Home

tantaz-tanta5

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Fernando Lizeaga Azkue, Jaione Beaskoetxea Moreno, Jesús María Mendinueta Flores , Maxuxa Larrarte Kanpandegi. Errepresaliatu ohiak Asanbladaren izenean

Zenbat lagun erori diren preso kartzelen kontrako eta askatasunaren aldeko borrokan. Zenbat lagun hilik bizitza duinaren aldeko borrokan. Zenbat sufrikario, zenbat kolpe eta irain jaso ditugun borrokaren hautua egiteagatik eta zenbat laztan, besarkada eta elkartasun keinu ezagutu ditugun hartutako bide horri esker. Zenbat gauza galtzen diren borrokagatik eta zenbat irabazten diren. Dena ala ezer ez, denak ala inor ez. Kontraesanak kontraesan aurrera begira beti. Bi ahoko ezpata izan da guretzako borroka, bagenekielako helmugara heldu gabe erdi bidean gelditzeak, gaua helduta, atzera egitea dakarrelako beti.
Hala ere eta arrisku guztien jabe izanik borroka latz horretan murgildu ginen, independentzia eta sozialismoaren aldeko lanari ekin genion gu baino lehenago pasatutakoek utzitako duintasunaren lorratzari jarraiki eta, garrantzitsuagoa oraindik, gure atzetik zetozenak guregana erakarriz. Eta hori da egun, hain zuzen ere, gure kezka nagusia: borrokaren despolitizazio saiakera baten erdian murgilduta gauden une honetan zein tokian gelditzen diren hamarkadetako borroka horren duintasuna eta berau aurrera atera duten eta oraindik ondorioak pairatzen ari diren gure kideak, guk borrokara erakarri genituen horiek, ze tokitan gelditzen diren militante moduan.

Guretzat, militante moduan, fase bat atzean gelditu da, baina horrek ez du esan nahi erantzukizunik ez dugunik kartzelan eta Euskal Herritik kanpo dauden lagunen egoeraren gain eta, nola ez, herri honen historia idazten gure lan apurra jarri dugun heinean, memoriaren arloan dugun eginkizunean.

Urtarrilean, gutun hau sinatzen dugunok eta gu bezala hainbat urtez errepresioaren ondorioak pairatu dituzten beste militante batzuek, bilera bat burutu egin dugu egoera politikoaz eztabaidatzeko eta egungo testuinguruan militante moduan burutu behar dugun lana finkatzen hasteko. Hurrengo hilabeteetan ideia hau gorpuzten joango gara honako hiru puntuen inguruan: 1) Borrokaren duintasuna mantentzea eta historia manipulatzeko saiakerei aurre egitea. 2) Belaunaldi berriei etorkizun hobe bat eraikitzeko ateak ez ixtea. 3) Errepresaliatu politikoei gure babesa ematea eta etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik bat bera ere botata geldituko ez dela jakinaraztea.

Bukatzeko, azpimarratzea errepresaliatu ohiak izateak ez gaituela militante ohi bihurtzen. Militante politikoak izaten jarraitzen dugu eta gure esperientziak eta bizipenak Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalaren aldeko borrokaren zerbitzura jartzera gatoz. Bide horretan gure ekarpena lagungarria izango delakoan, jo ta ke irabazi arte!

Cuántos compañer@s han caído presos en la lucha contra las cárceles y a favor de la libertad. Cuántas compañer@s muertas en la lucha por una vida digna. Cuánto sufrimiento, cuántos golpes e insultos por decantarnos por la lucha y cuántas caricias, abrazos y gestos de solidaridad hemos conocido gracias al camino tomado. Cuántas cosas se pierden por esa lucha y cuántas se ganan. Todo o nada, todos o ninguno. Por encima de las contradicciones siempre adelante. La lucha ha sido un arma de doble filo para nosotros y nosotras, porque sabíamos que quedarnos a mitad de camino sin llegar al destino, una vez llegada la noche, siempre acarrea volverse atrás.

Aún así, y siendo conscientes de todos los peligros, nos involucramos en esta cruda pelea, nos pusimos manos a la obra a favor de la independencia y el socialismo siguiendo la estela de dignidad que habían dejado quienes pasaron antes y, todavía más importante, atrajimos hacia nosotros a quienes vinieron después. Y eso es, precisamente, lo que actualmente más nos preocupa: el lugar en el que quedan la dignidad de esa lucha de décadas y en qué lugar quedan, como militantes, esos compañeros y compañeras que la han sacado adelante, esos a los que arrastramos a la lucha y todavía están sufriendo las consecuencias, en este momento en el que nos encontramos inmersos en un intento de despolitización de la lucha.

Para nosotros y nosotras, como militantes, ha quedado atrás una fase, pero eso no quiere decir que no tengamos responsabilidad alguna sobre la situación en la que están los kides que nos quedan en la cárcel y fuera de Euskal Herria y, cómo no, en la medida en la que hemos puesto nuestro granito de arena para escribir la historia de este pueblo, que no tengamos responsabilidad en la tarea del campo de la memoria.

En enero, quienes firmamos esta carta y otros militantes que al igual que nosotras han sufrido la represión, hemos llevado a cabo una asamblea para debatir sobre la situación política y para establecer cuál es el trabajo que en la actualidad debemos realizar como militantes. En los próximos meses iremos dando cuerpo a esta idea en torno a estos tres puntos: 1) Mantener la dignidad de la lucha y hacer frente a los intentos de manipulación de la historia. 2) No cerrar las puertas para crear un futuro mejor a las generaciones venideras. 3) Dar nuestro apoyo a l@s represaliados políticos y hacerles saber que nadie se quedará tirad@ por no ceder ante los chantajes del enemigo.

Para terminar, destacar que ser ex represaliados no nos convierte en ex militantes. Seguimos siendo militantes políticos y venimos a poner nuestras experiencias y nuestras vivencias al servicio de la lucha por la liberación social y nacional de Euskal Herria. Convencidos de que nuestra aportación será positiva, jo ta ke irabazi arte!

Errepresaliatu ohiak Asanblada

14 thoughts on “Euskal Herriari – Errepresaliatu ohiak Asanblada

  1. Zatiketa martxan!
    Beste pausu bat

    Animo, helmugatik oso gertu zaudetela…
    .
    .
    .
    Amnistiarena amua zela gero ta argiago

    • Begira… eskutitz honetan agertzen dena betidaniko duintasun, koherentzia ta ildoaren jarraipena besterik ez da…. Zatiketa etsaiaren ikur okupatzaileak jartzen/ezartzen dituenak eragiten du; zatiketa Estatu zapaltzailearen instituzio zapaltzaileak onartu ta zilegiztatzen dituenak eragiten du; zatiketa Dignidad y Justicia bezalako talde utraeskuindarrekin tratuetara iristen denak eragiten du;….. Eta bai jakizu, zatiketa euskal preso politikoei duintasuna ta koherentzia albo batera utziaz kalera ateratzeko “egin beharreko guztia” egiteko esaka ari direnek eragiten dutela…. Zeren kalera ateratzeko “egin beharreko guzti” horren barnean kaka asko eta arbitrarietate asko dago; kartzelero eta zerbitzuburuen komunak gartbitzeak ere ez dizu ziurtatzen espetxeko tratamendu batzarrak espetxeko onurak emango dizkizunik……. Zenbat jipoi; zenbat irain; zenbat zigor eta zenbat jazarpen jarrera duin ta koherentea mantendu izan duten euskal preso politikoen kontra; horrelako ezer ez zen gertatzen eta ez da gertatzen “Langraitz bidean” edo antzekoetan dabiltzanen aurka…. Etsaiak “asimilatzen” zaituenean ez du zertan jipoitu, ez du zertan iraindu, ez du zertan gauerdian bapateko araketa biolentorik egin izutzeko asmoz…. Etsaiaren esanak txintxo-txintxo betetzen dituzunean ba etsaiak asimilatzen zaitu, beraietako bat bihurtzen zara….. Euskal erresistente errebeldeok etsaiaren aldetik egurra jaso dugu, nahiz ta batzutan azenarioa eta egurra izan ditugun aukeran, duintasuna erakutsi dutenek egurra izan dute zigor gisa…. Eta lagun, zuk horrenbeste dakizularik, gaur edo bihar 40 urteko espetxe zigorrera zigortzen duten euskal preso politikoak noiz beteko ditu baldintzak espetxe araudiak aurreikusiriko onura penitentziarioetara eskaria egin ahal izateko?. Mesedez, kolektibotasuna hautsiz ez goaz inora, presoak elkarren artean mokoka nahi dituzte; espetxetik lehenbaitlehen ateratzeko “merituak” egiteko karrera batean zein lehenago ikusi nahiko lituzkete; batzuk komunak garbitzen eta beste batzuk espetxe barneko beste zikinkeria batzuetan, indibidualismoan oinarrituz era batera edo bestera ateratzeko “merituak” egiten…..

      Ez al da nahikoa “Langraitz bidean” sartu izan direnen adibidea? Zenbat “meritu” egin behar izan dituzte espetxeetako araudiak dioen espetxeko onuretan aurrepausuak emateko? Zenbat gutun idatzi izan behar izan dute kolektiboan zeudenen aurka? Zenbat etsaiaren gustuko keinu?……. Etsaiak soilik bere gustuko pausuak emanez eman izan ditu espetxeko araudian aurreikusitako onurak; eta probetxusko zarela ikusten bazaitu ba hortxe bere menpe mantendu nahi izaten zaitu ahalik eta etekin gehien atera arte…..

      Etsaiaren tribunal bereziak; etsaiaren espetxe politika eta etsaiaren bestelako instituzioak ta legeak onartuz ta zilegiztatuz ez goaz inora…. Urte luzez tinkotasunez eramandako borrokari bizkar ematea besterik ez da; espetxera eraman zituzten borrokaren muinari bizkar ematea besterik ez da…. Hori ez da inondik inora bidea….

      Ah… Te ze polita PRESO POLITIKO….Ze harrotasuna espetxetik ateratzen diren eskutitz horietan igorlearen aldean “euskal preso politikoa” irakurtzea; ze harrotasuna espetxe barneko idazkietan edo Espetxe Zaintzako Epaitegietara zunzenduriko eskutitzetan “preso politico vasco” erabiltzen dutenean….. Ez ahantzi EUSKAL PRESO POLITIKOAK DIRA!!!

  2. No creo que se pueda hablar de escisión “ni neu”, pero en caso de ser cierto, que mas da? Cuando los m y los pm se dividieron no paso nada, eran dos estrategias diferentes, pues que cada uno elija su camino. No entiendo ese pensamiento de falsa unidad. Si no se esta de acuerdo pues no se está. No creo que sea algo malo. Lo que de verdad es malo es el pensamiento único y el que nunca haya discrepancias.

    El tiempo pondrá a cada uno en su lugar, como paso con los m y pm. Que por cierto, los m eran super minoritarios en comparación con los m sin embargo la historia se ha encargado de demostrar quien tenia razón y quién no.

  3. Zatiketa aspaldian da abiatua, ENAMeko frakzio erreformistak estatu kolpe bat jotzea erabaki zuenetik. Denbora kontua zen jendea haien saldukeriaz ohartzea eta antolatzen hastea.

    Oroitu Altsasuko prentsaurreko horretaz, eta aldi berean Venezian irakurritako adierazpen hartaz ere, zeinetan 50 urtez tinko defenditutako bidea zakarrontzirat igorria izan zen, eta haren ordez Mitchell senatari yankee inperialistaren printzipioak onartu baitziren, aurretik inolako eztabaida egin gabe. Hango batzuk ez zekiten ezta gizon hori nor ote zen ere. Berdin zion! Kontua zen hala edo nola “estrategia eraginkorra” martxan jartzea. Emaitzak ikusten ari gara.

    Eta bai, zatiketa dator, zeren eta gero eta jende gehiago konturatu baita “Ezker Abertzalea” autoizendatzen den hori, liberatu eta politiko profesional batzuen kamarillak gidatutako talde erreformista bat bertzerik ez dela, ENAMeko zati bat izan zena bere garaian, eta gaur egun XXI. mendeko Euskadiko Ezkerra bilakatzen ari dena.

    Benetako amua (eta mamua!) “estrategia eraginkorrena” izan zen… Euskal Iraultza lurperatu nahi zenuten, baina badira, bagara militante asko hori sekulan onartuko ez dugunok.

    Zorigaitzez (eta zorionez!) hobe da zatiketa bat egitea, etsaiaren aurrean amore ematea baino. Eta gainera, lotsagarriro belaunikatzeari “aldebakartasuna” deitzea….

    Zuen jarrera eta praktika erreformistek erein eta eragindako zatiketa dator, bai… Bazen garaia!

  4. Gehienok ez gaude ni neuk idatzi duen eta beste iruzkinetan agertzen den alde. Zuen gerra hori astuna da. Ezker abertzale sano bat nahi dugu eta daramtzazuen formak eta jarrerak kaltegarriak dira bai erreformismo itsua bai anti erreformismo itsua. Eztabaida guztietan sartzen zarete dena desbideratuko asmoz. Nahikoa da.

    • Merezi du erantzutea protagonismoa ematen?
      Nik ezagutzen ditudan ‘disidenteek” sortu(aditza,kasualitate baino ez) ahal dutena eraginkor bezain irrigarria izan daiteke.
      Beste herri batzuetan agian beste kontu bat izan daiteke baina nirean….

  5. de lo que ya bale es de utilizar el haber sido represaliado para darle fuerza a tus argumentos. Si se asume la responsabilidad de sacar a quien esta dentro sera por el trabajo diario

    • ¿Le llamas trabajo diario a reconocer y asumir la legislacion del Estado opresor? ¿Le llamas trabajo diario llegar a acuerdos con la organizacion ultraderechista Dignidad y Justicia? ¿Le llamas trabajo diario a proponer (cuasi obligar) a los presos politicos vascos a pasar “por el aro” y que en adelante se comporten como presos independentistas, reconociendo y asumiendo la legislacion contra la cual habian luchado antes de caer presos?….. Porque desde luego no veo ese trabajo diario por casi ningun lado; se ha desactivado el movimiento popular, se ponen mil trabas y se etiqueta de mala manera cualquier iniciativa del movimiento pro amnistia… Por supuesto que hay que impulsar el trabajo diario, hay que ir organizando pueblo a pueblo, barrio a barrio, un movimiento pro amnistia, para hacer trabajo diario y crear las condiciones para llegar a la Amnistia; trabajo diario para movilizar al pueblo vasco para buscar una solucion digna y justa, una salida al conflicto en el que estamos estancados, conflicto que perdura a pesar de que las armas de la organizacion callaron…..

      • le llamo trabajo diario a no arrogarse sobre la si la mas absoluta verdad por el hecho de haber sufrido detenciones, tortura, exilio o carcel.

        Le llamo trabajo diario a dejar de publicar comunicados un dia si y otro tambien, dando a entender que somos muchos cuando no somos tantos.

        al darle al enter, nada habra cambiado, porque el trabajo diario no es la critica destructiva permanente.

        El trabajo diario es simplemente eso: sacrificar el tiempo del que se puede disfrutar acomodado para impulsar dinamicas en este caos para que los presos vuelvan a casa. Si estamos de acuerdo en eso, hablaremos de estrategia; que por cierto creo que o bien no tienes, o no es para nada una estrategia que nos hara culminar nuestros objetivos.

        • ¿Cual es tu estrategia? ¿La de reconocer y someterse a la legislacion del opresor y ver si esos que ocupan las tierras vascas son lo suficientemente benevolentes?….. Vea lo que ocurre con Carmen Gisasola, Urrusolo, Caride Simon y compañia; luego de hacer cumplir todos los requisitos solicitados por la “Via Nanclares”, los siguen utilizando y exprimiendo hasta los topes, como rehenes asimilados/domados que se han convertido…… Constantemente tienen que sacar una carta publica o hacer algo contra el Colectivo de Presos Politicos Vascos y contra la resistencia vasca, con el fin de conformar y contentar a quienes los tienes amarrados con una estrategia bien deseñada… ¿O tu te crees que el Estado terrorista español te va a otorgar o conceder los beneficios penitenciarios sin nada a cambio? ….. Lo que si me queda claro es que no tienes estrategia alguna, mas alla de seguir lo que Rufi o Pernando te digan…. Yo te he expuesto mas arriba la irremediable necesidad de alimentar la lucha pro amnistia; partiendo de organizar y expandir esa organizacion a pueblos y barrios de Euskal Herria; partiendo de socializar y ir paulatinamente creando un engranage pro amnista que lleve a que el pueblo vasco salga a la calle a exigir la amnistia para los presos politicos vascos…. ¿Sabes que segun la legislacion Española, los presos politicos vascos recientemente condenados no podran acogerse a beneficios de Reglamento o de Ley hasta que cumplan lamitad de la condena? ¿Cuando podria estar pidiendo (que no gozando) de beneficios penitenciarios un preso politico vasco que hoy sea condenado a 40 años de prision? ¿De verdad no tienen ninguna otra propuesta que aceptar y someterse a la legislacion faxista y opresora Española? ……..

          • Puedes escribir ochocientas mil veces sin dejar de repetir lo mismo y sin aportar algo que reduzca ni un segundo la condena de un preso ni suponga nada positivo en sus condiciones de vida.
            Pero si esto te relaja o te hace creer que estás desarrollando una misión histórica,continua.

            • ¿Condiciones de vida? Muchas de las condiciones de vida y mejoras se han logrado mediante luchas con chapeos, huelgas de hambre…. Esas han sido mejoras logradas con diginidad, coherencia y lucha en condicones de rehenes politicos…. Hay otro tipo de mejoras, que comienza por pasar “por el aro”, por convertirse en marioneta de quien te somete; en escribir cuantos articulos te pidan y mostrar-demostrar a tus captores que eres un ser sumiso, asimilado y REEDUCADO para vivir en una sociedad ocupada, oprimida y con las libertades civiles y politicas coartada; esto es, que ya no estas dispuesto a luchar por aquello que luchaste una vez…. Claro que hay dos maneras de lograr mejoras, no tengo duda alguna!!!

          • A los de la Vía Nanclares no les van a dar nada si no es a cambio de bla bla bla,dices.
            Y a los otros si,¿verdad?
            Incluso su excarcelación.
            Me tienes esperanzado.

  6. Kaixo Iban:

    “Honestidad”, “coherencia”, “dignidad”, son conceptos de carácter subjetivo que si bien tienen una importancia capital en el desarrollo de la militancia, entendida desde la cultura de izquierdas y revolucionaria, éstos conceptos, valores, no adquieren toda su potencialidad real si no se objetivizan y se articulan en la acción, en la praxis; una praxis que debe de responder, necesariamente, a una realidad sociopolítica concreta. Ya que, en mi opinión, para que un determinado planteamiento pueda ser creíble, la teoría y la praxis (y su viabilidad) deben de componer un todo, una unidad en lo concreto. De ahí que la praxis de determinados sectores (o personas con nombres y apellidos que se han erigido en sus portavoces) están siendo un lastre para el desarrollo y la credibilidad de algo que puede resultar ser una aportación al conjunto de la izquierda abertzale. No se puede ir lanzando soflamas sobre la necesidad de la confrontación como estrategia y, acto seguido, aceptar las condiciones impuestas por la fiscalía del Estado y la ultraderecha española.

    A partir de ahí, sólo me resta comentar que valoro enormemente la modulación del discurso proveniente del espacio que queréis representar, un discurso que ha ido evolucionando desde posiciones que trataban de construir (reconstruir) una “identidad” ideológica centrándolo en un anti-discurso, a intentos por definir (redefinir) un espacio crítico y constructivo.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s