Home

1fd7e18405e919035733ddfe00baea8fmozolomendi-eguna-lekeitio-2017jpg

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Mozolo Kolektiboa (Lekeitio)

Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, behar zituenarentzat bizitoki bilakatzeko, “Maisu-Maistren etxeak” deritzen eraikineko hainbat etxe okupatuak izan ziren, 2013. urtean. Gaur egun, guztira, 5 etxebizitza daude okupatuta, horietatik 3 daudelarik bizitzeko erabilgarri. Epe laburrean hauek erabiltzen jarraitzeko prestaketa lanetan ari gara.

Espekulazio eta merkatuaren gainetik, bizitzeko aterpe bat izatea oinarrizko behar bat da, eta okupazioa horretarako tresna. Gainera, proiektua gehiago zabaldu nahi dugu. Neguan zehar etxeko lanak egiten haritu ostean, okupatutako etxeetako bat erabilera anitzeko areto bilakatu dugu; beste etxeetako bati biltegi, tailer eta bilera leku izaera eman diogularik.

Modu honetan, bizitzeko eremu izateaz gain, gure asmoa esparru hau herrira zabaltzea da, batez ere herri mugimendutik herriari zein mugimenduari egindako ekarpen bezala. Izan ere, alde batetik, egokitu dugun aretoa hitzaldi, asanblada, ikastaro, liburutegi zein lasai egoteko gune bat izango da. Kafea, infusioak edota janariak prestatzeko aukera emango duen sukalde batekin. Bestetik, beste aretoak, taldeek bilera txikiak egin, propaganda prestatu zein materiala gordetzeko funtzioa izango du.

Espazio batetik harantzago, filosofia bat ere izan nahi du. Hain zuzen ere, herri botere, autogestio eta ekintza zuzenean oinarritutako filosofia praktiko bat. Izan ere, bizi garen gizarte kapitalista honetan, gure bizi baldintza zein bizi ereduak kapitalismoak zein merkatuak zuzentzen ditu. Horren aurrean, kapitalismoaren aurkako borroka eta autodefentsa egitetik harago, derrigorrezkoa iruditzen zaigu autogestio praktika komunitarioak eratzea, herritarrok ahalik eta esparru gehienetan boterea lortuz.

Hondar ale bat izan nahi dugu norabide horretan. Geugandik hasita, bestelako praktika batzuk indartzeko ahalegina eginez, bidez batez eraikitzen ari garen bitartekoak herri mugimenduko beste kolektibo zein pertsonari eskainiz. Jakin badakigulako, herriaren eta langileriaren arazoak herriak eta langileriak besterik ez dituela konponduko, antolakuntza eta borrokaren bidez. Eta sistema eta boterea espazio askeen aurka ematen ari den oldarraldiaren aurrean (Kortxoenea, Iruñeko Alde Zaharra, Hendaiako Gaztetxea, Izar Beltz, Etxarri, Errekaleor, Tosu…) erantzuteko modurik onena espaziook indartu eta biderkatzea delako.

Horregatik, neguan zehar egindako lana ospatu eta aurrera begirakoan egin beharrekoak argitzen joateko, aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu dugu, ekainaren 30erako, honako egitarau honekin:

10.00 AUZOLANA: ortuaren garbiketa, aretoko lurra jartzea, liburutegia osatzea, bazkaria, haurren zaintza…
14.00 BAZKARIA
18.00 MAHAINGURUA: “langile klasea eta erresistentzia”, ROAL fabrikako borroka, etxeetako emakume langileak eta Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareko kideekin
22.00 HIP HOP – REGGAE GAUA: Sustrajah Band eta Ziribulio Sound-ekin

1 thoughts on “Mozolomendi: autogestio eta herri botererako tresna

  1. Pingback-a: Mozolomendiko etxebizitza okupatuen proiektua babestu dute Lekeitioko hamar eragilek

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA