Home

cartel-para-redes-sociales

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak/Libre mugimendua

Euskal herritarrez trufatu dira berriz ere Madrilen. Altsasuko gazteentzako askatasuna eta Justizia aldarrikatuz Iruñean bildu ginen 50.000 lagunei muzin egin digute. Poliziaren muntaia ontzat eman dute epaileek eta denetara 79 urteko kartzeko zigorra ezarri die Altsasuko gazteei. “Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei. “Nagusitasun abusu eta gorroto” larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak “arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik” eman zirela argudiatuz. Arrazoinketa guztiz politikoa, epaiketa politiko batean. Gainera, ezin dugu ahaztu, Jokin, Adur eta Oihanek urte eta erdi daramatela espetxean, familia eta lagunengandik urrun, zigortuak epaia atera denerako.

Kartzela zigorraz gain, lesioengatik 9.200 euro ordaindu beharko dizkiote tenienteari. Sarjentuari ostera, 3.700 euro ordaindu beharko dizkiote, eta bi hauen bikoteei 6.100 euro buruko. Are gehiago, teniente eta sanjentuaren bikotekideei, hurrenez hurren, 45.000 eta 25.000 euro ere ordaindu beharko dizkiete “ondorio eta kalte moralengatik”. Ez dago Justiziarik Altsasuko gazteentzat. Beraien Eskubide Zibil eta Politikoak ukatu zaizkie epaiketa justu bat ukatu zaienean. Sententzia onartezina da. Erantzun beharra dago.

Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak… eta ondorioz, halako epaia. SALBUESPENA da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen du Estatu espainolak. Altsasuko gazteen kasuan, beltzen artean beltzena aplikatu diete eta, hemendik aurrera beraiekiko elkartasuna zigortuko dute.

Honek guztiak argi adierazten du ezin garela konformatu urteetan Euskal Herrian ezarri diren salbuespen politikak eta hauek aplikatzeko garatu diren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin, indargabetu behar dira guztiak.

Ez dela terrorisamoa esan dute, baina Madrilen epaitu dituzte, tribunal berezi batek epaitu ditu eta izugarrizko zigorrak jarri dizkie. Ez dugu onartzen, hori ez delako Justizia.

Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor LIBRE nahi ditugu eta horretarako guztion eskubideen alde borrokatu behar dugu.

Kondena bidegabea da Altsasukoen kasuan eta “neurtuagoa” Oreretako kasuan, baina bietan sententziek Espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa azaleratzen dute. Dei egiten diogu euskal jendarteari ondorengo egunetan izango diren deialdietan parte har dezan.

Gure Eskubide Zibil eta Politikoak non daude?
ALTSASUKOAK LIBRE!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s