Home

cruz franquista ondarroa 001

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ondarruko ernai

“Zuk bultza gogor hortikan, eta nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laster eroriko da!” Franco diktadorea buru izaki, espainiar Gerra Zibilaren irabazleek 1939az geroztik eraikitako erregimen diktatoriala betierekotu zuten, era berean, euskal herritarron zapalkuntzaren jarraipena bermatuaz. Horretarako, erregimen autoritarioaren nolabaiteko itxuraldaketa eginaz. Baina gazteok argi diogu, frankismoak eta faxismoak bizirik diraute. Honen adibide dira, gaur egungo espainiar estatu faxista zein egunerokotasunean pairatzen ditugun lege neoliberalak.

Espainiar erregimen frankistaren funtsezko zati dira espainiar orografia guztian zehar sakabanaturik aurki daitezkeen monumentu frankistak, besteak beste, golpisten izeneko kaleak, Francoren hilerria eta Ondarroako monumentu frankista. Monumentu frankista hauek espainiar erregimenean bizirik dirauen galtzaile eta irabazleen arteko dikotomiaren erakusle dira. Beti ere, faxismoaren goraipamen irmoa egiten dutelarik.

Ondarroako monumentu frankista 1958an eraiki zen Baleares itsasontzian borrokatu zuten ondarrutar frankistak goraipatze aldera. Beste behin ere, irabazleen gorazarrea eginez; Gure herriko frankista eta konplize guztien onerako. Monumentua herriko zati garrantzitsua izan da, gazteok antolatu eta bota dugun arte.

Hau horrela, euskal herritar, emakume, gudari eta langile guztien izenean frankismoa
sustengatzen duten konplize guztien aurrean lerratzen gara. Beste behin ere frankismoaren zein faxismoaren aurkako borrokan berresten garelarik ekintza geure eginez.

Gazteok espainiar estatu faxistaren aurrean, antolatu!

Oroimena Duintasuna Borroka”

1 thoughts on “Ondarroako oroigarri frankistaren harira

  1. Gogora lleva años tomando el pelo a la sociedad vasca, con la retirada de la simbologia franquista de nuestras calles
    El movimiento popular ha retirado durante años el 85% de esta basura y no nos cabe ninguna duda, de que lo seguirá haciéndolo

    Gogora-k urteak daramatza adarra jotzen euskal gizarteari, gure kaleetako sinbologia frankistaren erretiratzearekin
    Herri mugimenduak urteetan zehar zabor hauetako %85, eta ez dugu zalantzarik egiten jarraituko duela

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA