Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ospa! Herri Mugimendua
Ospa! herri mugimenduaren irakurketa huerta de peraltako gertakarien
aurrean
ELKARTASUNA
Huerta de Peraltan greban dauden langileekiko elkartasuna.
DUINTASUNA
Bere lanpostuak eta bere eskubideak defendatzen dituzten langileen
duintasuna.
ERREPRESIOA
Kapitalaren eta enpresari zikinen mesedetara langileak kolpatu eta
jazartzen dituzten txakurrek eragiten dutena.
Askotan hitz egiten da poliziaren helburuei buruz. Jendarteari babesa ematea, kriminalak atxilotzea eta gaizkileak espetxeratzea. Estatuaren propagandak Hollywoodeko heroiak bezala saltzen dizkigu sistema honen oinarriak defendatzen dituzten mertzenarioak. Huerta de Peraltan (Maravillas gaztetxean bezala, besteak beste) argi geratu dira helburu horiek; kapitalaren interesak defendatu eta altxatzen direnak erreprimitu.
Gaur, inoiz baino ozenago, FORALAK ERE, TXAKURRAK ZARETE oihukatu behar dugu. Gaur, inoiz baino ozenago, ALDE HEMENDIK oihukatu behar dugu. Gaur, inoiz baino indartsuago, errepresioaren aurrean altxatu behar gara.
Herri langilearen etsaiak direlako. Euskal Herrian lekurik ez dutelako.
Gora Huerta de Peraltako langileen borroka! Gora langileriaren borroka!
Errepresioaren aurrean, antolakuntza eta borroka!