Home

65568alardea

Jaizkibel Konpainia

2018ko Irailaren 8an Kale Nagusian Jaizkibelek jasandakoa eta gero Barne Sailak isunak jartzea erabaki du. Isunak bi aldekooi jarri dizkigute.

Gure jarraitzaileak jaso dituzte, 3 pertsona guk dakigunez eta Jaizkibel Konpainiaren bi kidek. Azken hauek arrazoi hauengatik :

“…ibilbidearen zehar, hainbat lagun erantsi ziren, Alarde modura egiten zuten desfilearen ibilbidea itxura eta irudia hartu gabe. Egoera horrek publikoaren txistuak eta oihuak areagotu zituen…”

Datorren ostiralean, urtarrilak 25, Jaizkibel Konpainiak prentsaurrekoa emango du arratsaldeko 17:30tan Hondarribiko Kale Nagusian bere kexa eta iritzia azaltzeko.

> Agertu zaitez!

Después de lo que padeció la Compañía Jaizkibel el día 8 de Septiembre de 2018. El departamento de interior ha decidido imponer sanciones económicas. Las multas se han impuesto tanto a personas defensoras del Alarde tradicional como afines a la compañia.

Tenemos constancia de que 3 personas que estaban apoyando a Jaizkibel las han recibido, así como 2 miembros de la Compañia. Estas últimas por los siguientes motivos:

“… Durante el recorrido se sumaron personas que no adoptaban el aspecto y apariencia propia del desfile que se realizaba a modo de Alarde, lo que contribuyó a los silbidos y gritos por parte del público…”.

El próximo viernes, día 25 de Enero, a las 17.30 , la Compañía Jaizkibel dará una rueda de prensa en la Calle Mayor de Hondarribia para exponer su queja y transmitir su punto de vista.

Anímate a acudir !


 

Argia

Hondarribiko Alardeko Jaizkibel konpainia parekideak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak isunak jarri dizkie konpainiako bi kideri.

Gainera, Jaizkibelek salatu duenez, joan den irailaren 8an desfile parekidea babesten aritu ziren beste hiru lagunek ere isunak jaso dituzte.

Konpainiako kideek jaso dituzten zigorrei dagokienez, Jaizkibelek informatu du ondoko arrazoiengatik jarri dituela isunak Ertzaintzak: ibilbidean hainbat lagunek bat egin zutela Jaizkibelen desfilearekin, konpainiaren uniformea jantzi gabe eta “egoera horrek publikoaren txistuak eta oihuak areagotu” zituela.

Azken urteetako Alarderik gogorrena eta polemikoena izan zen 2018koa: zenbait urtez emakumeek gizonen pare parte hartzen duten konpainiaren kontrako boikota intentsitatez jaisten joan ondoren, iazko edizioan Jaizkibelen kontrako jazarpena indartu egin zen.

Gertaera horien ondoren datoz Jaizkibelen aurkako isunak. Konpainiak ostiral honetan prentsaurrekoa deitu du egoera honen aurrean egingo dutena esplikatzeko. 17:30ean izango da Hondarribiko Kale Nagusian eta herritarrei dei egin diete agerraldiarekin bat egitera.

Plastiko beltzen atzekoek ere jaso dituzte isunak

Urtero Jaizkibel konpainiaren aurkako boikota antolatzen duen Hondarribiko Emakumeak taldeak ere isunak jaso dituela dio Facebook bidez publiko egin duen ohar batean.

Emakumeek alardean parte hartzearen aurka dagoen talde horrek dioenez, haiei ere Mozal Legea aplikatu diete.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA