Home

mozketa

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak mugimendua

2007an A-8 autopista mozteagaitik Abenduak 1ean goizeko 12tan Epaiketa Donostian

Epaituak izango direnek ohar bat bidali digute. Hemen doa:

Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A-8 autopista mozteagaitik Abenduak 1ean goizeko 12tan Donostiako epaitegira deitu gaituzten Asier Alberdi Deustuarrak, Saioa Zerain Gasteiztarrak, Aritz Azkona Arrietarrak, Naroa Ariznabarreta Eibartarrak eta Ainara Ladron Elgoibartar gazteok zera adierazi nahi dugu.

2007an egindako bide mozketa, beste hainbat mobilizazioen arteko bat izan zen, Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko. Mobilizazio horrekin bi aldarrikapen nagusi genituen, euskal gazteriak militatzeko zuen eta duen eskubidea aldarrikatzea eta Segi terrorista deklaratzeak, euskal gazterian eta euskal herriko askapen borrokan edukiko zituen ondorio latzak salatzea.

9 urte luze pasa dira ordundik, bederatzi urte luze hauetan audientzia nazionalera baja gaituzte, bertatik Donostiko epaitegira bideratu eta orotara hirugarren epaiketa dataren aurrean aurkitzen gara, bederatzi urte ondoren fiskalak ez du eskaera egun bat ere jaitisi eta bakoitzari bi urte terdiko espetxe zigorra eskatzen digu, orotara 12 urteko kartzela zigorra ezarriz.

Berriro ere epaiketa politiko baten aurrean aurkitzen gara, eta ez gara bakarraK, azken egunetan jakin bait dugu Ekineko kide izatearen akusaziopean auziperatutako kideei jarri dietela epaiketa data, eta Batasunako kide izatearen akusaziopean auziperatutako kideen epaiketa Abenduaren 3an hasiko da audientzia nazionalean, arrazoia argia da, disidentzia politikoa kriminalizatuz askapen borrokaren kontrako oldarraldiarekin segi nahi dute. Baina nazkatuta gaude eta nahikoa dela esatera gatoz. Gure herriaren alde lanean jarraituko dugu, borrokak emango digulako horren maitea dugun askatasuna.

Horregaitik guztiagaitik, dei egiten diogu euskal herriari borrokan jarraitzeko eta egongo diren mobilizaizo ezberdinetan parte hartzeko:

-Azaroaren 30ean Deustun 19:30tan kontzentrazioa

-Abenduaren 1ean Eibarren 12:00tan prensaurrekua, 18:00tan bideo emanaldia eta hitzaldia eta 19:30tan Manifestazioa urtengo da Eibarko Aske gunetik, Arrietan 20:00tan kontzentrazioa herriko plazan, Elgoibarren 19:30tan kontzentrazioa Plaza Haundian eta Arbizun 20:00tan Kontzentrazioa herriko plazan.

– Abenduaren 2an Gasteizen kontzentrazioa (ordua zehaztu gabe oraindik)

Gora Euskal Gazteria, Gora Euskal Herria Askatuta! Jo Ta Ke Irabazi Arte!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s