Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko gazte karpa

Aurten urte berezia izan da Gasteizko gazteriarentzat. Martxoko Iraultzarekin izar gorri bat piztu genuen, inoiz baino indartsuago kalera atera eta geurea dena aldarrikatu genuelarik. Hala ere, denon ardura da Gasteiz gainean piztu genuen izar gorri hori elikatzea. Abuztuaren 3tik 9ra Gasteizko jaiak direla eta, gazteriarentzako izan nahi duen beste bilgune bat sortu dugu Gasteizko Txosnetan. Gure arteko harremana indartu eta elkar ezagutzeko espazio ezin hobea izango da. Egungo egoera dela eta dena emateko prest dagoen gazteria antolatu beharra dago. Hortaz, aurten indarrak bildu, eta ikasle eta gazte txosna egotetik, Gazte Karpa izango dugu. Kalean egin genuen bezala jaietan ere indarrak biltzeari ekin diogu

HORRELA GELDI EZINAK BAIKARA!!!!
ZERUA UKATZEN DIGUTEN HEINEAN BOLIEK AURRERA JARRAI DEZALA!!!!

Aurten urte berezia dugu! Abuztuaren 3tik 9ra Gazte karpa Gasteizko txosnetan!

Kontzertuak : ETS, SKAKEITAN, NORTE APATXE + 121 KREW (kolaborazioa)+ Viñaspre eta Solozabal, LA POLLA (La Polla Records tributoa)…..

Gazte eguna, ikasle eguna, gazte neska blusa eguna, herrira eguna……

Tiro al miliki, Erradikal climbing, Akelarrea, Sokatira erraldoia, Futbolin erraldoia….

Afariak, kantautoreak…

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

Gurekin kontaktatzeko E-maila: gasteizkogazteak01(A bildua)gmail.com

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA