Home

Foro-Penal-presos-politicos-1

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Sendoa Jurado, preso ez-politiko ohia

Azken garaietan asko hitz egin da preso politikoei buruz, beraiekin egiten dituzten injustiziei buruz eta Estatu espainolean dagoen demokrazia ezaz. Preso politikoen existentziarekin asko dira sumindu direnak, gehienak ezustean harrapatu ditu egoerak, eta gainera pentsatzen dute hau orain dela gutxiko fenomenoa dela.

Batzuek uste dute Kataluniakoak direla preso politiko bakarrak, azken batean 18/98 auzikoak eta Bateraguneko guztiak kalean baitaude dagoeneko. Eta jakina, preso politiko katalanen artean ez dituztela ETAko kideak izateagatik egon direnak eta oraindik daudenak sartzen. Beste batzuk azkarragoak dira, eta konturatu dira Kataluniakoak ez direla preso politiko bakarrak eta zerrenda horretan tuiteroak, artistak eta sindikalistak ere badaudela. Eta hor bukatzen da zerrenda.

Altsasukoak ez dituzte preso politikoen artean sartzen, beraiena, Guardia Zibilaren okupazioak arrazoi politikoengatik eragindako egoera bat izan beharrean, “tabernako borroka” bat izan delako. Horregatik, “Altsasu ez da terrorismoa” aldarrikatu dute lehen, eta justizia eta proportzionaltasuna eskatzen diote orain espainiar legedi arrotz eta burgesari, Audientzia Nazionalak terrorismoa ez dela onartu dien arren 13 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkienean. Haien seme-alabak “terroristak bailiran” tratatu dituztela salatu dute gurasoek, nahi gabe iradokitzen beraiek bezain beste sufritzen duten beste guraso batzuen seme-alabak, kartzelako baldintzarik kaskarrenetan daudenak, terroristak izan daitezkeela.

Oreretako gazteen askatasunaren aldeko aldarria ere ozen entzun da, eta kasu honetan argudio nagusia izan da “beraiek ez zirela izan”. Ez dira izan eta horregatik egon behar dute libre eta, beraz, iradokitzen digute, kasu honetan ere, izan balira euren askatasunerako eskubidearen zilegitasuna kolokan egon litekeela. Modu honetan etorkizunean “bai” izango direnen aurkako errepresioari erraztasunak eskainiko dizkion diskurtsoa garatzen ari dira, manifestazio hartako leloa “Errepresioari autodefentsa” izan baldin bazen ere.

Eta baldintza errepresibo hauei aurre egiteko nagusitzen ari den testuinguru politiko-sozialean, paradoxa bat sortzen da: historikoki kartzela borrokarako esparru moduan ulertu duten militanteei iritzi publikoaren aurrean hauek preso ez-politikoak bilakatuz izaera politikoa lapurtzen dieten bitartean, kartzelatik irtetea lehentasun bakar gisa hartzen duten horien askatasuna aldarrikatzeko orduan batzuek ez daukate inolako arazorik tinko eta duin mantentzen direnen hilobia zulatzen jarraitzeko.

Esaterako, Katalunian preso politikoen askatasuna eskatzen dute, inoiz ez amnistia, amnistiak Estatuaren izaeraren aldaketaren beharra eta preso dagoenaren borrokaren zilegitasuna barnebiltzen dituelako. Baztertu beharreko aldarrikapena beraz, ez dezala Estatuak gaizki hartu. Askatasuna edozein preziotan, horretarako epailearen aurrean independentziaren aldarrikapena sinbolikoa izan zela onartu eta Konstituzioaren 155. artikulua aintzat hartu behar baldin badute ere. Preso jakin batzuen askatasuna lortuz gero, hemen ez da ezer gertatu.

Estatu espainolean amnistia sozialari buruzko teoria kaleratu zuten progreek zenbait sindikalista kartzelatu zituztenean, eta zorionez huts egin saiakerarekin. Amnistia sozialak preso politikoen arteko ezberdintasun argia ezartzen du, biolentzia erabili dutenen eta erabili ez dutenen artekoa alegia, beste behin ere militante duinenen hilobia are eta sakonagoa eginez eta Estatuari indarraren monopolioa onartuz.

Lengoaiak pentsamoldean eragin zuzena dauka. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun terminoek errealitatea ikusteko daukagun modua alda dezakete. Batzuek pairatzen dituzten injustiziak salatzeko orduan egoera berean dauden beste batzuek pairatzen dituztenak finkatu beharra baldin badaukagu, orduan epe laburreko estrategia kaltegarria burutzen ariko gara.

Zuzentasun politikoan bizi direnen konplexuak dira preso politikoen arteko desberdintasunen beharra sortzen dituztenak. Argudio errazak behar dituzte, landu gabekoak. Preso politiko baten jarduera azaltzeak ezberdin pentsatzen dutenekin talka egitea dakarren bitartean, pena ematean oinarritutako jarrerek otzan bihurtzen gaituzte gainontzekoen begien aurrean. Horregatik ezarritako status quo-aren arabera sozialki onartzeko errazak diren kausek izaten dute arrakasta gehien hau termino kuantitatiboetan neurtzen dugunean. Politika marketing bilakatuta.

Sarritan ahazten den zerbait da gure maximoak defendatu ezean inork ez duela horiek garatu ahal izateko minimo demokratikoak aldarrikatuko. Independentistak sortzen ez baditugu inork ez duela autodeterminazio eskubidea defendatuko, sozialismoaren alternatiba defendatzen ez badugu inork ez duela sistema kapitalista bertan behera utzi nahi izango, okupazio indarrak ez direla Euskal Herritik joango okupazio hori salatzen eta borrokatzen ez badugu, eta amnistia lortzen ez badugu kartzelak betetzen jarraitzea ala herri moduan amore ematea izango direla geldituko zaizkigun bide bakarrak.

Gogora ekarri nahi dut preso bat politiko bihurtzen duena ez dela biolentzia erabili ez izana, baizik eta askatasun kolektiboen defentsa aktiboa egiteagatik kartzelan egoteak, bere izaera politikoari uko ez egiteak eta bere ibilbidearekin gainontzeko presoen bizi baldintzei kalterik ez egiteak.

Era berean, azpimarratu nahi dut batzuentzat preso ez-politiko diren horiek, beraiekin ados egonda ala ez, biolentzia erabili bazuten izan zela Katalunian 155a aplikatu dutenei aurre egiteko, guardia zibilek Altsasuko Koxka tabernan egindako abusuaren antzekoak egiteari utz ziezaioten, Audientzia Nazionalaren jarduera errepresiboa agerian uzteko, torturatzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko eta herrien zein langileen eskubideak irabazteko. Gaur aldarrikatu nahi dut preso ez-politiko bihurtu dituzten horiek direla, hain zuzen ere, guztien artean politikoenak.

—————————————————

PRESOS NO-POLÍTICOS

Sendoa Jurado, ex preso no-político

En los últimos tiempos se ha hablado mucho de los presos políticos, de las injusticias que se cometen con ellos y de la falta de democracia que hay en el Estado español. Son muchos los que se han indignado con la existencia de presos políticos, a la mayoría la situación les ha cogido por sorpresa y, además, piensan que es un fenómeno reciente.

Algunos creen que los de Catalunya son los únicos presos políticos, ya que al fin y al cabo todos los del 18/98 y los del caso Bateragune están ya en la calle. Y claro, entre los presos políticos catalanes, no incluyen a las que están o han estado por ser de ETA. Otros son más listos y se han dado cuenta de que los catalanes no son los únicos presos políticos y que en esa lista hay también tuiteros, artistas y sindicalistas. Y ahí acaba la lista.

Los de Altsasu no figuran entre los presos políticos, porque la suya, en vez de ser una situación política provocada por la ocupación de la Guardia Civil, ha sido una “pelea de bar”. Por eso, antes han reivindicado que “Altsasu no es terrorismo”, y ahora que la Audiencia Nacional les ha condenado a 13 años de cárcel a pesar de reconocer que no es terrorismo, le piden justicia y proporcionalidad a la legalidad extranjera y burguesa española. Los padres y las madres han denunciado que han tratado a sus hijos e hijas “como si fueran terroristas”, sugiriendo sin querer que los hijos e hijas de otros padres y madres que sufren tanto como ellos mismos, y que además están en las peores circunstancias carcelarias, puede que sí lo sean.

La reclamación de la libertad para los jóvenes de Orereta también se ha escuchado alto, y en este caso el argumento principal ha sido que “ellos no fueron”. No fueron ellos y por eso deben estar en libertad y, por lo tanto, nos sugieren que, también en este caso, si efectivamente hubieran sido, la legitimidad de su derecho a la libertad podría estar en entredicho. De este modo están desarrollando un discurso que dará facilidades para reprimir a quienes en el futuro “sí” vayan a ser, a pesar de que el lema de aquella manifestación fue “Errepresioari autodefentsa”.

Y en el contexto político-social que se está imponiendo a la hora de hacer frente a estas condiciones represivas, se genera una paradoja: mientras se roba el carácter político a los militantes que históricamente han entendido la cárcel como un espacio de lucha convirtiendo a estos ante la opinión pública en presos no-políticos, cuando se trata de reivindicar la libertad de quienes tienen como único objetivo salir de la cárcel, algunos no tienen inconveniente en seguir cavando la tumba de los que se mantienen firmes y dignos.

Por ejemplo, en Catalunya piden la libertad de los presos políticos, nunca la amnistía, porque la amnistía incluye la necesidad de cambiar el carácter del Estado, así como la legitimidad de la lucha de quien está preso. La libertad a cualquier precio, aunque para ello tengan que reconocer que la declaración de independencia fue simbólica y tengan que asumir el artículo 155 de la Constitución. Si se consigue la libertad de determinados presos, pelillos a la mar.

Los progres sacaron a la calle la teoría de la amnistía social cuando encarcelaron a algunos sindicalistas, y afortunadamente fallaron en su intento. La amnistía social hace una clara distinción entre presos políticos, diferenciando entre quienes han utilizado la violencia y quienes no, haciendo más profunda, una vez más, la tumba de los militantes más dignos y reconociendo al Estado el monopolio de la violencia.

El lenguaje tiene un efecto directo en la forma de pensar. Los términos que utilizamos a diario pueden cambiar la forma en la que vemos la realidad. Si para denunciar las injusticias que sufren unos tenemos que afianzar las que sufren otros, entonces estaremos desarrollando una estrategia contraproducente y cortoplacista.

Son los complejos de quienes viven en lo políticamente correcto los que crean la necesidad de hacer diferencia entre presos políticos. Necesitan argumentos fáciles, no trabajados. Mientras que explicar la actividad de un preso político choca con quienes piensan diferente, las posturas basadas en dar lástima nos convierten en mansos a ojos del resto. Por eso las causas que son fáciles de asimilar socialmente según el status quo impuesto, tienen más éxito cuando este es medido en términos cuantitativos. La política convertida en marketing.

A menudo se olvida que si no defendemos nuestros máximos nadie reivindicará los mínimos democráticos para poder llevarlos a cabo. Que si no creamos independentistas nadie defenderá el derecho de autodeterminación, que si no defendemos la alternativa del socialismo nadie querrá tumbar el capitalismo, que las fuerzas de ocupación no saldrán de Euskal Herria sin denunciar y hacer frente a esa misma ocupación, y que si no logramos la amnistía los únicos caminos que nos quedarán serán seguir llenando las cárceles o darnos por vencidos como pueblo.
Quiero recordar que lo que convierte en político a un preso no es el no haber utilizado la violencia, sino estar en la cárcel por su defensa activa de las libertades colectivas, no renegar de su carácter político y no perjudicar con su recorrido a las condiciones de vida del resto de presos.

Igualmente, quiero destacar que si esos que para algunos son presos no-políticos utilizaron la violencia, estando de acuerdo con ellos o no, fue para hacer frente a quienes han aplicado el 155 en Catalunya, para que los guardias civiles dejaran de cometer abusos como el que cometieron en el bar Koxka de Altsasu, para dejar al descubierto la actividad represiva de la Audiencia Nacional, para terminar con la impunidad de los torturadores y para ganar la libertad de los pueblos y de la clase trabajadora. Hoy quiero reivindicar que esos a los que han convertido en presos no-políticos son, precisamente, los más políticos de todos.

9 thoughts on “Preso ez-politikoak | Presos no-políticos

  1. Muy bueno, siempre me han entristecido estas ‘solidaridades selectivas’ que empujan a otros mas hondo en las mazmorras

    • Para mi Unai Parot tampoco ha cometido delito alguno;… pero es sujeto de amnistia; amnistia entendida como excarcelacion y superacion de las razones habidas para que se dieran esos hechos!!! En Catalunya los presos politicos probablemente si han conculcado el ordenamiento español, pero es justamente para eso que el pueblo los habia votado y han sido encarcelados por dar la posiblidad de expresarse en urnas sobre la independencia… para mi no han cometido delito alguno, pero se han pasado por encima del ordenamiento juridico español… Asi que como victimas de la opresion del Estado y victimas del conflicto nacional que vive la Republica de Catalunya, los presos politicos catalanes tambien deben ser sujetos de amnistia; superando las razones de fondo por los que terminaron en prision como presos politicos catalanes…. Donde hay presos politicos debe haber una solucion politica, nada de esperar que se cumplan para que salgan de prision y cosas por el estilo…

  2. A mi también me entristece que estas cosas pasen por delante de nuestras narices como si fuesen cotidianas y normales.

  3. Beti bezela oso, oso ona Sendoa. Segi orrela para que los medios de comunicación de este sistema asqueroso no atonten nuestras cabezas. Mila esker.

  4. “Gogora ekarri nahi dut preso bat politiko bihurtzen duena ez dela biolentzia erabili ez izana, baizik eta askatasun kolektiboen defentsa aktiboa egiteagatik kartzelan egoteak, bere izaera politikoari uko ez egiteak eta bere ibilbidearekin gainontzeko presoen bizi baldintzei kalterik ez egiteak”

    Ziur? bere ibilbidearekin gainontzeko presoen bizi baldintzei kalterik ez egiteak bihurtzen zaitu preso politiko? Katalanak haien kaleratzea eskatu duten moduan ez ote dute kaltetzen bada euskal preso politikoena? eta diot, zu izango zara muga non dagoen erabakitzen duena? lengoaiak gure ikuspegia moldatzen du, ados. Agerian zure idatzian ere, beti bezala arazoaren muina askatasuna zurea ez den beste estrategia batekin borrokatzen dutenen aurka eginez eta ez kartzelara sartu dituenen aurka.

    Arazoa ez da batzuk (badaezpada ez dakigu nortzuk: altsasukoen gurasoak- eztabaidagarria oso baina ez berria,2000. urtean kale borrokagatik atxilotutako gurasoekin gertatu bezala antolatu eta haien seme alaben alde borrokatu direnak- ) gauzei nola deitzen dieten soilik. agian da tamalez izena jartzeko botererik ez dugula onartu eta jendartean eragiteko bide berriak esploratu behar direla.

    Kontuak argiak dira: iruñean aurrekoan 50.000 lagunetik gora, lengoaian ere asmatu zelako, jendarteko sektore anitz batzeko aukera eman dutelako, aurrez aurre euskal herritarrei hitz egiten dietelako, lezioak emateko borondaterik gabe. Sokaren beste aldean, amnistia letra larriz idatzita hogei lagun, paisaiaren parte balira bezala, ezein esentziaren zaindariak.

    kontua da, zeinek daukan gaitasuna egoera astindu eta jendartea posizionatzeko; zeinek sortzen dituen baldintza berriak, zeinek eragiten duen eta zein dabilen eragiten den horren ertz batean kexati, olatua sortu duenari hondartzara joan beharrean ozeanorako bidea hartu behar dela esanez. Hori bai aparrik ere ez sortzeko gaitasunarekin.

    Hemen kontua ez da esentzia. irabaztea da. Eta irabaztea errealitatetik abiatuz utopiarekin zubiak eraikitzea da, ez norbere lekuan saltoka ibili eta horri utopia deitzea.

    • Lehenik eta behin esatea ez zenukeela eraso moduan hartu behar defendatzen duzuenari egiten zaion kritika bakoitza. Etsaia beste bat delaren aitzakiapean ematen duelako beste guztien isiltasuna bilatzen duzuela. Horixe izaten da hegemonia mantendu nahi duenaren jarrera, eztabaidan posizioak galtzearen beldur, ezer ez eztabaidatzea, eta horrek ahultzen du zuen zilegitasuna.
      Hau esanda, ez naiz sartuko aipatzen duzun guztian, artikuluan azalduta datorrela uste dudalako, baina bai mobilizazioetan mugitzen den jende kopuruaren ingurukoan.
      Begiratu behar dena da zer mezuren inguruan biltzen duzun jendea, eta mobilizazio horiek gauzak aldatzeko ala etsaiaren diskurtsoa betikotzeko balio duten. Jendea mobilizatzeko zure helburuak defendatzeari utzi behar badiozu, gaitz handia gurea. Ustez defendatzen dituzuen helburuen aldeko mobilizazioak boikoteatzea ere ez da askoz hobea. Horretaz aparte kantitatearen argudioa PNVk eta PPk historikoki erabili duten berbera da, eta hortxe dago tranpa, izan ere jendearen joerak eta komunikabideen kontrola zuzenki loturik baitaude, eta hauek boteretsuen eskuetan daude. Gure artean badakigu nortzuk zareten zentzu horretan aberatsak eta nortzuk garen pobreak.
      Egungo politika profesionalean irudi aholkulariak, publizistak eta abar sartzen dira, eta horren arabera jendearen jarrerak baldintzatu. Beraientzat garrantzitsuena ez da edukia, irudia baizik.
      Gustatuko litzaidake Altsasuko gazteak gaur bertan aske gelditzea, baina egin duten kanpaina politikoki kaltegarria izateaz gain, ez du bilatzen zuen helburu juridikoa lortu. Galdetu ze baldintzatan onartu duten Geroa Baik, PSNk eta abarrek mobilizazio horiek babestea eta erantzun asko aurkituko dituzu.

      • Tira Sendoa, nik ez dut eraso moduan hartzen eta zurea bezala nirea ere gogoeta bat da, ez dut uste inor erasotu dudanik eta ni ez naiz erasotua sentitu. Beraz mesedez, ez erabili nirekin bost duroetako demagogia esanez hegemonia mantendu nahi dudala, ez esan ni naizela ez dakit nongo aberatsa. Hona ekarriko banituzke zureak diren idatzi gehienak, ikusiko genuke nor kritikatzen duzun eta zein jarrera jartzen duten jo puntuan, etsaiarenak edo besteren batzuenak. Nik besterik gabe zuk egiten duzuna egin dut oraingoan; hau da, jarrera- idatzi bati kritika. Eta bueltan hegemonia mantendu nahi duten gutasun baten barruan sartu nauzu. Ba oker zabiltza. Ni, ni naiz eta ez naiz gu. Nik ez dut inor ordezkatzen, zuk agian bozeramaile funtzioa izango duzu, nik ez. Hortaz, berriz diotsut ez erabili nirekin hitz egiteko plurala mesedez, ez saiatu elkarrizketa izan daitekeena zure aldeko eta kontrakoen artean nirekin banatzen saiatu ez dakit eta zein fijazio duzun horrekin eta.

        Argipenak emanda, oso balorazio desberdinak egiten ditugu. Agian da zuk ez bezala nik mezua euskal herritarrei begira eta elkarlanean egin behar dela uste dudalako, ez dudalako uste nik kontzientzia politiko gehiago izanagatik edo are gehiago arrazoia izana hutsagatik irabazi dezakedala. Ez da kuantitatiboa soilik, kualitatiboa ere bada. Bidean eraiki diren konplizitateak, eragileekin egindako lana, norbanakoen indignazioaren ondorioz lehen aldiz, mobilizatzeko hautua egin dutenak… horiek denak baldintza subjektibo eta objektibo guztiak, baldintza materialak dira, ez norbere buruarekin asetzeko kontsignak.

        Honetan ados gaude: “Begiratu behar dena da zer mezuren inguruan biltzen duzun jendea, eta mobilizazio horiek gauzak aldatzeko ala etsaiaren diskurtsoa betikotzeko balio duten.”

        Altsasukoen mobilizazioen alde ez dira alderdiak mugitu adierazpen instituzionalak aparte- horiek ere beste aukerarik izan ez dutelako, zerbait irabazi delaren seinale, hots iritzi publikoa- mobilizatu dena herria da. Agian gustukoagoa duzun Herri langilea nahi baduzu. Zeren arabera mobilizatu dira? etsaiak urte luzez eraiki duen errelato baten aurka, orain arte garaile izan denaren errelatoa hain zuzen. Noski ez dela guk nahi dugun termino politiko zehatzetan izan, baina benetan aukerarik ba ote dago horretarako?

        Berriz, zerk baldintzatzen du gehiago (eta nor baldintzatzen da), nork sortzen du errealitate berria, esentzian gotorturik jendartearen kodigoekin bat egiten ez duten kanpo abangoardiak edo herriaren baitan mugitu eta herritarrekin konektatzen saiatuz norabide iraultzailean eragiten saiatzen denak? Nik ez diot bati ez besteari izen abizenik jarriko. Hau ez da subjektuen arteko eztabaida, filosofikoa da, jardun eraginkorrarena.

        Amaitzeko, diozu altsasukoena politikoki akatsa eta gainera ez duela bere helburu juridikoa lortu. Ni ez nago ados. Altsasuko gazteen epaia politikoa da, haien askatasuna barne, estrategia juridikoa elementu bat da, ez determinantea. jakin beharko zenuke. Inork ez du horretan gezurrik izan, Herriak du askatasuna lortzeko indarra eta baldintza berriak sortzeko gaitasuna ez deklarazio judizial hutsek. Kontua da, politikoki kaltegarria bada, nola da posible masa mobilizazio erraldoiak sortzea, adostasun zabalak… eraginkorragoa da berdin berdin espetxean egonik zu, ni eta beste lau kalean zarataka ibiltzea gehiengoari inporta ez zaiolako? zein eraginkortasun politiko bitxia. Niri iruditzen zait autosatisfakzioa dela batzuetan bilatzen dena, ez benetako iraultza, eskuak zikindu eta kontraesanetan etengabe murgiltzen gaituen borroka eder hori.

  5. “Por ejemplo, en Catalunya piden la libertad de los presos políticos, nunca la amnistía, porque la amnistía incluye la necesidad de cambiar el carácter del Estado, así como la legitimidad de la lucha de quien está preso. La libertad a cualquier precio, aunque para ello tengan que reconocer que la declaración de independencia fue simbólica y tengan que asumir el artículo 155 de la Constitución. Si se consigue la libertad de determinados presos, pelillos a la mar.”

    Creo que habría que evitar estos reduccionismos. En Catalunya hay perspectivas diferentes sobre los presos políticos. La CUP siempre ha pedido su libertad sin condiciones, y si no usa el concepto amnistía es porque, fuera de EH, “amnistía” se entiende más en términos jurídicos que políticos, y en su lugar se utiliza el término “llibertat”. Muchos han sido los pueblos en lucha que han padecido los encarcelamientos políticos y no han utilizado “amnistía”.

    No por no utilizar “amnistía” se está negando “la necesidad de cambiar el carácter del Estado” (aunque para los independentistas nuestra prioridad es salir de él) ni se pone en cuestión “la legitimidad de la lucha de quien está preso”. De hecho, todo el espectro político independentista está de acuerdo en considerar legítima en términos políticos la actuación de los presos catalanes. Otra cosa es la estrategia política general y como encajan los presos en ella. La CUP ha dicho por activa y por pasiva que apuesta por la confrontación en lo general y por la defensa política de los presos en lo particular (no es el caso de PdCat y aún menos de ERC). No pongamos a todo el independentismo catalán en el mismo saco, mesedez.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA