Home

Artículo de colaboración para Borroka Garaia da!. Autor: Eleak mugimendua

Durante los últimos años, con la crisis generada por el propio sistema como excusa, hemos asistido a una pérdida sistemática de derechos sociales que ya anteriormente eran escasos: derechos laborales, derecho a la sanidad, a la educación, a la vivienda… Un ataque que ha generado un aumento de la movilización ciudadana.
Frente a esta situación de abolición de derechos fundamentales, las instituciones, una vez más, se dedican a formular leyes y reformar el Código Penal para criminalizar los actos de participación política y las movilizaciones de protesta.
En síntesis: Con una mano nos roban derechos sociales, con la otra el derecho a luchar por esos derechos.

Hace, un año, el 1 de julio del 2015, entraron en vigor dos de las Leyes Mordaza: Ley de Seguridad Ciudadana y Reforma del Código Penal. Ambas forman parte de un paquete más amplio de medidas, como la Ley de Enjuiciamiento Criminal, la Ley de Seguridad Privada o el casi clandestino Plan de Lucha Contra la Radicalización Violenta. Todas ellas dirigidas a quitarnos libertades, castigar la protesta y las situaciones de pobreza y precariedad. Cualquier vecino o vecina pasará a ser sospechosa si el agente de turno considera que puede llegar a cometer un delito sin necesidad de que lo haya cometido, criminalizando de este modo ya no sólo hechos sino también determinados colectivos como migrantes, activistas, personas sin recursos y quien demuestre solidaridad con dichos colectivos.

Sabemos cuál es el objetivo de este conjunto de leyes: que el miedo, el castigo y la represión nos desborden y se vacíen las calles. Sin embargo, llevamos la semilla de una sociedad solidaria en nuestros corazones y en nuestro cotidiano ya estamos recogiendo sus frutos. En este pueblo conocemos perfectamente cuáles son las consecuencias de las leyes de excepción. Durante muchos años hemos sido el laboratorio de este tipo de medidas cuyo objetivo ha sido acallar las respuestas ciudadanas y, pese a todos los obstáculos, hemos desarrollado la inteligencia y el cuidado colectivo para bailar por encima del autoritarismo. Sabemos que con estas medidas la protestas ciudadanas, las propuestas y las alternativas que ponemos en marcha desde las vecinas y para las vecinas se criminalizan con mayor facilidad. Por eso, más que nunca, hacemos un llamamiento a perder el miedo y a desobedecer ante estas leyes injustas: la calle es el espacio de las personas, es el momento de multiplicar las tendencias hacia la organización y el apoyo mutuo entre vecinas. Si no somos nosotras, ¿quién? Si no es ahora, ¿cuándo?

Por todo lo dicho, este próximo 1 de julio, hemos convocado una movilización. Una iniciativa independiente y descentralizada, pero coordinada con el resto de capitales vascas al sur de los pirineos. A todas nos une la lectura realizada, que hemos consensuado y se repetirá estos días en cada capital. También el lema general: No a las Leyes Mordaza. Lege injustuak desobeditu. El tipo de movilización será distinta en cada lugar, pero en todos los casos las convocatorias están organizadas entre colectivos sociales y políticos diversos. Creemos que este trabajo en común entre diferentes es indicativo de la amplitud de la preocupación y enfado que generan las distintas leyes mordaza.

Araba, txapeldun en apliación de la Ley de Seguridad Ciudadana.

Si en algún lugar tiene sentido esta convocatoria, es en Araba y en Gasteiz. Y es que parece ser que, tristemente, en Araba somos unas campeonas en aplicación de la Ley de Seguridad Ciudadana. La pasada semana conocimos las datos de la Consejería de Interior sobre la aplicación de esta ley en la CAV desde el 1 de julio pasado hasta el 31 de marzo. Los datos son elocuentes. En primer lugar,
esta ley se impone desde el Estado, pero se aplica principalmente por parte de instituciones vascas. Si la Policia Nacional y la Guardia Civil la aplicaron en la CAV 735 veces hasta el 28 de febrero pasado, la Ertzaintza lo ha hecho nada más y nada menos que en 3.959 ocasiones hasta el 31 de marzo. 439 veces en Gipuzkoa, 1.907 veces en Bizkaia, y 1.613 en Araba. La proporción por habitante lo dice todo: En Gipuzkoa, una multa por cada 1.633 habitantes, en Bizkai una por cada 602; En Araba, 1 por cada 201.

De las 1.613 personas vecinas de Araba multadas, 685 (42%) lo han sido en base a varios de los articulos más polémicos de esta ley en terminos de libertad de expresión y derecho a la protesta: 36.03 (obstaculización de la vía pública); 36.04 (obstaculización a la labor de funcionarios públicos); 36.06 (desobediencia o resistencia a la autoridad); 37.01(reuniones y manifestaciones); 37.04 (faltas de respeto o consideración a las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad); 37.07 (ocupación de inmuebles o de la vía pública). Unos datos alarmantes y totalmente denunciables.

Exigimos al Gobierno Español que que se conforme tras las elecciones recién finalizadas que derogue estas leyes contrarias a derecho. Pero pedimos igualmente las instituciones vascas, entretanto, que no las apliquen. La semana pasada tomaba este compromiso el Parlamento vasco, con la única oposición del PP. Nos alegramos de este posicionamiento, y estaremos atentas a su cumplimiento. Eso si, también reivindicamos que se actúe consecuentemente, no sólo a futuro, sino también a pasado. Es decir, que se retiren las multas por aplicación de la Ley Mordaza que ha incoado hasta el 31 de marzo la Ertzaintza.

En cualquier caso, tenemos claro que si algo hara logrará que recuperemos nuestrso derechos, sera nuestra actitud, la de todas aquellas personas que consideramos, simplemente, que esto es injusto. El 1 de julio tenemos una oportunidad para demostrarlo. La convocatoria de Gasteiz corre a cargo de colectivos diversos como feministas, de apoyo a las personas migrantes, juveniles y de jubilados, sindicatos o de defensa de derechos civiles, políticos y sociales. Y también de personas que participan a titulo individual. La cita es en la Virgen Blanca, a las 7 de la tarde. Invitamos a todas las y los gasteiztarras a participar. Una concentración distinta, interactiva. Organizaremos varios puntos en el que conocer distintos articulos legales especialmente denunciables: por racistas, por criminalizar la pobreza, por prohibir la libertad de expresión, por condenar con dinero o con cárcel la protesta social etcétera. En cada uno de ellos invitaremos simbólicamente a las personas a hacer uso de sus derechos por encima de leyes injustas, actitud por la que recibirán su correspondiente multa o imputación judicial. “Cuantos euros en multas y tiempo de cárcel acumularemos?”. Nos tememos que demasiadas. Pero no hay problema, las romperemos todas al finalizar la concentración.

———————-

Azken urteotan eta sistemak berak sortutako krisiaren aitzakian, honen aurretik ere urriak ziren eskubideen galera sistematikoa pairatzen ari gara: langile-eskubideak, osasunerako, hezkuntzarako, etxebizitzarako eskubideak… Eta, horren ondorioz, herritarrak gehiago eta gehiagotan ari gara kalera ateratzen.

Oinarrizko eskubide sozialen suntsiketa prozesu honekin batera erakundeek, beste behin, legeak birformulatu eta kode penala estutzeko bidea hartu dute. Parte-hartze politikorako ekimenak eta protestarako mobilizazioak are kriminalizatuagoak izan dira.

Laburbilduz: Batetik, eskubide sozialak lapurtzen dizkigute, bestetik eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea kentzen digute.

Duela urtebete, 2015eko uztailaren 1ean, Mozal Legeetan aipagarrienetariko bi indarrean sartu ziren: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren Erreforma. Baina azken urteetan sortu edo eraldatu diren eta gure eskubide eta askatasunei zuzenean eragiten dieten arauen multzoa, dezentez zabalagoa da. Hilabete batzuk lehenago sartu ziren indarrean Segurtasun Pribatuaren Legea edo isilpean daramaten Erradikalizazio Biolentoaren aurkako Borroka Plana.

Beranduxeago, Auzipetze Kriminalaren Lege berritua.

Herritarron protestak, pobrezia eta prekarietate egoerak zigortzeko helburuarekin formulatuta daude neurriok. Guztiok izan gaitezke susmagarri. Nahikoa da polizia batek delitu bat burutzeko arriskua ikustea, delitua bera gertatzeko beharrik gabe. Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, baita zenbait giza-talde ere: migranteak, aktibistak, baliabiderik gabeko pertsonak, edo horiekin elkartasuna adierazten duen edozein.

Beldurra, zigorra, errepresioa gailentzea eta kaleak hustutzea dute xede. Baina guk elkartasunean oinarritutako gizarte baten hazia daramagu bihotzetan, eta egunerokotasunean uzta jasotzen ari gara. Herri honetan aski ondo ezagutzen ditugu salbuespen-lege horien ondorioak. Urte luzez izan gara herritarren erantzuna isilaraztea helburu zuten halako neurrien laborategia eta, oztopoak oztopo, inteligentzia eta zaintza kolektiboa garatu dugu autoritarismoa dantzatzeko. Badakigu neurri hauekin errazago kriminalizatzen direla herritarron protesta eskubidea eta herritik herriarentzat plazaratzen ditugun egitasmoak eta alternatibak. Horregatik, deialdia egiten dugu neurri bidegabe hauen aurrean beldurra galtzera eta desobeditzera: kalea herritarron lekua da, bizilagunen arteko antolakuntza eta elkarlaguntzarako joerak biderkatzeko unea da. Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?

Guzti horrengatik, mobilizazioa deitu dugu uztailaren 1erako. Ekimen independiente eta deszentralizatua, baina Pirineotik beherako euskal hiriburuen artean koordinatutakoa. Guztiak bat gatoz egindako irakurketan, adostua izan dena eta egunotan lau hiriburuetan errepikatuko duguna. Baita deialdiaren leloan ere: No a las Leyes Mordaza. Lege injustuak desobeditu. Mobilizazioek ezaugarri desberdinak agertuko dituzte tokian toki, baina hiriburu guztietan kolektibo sozial eta politiko anitzen multzoek antolatu dute deialdia. Ezberdinen arteko lan komun honek mozal legeek sortzen duten ardura eta haserrearen zabalaren erakusgarriak direla uste dugu.

Araba, txapeldun Herritarren Segurtasun Legearen aplikazioan
Nonbaiten bada beharrezkoa deialdi hau, hori Araban eta Gasteizen da. Izan ere, tamalez Herritarren Segurtasun Legearen isun kopuruan txapeldunak garela ematen du. Iragan astean ezagutu genituen utailaren bata eta martxoaren 31 arteko Barne Sailaren datuak arlo honen inguruan, eta ezin argigarriagoak dira. Legea Estatuak inposatu, baino euskal instituzioek aplikatzen digute nagusiki.

Otsailaren 28 bitartean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak 735 alditan ezarri badute, martxoaren 31 bitartean Ertzaintzak 3.959 alditan egin du. 439 isun Gipuzkoan, 1.907 Bizkaian, eta 1.613 Araban. Isun eta biztanle arteko proportzioak ezin hobekiago laburbiltzen du: Gipuzkoan 1: 1633; 1:602; Araban, 1:201.

Zigortutako 1.613 arabarretatik, 685 (%42) adierazpen eta protesta eskubideei eragiteagatik polemikoenak gertatu diren artikuluekin izan dira zigortuak: 36.03 (bide publikoen oztopatzea); 36.04 (funtzionari publikoen lana oztopatzea); 36.06 (aginteari desobedientzia edo erresistentzia); 37.01 (bilkurak eta manifestazioak); 37.04 (Segurtasun indarrei errespetu falta); 37.07 (bide publikoen edo eraikinen okupazioa). Datu kezkagarriak bezaian salagarriak.

Hauteskundean amaituta, osatuko den Espainiako Gobernuari exijitzen diogu zuzenbidearen aurkako legedi hauek indargabetu ditzala. Bien bitartean, euskal erakundeei, ez ditzatela aplikatu. Iragan astean konpromiso hori adostu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, PPren oposizio bakarrarekin. Pozten gara hartutako konpromisoaz, eta horren errespetatzea zainduko dugu. Hori bai, modu kontsekuentean joka dezala aldarrikatzen dugu ere, etorkizunari begira ez ezik, baita iraganari ere. Martxoaren 31 arte Ertzaintzak Mozal Legearen aplikazioaz Araban ezarritako isunak betan behera utziz.

Edonola ere, argi dugu zerk edo zerk bueltatuko badizkigu gure eskubideak, hori gure jarrera izango dela. Lege horiek guztiak bidegabeak direla uste dugun guztiona. Horretarako aukera bikaina dugu uztailaren 1ean. Gasteizko deialdia askotariko mugimendu herritarren artean antolatu dugu. Feministak, migratzaileen aldekoak, gazteenak eta jubilatuenak, sindikatuak edo oinarrizko eskubide sozial eta plitikoen artean diardugunak. Baita zenbait herritar bere kabuz ere. Hitzordua Andra Mari Zuriaren enparantzan dugu, arratsaldeko 7etan. Gasteiztar guztiak daude gonbidatuak. Konzentrazio ezberdina izango da, interaktiboa. Puntu ezberdinak antolatu ditugu, lege salagarrienetako batzuk ezagutzeko: arrazistak izateagatik, pobrezia kriminalizatzeagatik, adierazpen askatasuna ukatzeagatik, diru edo espetxe bidez protesta zigortzeagatik eta abar. Bakoitzean, herritarrak gonbidatuko ditugu euren eskubideak praktikatzera lege bidegabeen gainetik. Ondorioz, dagozkien isun edo inputazioak jasoko dituzte ordainetan. Zenbat eurotako eta espetxe urteetako zigorrak pilatuko ote ditugu? Gehiegi, dudarik ez. Baina ez dago arazorik, dendenak apurtuko ditugu amaitu aurretik.

No a las leyes mordaza. Lege injustuak desobeditu.

U1 MOZAL LEGEA (orokorra)(1)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s