Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazte Koordinadora Sozialista

Aurkezpen prentsaurrekoa

Gaur hemen elkartu gara, Gasteizko Auzolana frontoian, Gazte Koordinadora Sozialistaren sorreraren berri emateko, eta Euskal Herriko leku desberdinetatik etorri gara berari babesa adieraztera. Horrekin batera, ildo politiko baten aldarrikapena eta defentsa egitera ere etorri gara. Izan ere, guztiok batzen gaituen hautua sozialismoaren defentsa da. Gizarte burgesaren aurrean bide politiko bakarra sozialismoaren bidea dela pentsatzen eta defendatzen dugulako batu gara hemen. Gizarte burgesaren eta berak sortzen duen miseriaren aurrean altxatzen gara, gure helburua dominazio burgesa eta zapalkuntza forma ezberdinak gainditzea delako.

Oraindik harro paseatzen da zuzengabekeria gure kaleetatik: familia pobreak etxeetatik botatzen ditu, langileak hiltzen ditu, gazteria kriminalizatzen du. Baina egunerokotasuneko basakeria kapitalistaren aurrean Euskal Herriko txoko ezberdinetan sortzen ari diren adierazpen politiko sozialisten existentziak gure bihotzak pizten eta puzten ditu. Itxaropentsu bizi dugu azken urteetan indartzen doan tendentzia politiko sozialistaren garapena: gaztetxeen borroka esperientzia eredugarriak, ikasleen borrokak, klase feminismoaren gorakada, teoria iraultzailearen lanketa eta hedapena. Gizarte burgesari kontrajartzen zaizkion adierazpen sozialistak dira guztiak, miseria garaiotan duintasunaren disdira direnak. Duintasuna langileriaren indar politikoan dago eta ezin da termino ekonomikoen bidez neurtu. Duintasuna proletargoaren bihotzean bizi da eta borondate iraultzaileaz elikatzen da.

Gazte Koordinadora Sozialista errealitate horretatik jaio da. Koordinadora honetako militanteok adierazpen politiko sozialista horietan hezitako eta hazitako milintateak gara. Adierazpen sozialista horien faltan ez ginateke hemen egongo. Eta gaur hemen GKS aurkezten bada, maila lokaleko espresio zein gaitasun sozialista horiek indartzeko baino ez da. Gure helburua gaitasun eta espresio horiek aurkitzen dituzten mugak gainditzeko baldintzak jartzea da. Sozialismoaren bidea elikatzeko ekarpen xume bat baino ez da gurea eta, aldi berean, hori guztia.

Baina zaila da indarrak biderkatzea batasunik gabe. Botere burgesak sortzen duen banaketa eta atomizazioaren aurrean, guk klase batasunaren aldeko aldarrikapen ozen eta argia egiten dugu. Klase eta borroken batasunera iristeko bidea ireki beharra dago eta bide hori langile klaseak bere organizazio politikoen bitartez egin behar duelakoan gaude. Batasuna eta independentzia politikoa botere sozialista indartzeko beharrezko arma politikoak dira. Horiek dira langile mugimenduaren esperientziak irakatsi dizkigun eta gure egiten ditugun printzipioak.

Gazte Koordinadora Sozialista gazte problematikaren auziari klase perspektibatik erantzuteko sortu da, badakigulako gazte problematika ezin dela ebatzi klase problematika ebatzi gabe. Horretarako ezinbestekoa zaigu, alde batetik, gazte problematikaren lanketa politikoa egitea. Gazte langileok pairatzen dugun zapalkuntza gizarte burgesaren funtzionamendu orokorraren menpe ulertu behar dugu, gazteri langileak botere burgesarentzat betetzen dituen funtzioak identifikatu
eta ihauek borrokatzeko. Bestetik, ezinbestekoa zaigu kultura eta ildo politiko sozialista garatzeko langile instituzioak sortzea. Gure burua defendatu eta indartzeko, klase elkartasunarekin batera langile boterea eraiki behar dugu.

Horrek guztiak, besteak beste, ondorengoa esan nahi du: beharrezkoa zaigula gizarte kapitalistak sortzen duen harreman eredu fragmentarioaren aurrean printzipio etiko eta harreman eredu komunistak garatzea; beharrezkoa zaigula borroka komunitatea indartzea; beharrezkoa zaigula izaera kritikoa eta sakontasuna lantzen joatea; beharrezkoa zaigula gehien kolpatuta dagoen estratuaren defentsa eta babesa gure egitea; kultura sozialista berpiztea; instituzio proletarioak hedatzen joatea; teoria iraultzailea lantzea; instituzio disziplinarioak intsumitzea; gure ospakizun eredu politikoa sortzea. Finean, langile boterea gurpuztea dagokigu.

Batek zioen diru zakarrak ez duela bihotzik, eta egia da; egunero frogatzen dugu hori gure bizitzekin. Dekadentzian eta ofentsiban dagoen gizarte burgesaren aurrean desjabetuon eta sozialismoaren defentsa egitea dagokigu militanteoi. Gure bihotzak, diru zakarraren ordez, burkideon borondate eta grin iraultzaileaz elikatzen dira. Miseria garaiotan sortzen ari den grin eta borondote iraultzaile guztia norabide politiko iraultzailean lerrokatu behar dugu borroka ehundu behar dugu. Borrokara etorri gara!

Gora Eukal Herria Askatuta!

Gora Iraultza Sozialista!


 

Se ha presentado Gazte Koordinadora Sozialista, la herramienta para intervenir en la problemática juvenil desde la perspectiva de clase

Se han reunido en el frontón Auzolana de Gasteiz más de cien jovenes de toda Euskal Herria para mostrar todo su apoyo a la Coordinadora recien creada. Gazte Koordinadora Sozialista ha nacido con el objetivo de crear las condiciones para la construcción del poder socialista. Han señalado la necesidad de identificar las funciones que la juventud trabajadora cumple para el poder burgués, con el objetivo de intervenir en ellas políticamente.

Además, añaden la necesidad de crear instituciones proletarias para ir estructurando la cultura y la línea política socialista. Se muestran esperanzados ante el auge de expresiones políticas socialistas en Euskal Herria: la lucha ejemplar de los gaztetxes, la lucha estudiantil, el paso adelante del feminismo de clase y la elaboración de la teoría revolucionaria. Esta coordinadora quiere ser una herramienta efectiva para el desarrollo de aquelllas expresiones políticas. Para ello defienden la necesidad de la unidad de clase y de la independencia política del proletariado. Por último, se han reafirmado en la necesidad de tejer la lucha revolucionaria y, por ende, defender los intereses del proletariado en estos tiempos de miseria.

24 thoughts on “Gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko: Gazte Koordinadora Sozialista

  1. Aupa zuek, behar beharrezkoa.

    Sozialismoa praktika erreal konkretuen bitartez gorpuztea ez da erronka makala, ea pixkana osatzen joaten den koordinazio sarea. Inperio oligarkikoek politika bereganatua diguten garaiotan ezinbestekoa zaigu klase kontzientzia garatzea, eta hau ezinbestean proletargoaren indar politikoa eskuratzean egingo da, gaitasun sozialista neutralizatzen duten agenteei erdigunea kenduz. Proposamen ederra beraz, osotasunaren prismatik eraikia eta osoki euskaraz.

    Besarkada bat guztioi,

  2. Koordinadoraren eta Gedarren kontu faltsu intoxikatzaileen ugalketa ikusita sobera nabari da apustuok urduritasuna eragin dutela argudioz txiro dabiltzanengan. Antolakuntza iraultzailea oztopatzen dutenen gain eroriko da historiaren pisu guztia. Bitartean, segi beldurrik gabe antolatzen, handia baita aurrean dugun egitekoa.

    Euts diezaiogun gogor!

  3. Zergatik ez darama abertzale edo independentista hitzak izenean ??? Norbaitek daki ??Agian oker nago baina niri adierazgarria izan daitekeela iruditzen zait .

    • Zergatik ez darama ernaik abertzale edo independentista hitzak bere izenean? edo Sortuk? edo Herritar batasunak? Edo Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak? Edo Bizkaibusek?

      Zure galdera bai adierazgarria, argudio faltan dabilen batena

      • Argi dago izen mota ezberdinak direla, batean definitzen dieten adjetiboak erabiltzen dituzte eta bestean ez.
        Hala ere aurkezpenean ere ez da ezer entzun euskal estatuaren beharraz edo eraikuntza nazionalaz , oker ez banaiz euskal herria bakarrik amaieran aipatzen dute.
        Batzutan badirudi historia errepikatzen dela .

  4. No se porque alguien deberia esperar una declaracion de principios y objetivos estrategicos para lo que es un coordinadora juvenil que como han dicho tiene como objetivo superar los limites a los que se enfrenta el movimiento popular juvenil en diversos espacios de lucha comunes. A no ser que sea para la propaganda de ciertas insinuaciones. Hechos son amores y por ejemplo los gaztetxes son la unica EH independiente que conocemos por ahora, mientras otros intentan destruirlos o que se integren en las legalidades del estado español o frances.

  5. GKS-k argi eta garbi esan du zertara datorren: gazte problematikari klase erantzun bat ematera, programa zehatz batekin, edukiekin eta lan lerroekin, eta ez soilik aldarrikapen elektoralekin, beste batzuk egiten duten moduan. GKS.k ez du publiko egin oraindik nazio zapalkuntzaren gainean duen ikuspegia, ezta genero zapalkuntzaren ingurukoa, etab, beraz horren gaineko iradokizun guztiak hurrengoa adierazten dute:
    1-argudio falta,
    2-errespetu falta
    .
    Ez dut uste Euskal Herriaren etorkizuna dagoen egoeran egonik, alderdi eta antolakunde tradizionalek sorturiko blokeo politiko egoeran, inor moduan dagoenik abertzaletasun lekzioak ematen ibiltzeko datozen belaunaldi berriei.

    Aste honetan sare sozialetan ikusten ari garen eraso eta gezua benetan erridikulua da. Baina aspaldi nabari da batzuk erridikuluaren zentzua galdua dutela.

    Agur.

    • Nik ez dut inolako erasorik bota bakarrik esan dut errespetu osoz iruditzen zaidana,nire ustez hildo espainolista daraman antolakunde ultraezkertiar baten aurrean gaude, erakunde mota hauek ugariak izan dira eta normalean denborarekin disolbatu egin dira ,hala ere errespetu osos tratatuko ditut , nire ustez oker daude baina ez dira etsaiak , haietako askok teoria iraultzailea praktira eramaterakoan konturatuko dira oker daudela , beste batzuk ordea jarraituko dute pentsatuz bere teoria ondo dagoela eta oker dagoena errealitatea dela….

      • Oso ondo, ba zure usteak erdi ustel, ez baituzu inolako argudiorik azaldu zure ustea oinarritzeko. Beraz zure uste pertsonal eta guztiz subjetiboa, inongo oinarririk ez duena, hemen azaltzeak ez du inolako ekarpenik egiten, ez informazio aldetik, ez maila kontzeptualetik, eta soilik bilatzen du ezinegonn irrazionala sortzen dizun antolakunde baten gaineko irudi bat sortzea, zure uste pertsonal irrazionalean oinarriturikoa.

        Eta horiek dira nik ditudan argudioak, esateko, hain zuzen, zure uste hori faltsua dela, eta oinarritu ezean, eraso bat dela, eta zurekin batera beste ugari ari dira zu bezalako erasoak botatzen, asmaturiko eginak eta esanak salatzen, ezagutzen ez dutena epaitzen. GKS-k aurkezturiko programaren inguruan kritika oinarritu bat egin beharrean, asmatutako gauzen bidez gezur sare bat sortzen saiatzen. Eta dana horrela, hain zuzen ere GKS-k programa oinarritu bat duelako gazte problematika lantzeko, eta Ernai oso ahul agertzen delako honen aurrean, praktika, kalitate eta eduki oso xumeko antolakunde modura. Hori da asmaturiko espainolismoaz estali nahi duzuena.

        Nire ustez ildo espainolista daraman antolakundeak ernai, sortu eta lab dira, izan ere: euren jarduera taktiko guztia euskal herriaren zatiketa mantenduz espainia-frantziara hamarkada luzetarako lotuko gaituen marko estatutario berriak sortzera bideratzen dituztelako, lotsagabeki.

        Errealitatea gaizki dago; eta batzuk erabiltzen duzuen teoria berau eraldatzeko are okerrago. Eta are okerrago kritika oinarrituak ‘eraso’ bezala hartzen dituzuela ikusita; zuen eraso ez oinarrituak ‘kritika’ bezala aurkezten dituzuen bitartean. Ez daukazue irizpide finkorik, ustearen munduan bizi zarete.

        Errespetu osoz esaten dizut: ez duzue inolako ekarpenik egiten.

        • Dudarekin jarraitzen dut GKS ek zergatik darama sozialista hitza euren izenean eta ez independentista edo abertzale hitzak ???
          Zergatik euren aurkezpenean Euskal Herria behin baino ez dute aipatu ????
          Orain eskertuko nuke sortu ,ernai eta LAB en aurkako matrakarik ez sartzea erantzuna ekiditzeko.

          • Lehenago esan dizut eta erantzuna notizietan daukazu (bueno naizen agian ezin izan duzu irakurri, ‘irizpidedun irakurleak’ dituenez notiziak asko aukeratzen baititu): gazte problematika klase (langile) perspektibatik lantzeko sortu den tresna organizatibo bat delako Euskal Herriko gazteria langilearentzat, horrexegatik deitzen da Gazte Koordinadora Sozialista. Lehenago ere erantzun dizut gauza bera, agian ulermen arazoren bat daukazu beraz eskertuko nizuke gehiago ez galdetzea, ume batek ere ulertuko lukeelako jada erantzun zaizula eta denbora galduarazten didazulako.

            Eta izena berau sortu duten gazte independentista, feminista, antifaxista, antiburokrata, antiarrazista, eta oro har komunistek aukeratu dutelako, eta ez zuk. Agian horrekin arazoak dituzu eta horregatik errepikatzen zara horrenbeste.

            Ez zaude azalpenak eskatzeko moduan beraz ez dizkizut azalpenak berriro errepikatuko. Azaldu ezazu zuk nahi baduzu ze froga dituzun ildo espainolista eta ultraezkertiarra aurrera eramaten duela esateko, eta bestela barkamena eskatu ezazu, hori eraso bat delako froga garbiak aurkeztu ezean, argi eta garbi dagoenean gauzak guztiz kontrakoak direla. Gezurrak botatzera beste batera,

            Eta ez ditut utziko ernai-sortu-lab eztabaidatik kanpo, ez tronpatu, argi baitago ze asmo duzun zure jarrera oldarkor eta irrazionalarekin. Zure ”argudio” bakarra izenean ‘abertzale’ hitza ez dela agertzen. Benetan aspergarria, nolako beldurra diozuen batzuek edukiari.

            Zuentzat Euskal Herria hitza etengabe aipatzea erabat garrantzitsua da, benetako Euskal Herria suntsitu eta erasotzen duten bitartean. Komunistok gauzak guztiz kontrara ikusten ditugu.

            Agur.

  6. Euskal Herria da herri bakarra non idealizatzen den gertatu ez den iragan bat… 40 urte ditut eta nire amaren diskurtsoa entzuten dut aho horietan… Noski, nire amak bere garai historikorako irakurketa zuzena egiten zuen. Kezkagarria da oso duela 40 urtetako irakurketa historiko berdina egitea… Ama, ez dugu ikasten, ez.
    Grazia berezia egiten dit Klase Feminismoa kontzeptua entzuteak. Feminismoak sekulan ez du erabili horrelako izenik, hori ez da Feminismoaren barneko korronte bat, ezta ildo teoriko-praktikorik. Eta sinestu, badakit zertaz ari naizen. Kontzeptu hori ez da existitzen. Antza, Feminismoa ez da beraiek nahiko luketen bezain ezkertiarra, eta “klase” hitza han hemenka jartzen, konpodu nahi dute. Itsusi geldituko litzateke Feminismoa ez aipatzea, hain modan dagoen honetan, ezta?
    Nik gonbidatuko nituzke, benetan, hainbat feministen testuak irakurtzera, edota entzutera, eta ausartzen badira, beraiekin estabaidatzera. Horietako batzuk soziologoak eta ekonomilariak dira, guzti-guztiak militanteak (bizitza militanteak, 24 ordutakoak, ez diskurtsiboak, baizik erraietatik militatzen duten emakumeak), eta agian, agian… ikusiko lukete momentu honetan analisi sozioekonomiko sakonena egiten duen mugimendu bakarra Feminismoa dela, eta batez ere, irtenbide errealak ematen ari den bakarra Feminismoa dela.
    Posmodernismoak utzi digun gaixotasun nagusia da hori. Eta ikusi dugun diskurtso hori guztiz kutsatuta dagoela ematen du.

      • Maitia, gauza bat da “Klase feminismoa”, bideoan ikusten den bezala, ez da Feminismoaren korronte bat. Bideoan ikusten den bezala, mugimendu sindikaletatik (eta errepikatzen dut, sindikaletatik) egiten den feminismoaren inguruko irakurketa da.
        Esandakoa, Posmodernimo hutsa dario diskurtso horri; hitzak edukirik gabe. Garai honetako gaixotasun nagusia.

        • Postmodernismoa klase borroka oinarri hartzea gatazka sozial guztietarako? Mesedez ez denbora galduarazi

  7. Baina zer diozu? Edozer onartu behar da hala?

    Sakoneko erreflexioa merezi du ezker abertzale ofizialistan (eta ez bakarrik bertan, arduratsuak diren kide ugari daudela jakitea oso poztekoa bada ere) sortu den metodologia politikoak, arazoak abordatzeko moduak, eta formak barnebiltzen duten aktitude politikoek. Militantziaren jarrerek badute zerikusi zuzena eduki politiko baten asimilazioarekin, sozialismoaren aldarrikapenak arazoak abordatzeko modalitate bati erantzuten dion bezala. Tentuz, modu arduratsu batean eta zubiak eraikiz kudeatuko lituzke mugimendu sozialista erreal batek honelako gertakariak,kezkagarria baita hainbeste pertsonako agerraldi bat, Euskal Herri osoko gazteek osatua arduragabekeriaz osoz tratatzea. Epe oso motzeko perspektiba erakusten dute jarrera hauek, eta formek eduki erreala irensten dute, kontrakoa irudikatu nahi badute ere Sortu barneko “ezkertiarrek”. Klase prolematikak gizarte osoa inguratzen du, eta programa politiko ezberdinak ere errealitate kontraesanko honek definitzen ditu, feminismoa barne. Baina zer axola du egia poltikoak, aktitude etiko zintzoak, kalkulu elektoralerako garrantzizkoa den bakarra bestearen gaineko iruditegi erratua sortzea bada… Harrokeria gehiegi, hori izanik ere guri egozten digutena. Eta kezkatzen nauena da “munduko erregeak, egia unibertsalaren jakitun” sentitzea ez datorrela azken urteetatik soilik, tradizio baten dekadentziaren seinale bizia dela. Militantzia inozoa sortzen da horrela, arazoak abordatzeko ezgaia, kapitalismoak guztiz arduragabea den pertsona proiektatzen duen modura.

    Aste honetan EH Bilduko gazteria Hipsterra sortzear dela dirudi (Gazte Ufadak), baina zer axola du horrek? Hobe gaude borondate eraldatzaile erreala duten gazteekin arduragabekeriaz jokatzen, eta kotzeptuak behin eta berriz inolako ezagutzarik gabe harrokeriaz nahasten.

    EHUn tesi doktoralak oparitzen dituztela dirudi, eta epe motzean arrakasta dirudienak bideak itxi ditzake etorkizunean, kontraesanez betetzen baditugu edukiak eta moduak.

    Besarkada bat GKSko kide guztiei, eta baita bere agerrera babestu duzuen guztiei ere, ildo politikoa osotasunean zuena egiten ez baduzue ere. Bidean elkartuko gara, eta argituko da egun iluna dirudiena, mesfidantzak ezabatuko diren bezala. Egon zaitezte zihur.

    Ondo zabiltzate.

    • Ni izan naiz feminismoarena idatzi duena eta horren aipamen egiten baduzu ere, ez dakit nire komentarioari erantzuten ari zaren, izan ere, ez dakit zer ikusirik duen nire komentarioarekin ezker abertzale ofizialistak, edo gazte ufadak edo hori guztiak…
      Berriz ere, nire ideiaren konfirmazioa dakar zure esanak: Posmodernismo hutsak kutsatuta dago hemen aurkezten den planteamendua. “Klase” hitzak han hemenka aipatzeak ez du ezer ezkertiarra bihurtzen. CC.OO eta UGTk ere erabiltzen dituzte hitz horiek: “klase” “proletariado”…en fin. Amaia Perez Orozkorena baino analisi erradikalagorik ez diot irakurri klase-proletario-iraultza-sozialista hitz potolo horiek erabiltzen dituen inori. Ezta irtenbide errealik ere. Baina agian bai, hitzak eta ohiuekin agian gauzak alda daitezke. Hori esaten du Posmodernismoak. Hori bai, “Klase posmodernismoa”. Bejoindezuela.

      • Crítica al feminismo en Occidente – Anuradha Ghandy

        Crítica al feminismo en Occidente – Anuradha Ghandy


        Klase feminismoa, feminismoaren parte bat da, eskola ezberdinekin. Konkretuki anarkofeminismoa, feminismo sozialista edo marxista, feminismo autonomoa etabar ()

        “Los feminismos necesitan apellidos, porque los tienen. Porque cuando no tiene apellidos suele pasar que es “blanco occidental de clase media”. Porque hay feminismo negro, y hay feminismo obrero, feminismo marxista y anarcofeminismo, y porque todos ellos y muchos más entran dentro de una perspectiva enriquecedora para el mundo que es el feminismo de clase. Y porque no es lo mismo el Feminismo Liberal de NOW en E.E.U.U. que Mujeres Libres.  ¿Sororidad con cualquiera? La unidad puede hacerse de varias formas; se puede hacer bien o se puede hacer mal. La verdadera unidad no requiere una fusión que diluya los matices dentro de una corriente dominante que vuelva a esta homogénea, sino aceptar y respetar la autonomía de perspectiva y acción.

      • bejondeizula zuri: defenda ezazu orduan, argudioak emanez, amaia perez orozko zergatik den horren erradikala eta ‘antipostmoderna’, ea zer okurritzen zaizun errealitatearen kontrara doan zure baieztapen hori defendatzeko. Nagusitasun moral handiaz aipatzen dituzu gauzak inolako arrazoirik eman gabe. Esaiguzu arren, ze arrazoi dituzun amaia perez orozko unibertsoaren gainetik ipintzeko, seguro konbentzituko gaituzula irakurle guztiok, argi baitago gu baino jakintsuagoa zarela eta gainontzekook ez daukagula ideiarik erez feminismoaz, sozialismoaz, langileriaz, postmodernismoaz, etab…

        Nago ez ote zaren zu edukirik gabeko postmodernitate antikomunista horren beste engainatu suminkor bat izango…

        Ea ba, nire atentzio guztia daukazu, ‘maitia’. Zelan arrazoitzen duzu amaia perez orozkoren jainkotzea?

  8. Gezurra dirudi bere garaian Etxebarrieta anaiek (klase auziari eta nazio auziari erantzun integrala: euskal herri langileak, euskal estatu sozialista), geroago Argalak, eta ondoren ehundaka eta ehundaka militantek jarraituko zuten bidea, nora eraman duten gaur egungo ezker abertzalearen zuzendaritzaren jabe egin den kuadrillakoek. Ezingo da ukatu ezer gutxi geratzen dela garai bateko Herri Batasunatik.

    Torturak, erbestea, dispertsioa, kartzela ta heriotza. Oier Gomezen aurretik 400dik gora hildako zerrenda luze bat utzi du errepresioak hemen.
    Ba guzti horri bizkarra eman nahia gutxi ez balitz, euskal estatu sozialistaren proiektuari berari bizkarra emateko eskatzen ari zaigu gaur egungo ezker abertzalearen zuzendaritza. Orain EA bezalako alderdiekin goaz koalizioan. Eta ez EA bezalako alderdiak posizio iraultzaileetara bildu ditugulako (ain justu, interesantea litzatekeena)… ez, ez, “ezker abertzalea” posizio sozialdemokratetara bildu delako baizik.

    Lehen Santiago Brouard, Txomin Ziluaga, etab bezelako komunistak izaten ziren alderdiaren eta KASen zuzendaritzan. Orain dela gutxi arte, Justo de la Cueva, Alfonso Sastre, Eva Forest edo Pepe Rei bezelako komunistak etortzen ziren EHra, herriarentzako, gehiengo sozialarentzako, alternatiba sozialista bultzatzera.

    Eta orain gazte talde batzuek, antolatu, eta ezinbestean, klase borroka mahai gainean jarri eta gehiengo sozialarentzako alternatiba sozialista bultzatzera eta lehen lerroan jartzera datozenean, zein da erantzuna? …Ba tamalez “garai zaharretan” ezker abertzaleak, beste ezkerreko posizioekiko (marxismo berdinetik zetozen posizioekiko edo posizio libertarioekiko), posizio erabat legitimo, borrokalari eta iraultzaileekiko izaten zuen jarrera triste eta miserablea: mehatsuak, burlak, kontu faltsuak, etab

    GKSk ezkerra batu eta langileoi alternatiba bat emateko asmotan lanean jarri bada, ez da gutxi! …lanik ez da falta.
    Posmodernismoan erabat itota dauden Podemos alderdi-moda mesfidagarri ahulari begira, edo Bildu bihurtu den PSOE independentista merkeari begira egotea baino hobe izango da ba!

    M8, M1… mobilizazioetan ikusiko gera. Dudarik gabe!

    Gora Euskal Herria Askatuta!
    Gora Iraultza Sozialista!
    JTK!

  9. “Y porque no es lo mismo el Feminismo Liberal de NOW en E.E.U.U. que Mujeres Libres”

    Mujeres Libres no eran feministas, ni formaban parte de ningun movimiento feminista, rechazaban el movimiento feminista por burgues y porque el feminismo no es mas que una ideologia burguesa, como lo es todo nacionalismo. El anarcofeminismo es simplemente una contradiccion, como lo es el nacionalismo revolucionario o el Estado socialista, una cosa excluye a la otra.

    Mujeres Libres como su nombre indica estaban por la liberacion de las mujeres y NO ERAN FEMINISTAS, sino anarquistas.

    • Ni tampoco existe el feminismo liberal. Cualquiera que se haga llamar feminista liberal esta intentando engañar a la gente puesto que el feminismo SIEMPRE habla de opresión, ya que habla de Patriarcado. Ademas, hoy el Capitalismo no se puede entender sin su relacion con el Patriarcado (vientres de alquiler,…)

  10. Jainkotzea? Inoiz eta inor ez. Soilik gomendatzen dut bere irakurketa. Marxismoaren irakurketa berritua eginez, Kapitala-Lana kontraesanak izkutatzen duen irakurketa patriarkala azalarazten du eta Kapitala-Bizitza kontraesana birformulatzen du. Horrela azalarazten ditu sistemak bere burua mantentzeko behar diren emakumeen doako lan guztiak. Bizitza erdigunean jartzen du eta honen xahurgarritasuna. Hortik ulertzen da ere zaintzen kate globalen inguruko irakurketa eta gaurko Kapitalismoa ulertzeko hainbat kontzeptu. Amaia ez da bakarra. Hainbat ekonomista feminista daude eta egokia da irakurtzea. Beti.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA