantzitsuak diren beste ezaugarri batzuk ere baditu. Adibidez, euskal komunitateak, Librezale taldearen eskutik, Firefox euskaraz mantentzen du eta hainbat urte dira bertsio guztiak lehen egunetik euskaraz erabilgarri daudela. Firefox euskaldunok erabiltzen ditugun sistema eragile eta gailu ezagun guztietan erabilgarri dago gainera: GNU/Linux zapore desberdinetan, Mac eta Windows guztietan, Android tablet eta smartphonetan, iPad, iPhone eta abarretan.

firefox-gailuetan

Beraz, eska genezakeen egoerarik onenean gaude. Nabigatzaile bikain bat, guk geuk euskaratzen duguna eta nonahi erabil dezakeguna: sakelako telefono adimendunetan, ordenagailuetan, tabletetan, telebistetan… Baina hala ere, esan liteke euskaldunok ez dugula aukera paregabe hau behar beste ustiatzen. Izan ere, munduko beste hainbat txokotan gertatzen den bezala, Microsoften nabigatzaileen erabilera beherantz doa eta Google Chrome nabigatzailearen erabilera berriz gora eta gora etengabe. Gaur egun, nabigatzailerik erabiliena Googlerena da. Google enpresak, hainbat tresnaren bitartez (Search, Analytics, Webmaster Tools, Adwords), mundu guztiko blog eta webguneak ondo diseinatuta dauden ala ez erabakitzen du, zein den webguneak irisgarriak egiteko epea, SSL ziurtagiriak erabiltzeko garaia eta abar. Ostalarietan egiten diren moldaketen erritmoa, gero eta hein handiagoan, enpresa bakar horrek markatzen du. Falta zena Google enpresak web bezeroak ere kontrolatzea zen. Eta hori da hain zuzen gertatzen ari dena. Enpresa bati Interneten monopolioa ematen badiogu, sareko neutraltasuna bermatzerik ez dago.

chrome-firefox-768x439

Software librearen aldeko pertsona batzuk, ia konturatu gabe, Firefox bazter batean uzten ari dira eta nahi gabe AEBetako Google enpresa bakar horrek, mundu globalizatu honetan hain garrantzitsua bihurtu den Interneten zati handi baten kontrola lortzen laguntzen ari dira. Gailu askok Navigator edo Google Chrome instalatuta dakarte, baina Firefox norberak instalatu behar du. 5 minutu besterik ez dira eta inork ez du keinu hori gugatik egingo. Erdarekin eta euskararekin antzeko joerak bizi ditugu. Euskaldunok gure hizkuntz hautuez kontziente garen bezala, aukeratu dezagun era kontzientean gure nabigatzailea. Firefox bikaina da eta hamaika arrazoi ditugu berau erabiltzeko. Erabil dezagun bada!

Egoera honen aurrean, Librezale taldeko kideok, Firefox erabiltzeak dituen abantailak gogorarazi nahi dizkiogu gure lagun eta kideei:

  • Firefox librea da eta euskaraz dago.
  • Firefox azkarra eta erosoa da.
  • Firefox moldagarria eta ahaltsua da.
  • Firefox zure gailu guztietan dabil.
  • Firefoxek zure pribatutasuna, segurtasuna eta erabilera esperientzia beste inork ez bezala lantzen ditu.

Abantaila hauetaz guztietaz gain, Firefox erabiltzearen arrazoietako batzuk gogorarazi nahi dizkizugu:

  • Firefox erabiltzean mundu libre eta justuago baten alde egiten duzu.
  • Firefox erabiltzean euskara eta munduko beste hainbat hizkuntza gutxitu indartzen dituzu.
  • Firefox erabiltzean Mozilla Fundazioa sustatzen duzu eta bere helburuak lortzen laguntzen duzu.

Izan ere, Firefox nabigatzailea Mozilla Fundazioaren proiektu bat da, baina beste asko ere baditu eta denek ala denek, Internet osasuntsu, ireki eta guztiontzat erabilerraz mantentzen laguntzea dute helburu.

Informazio gehiagorako:

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s