Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Alde Zaharreko gaztetxea (Iruñea)

Lehenik eta behin, gure harridura jakinarazi nahi dugu Cristina Arregik obren inguruan adierazitakoaren harira: azpiegitura nagusia ez zena kaltetu alegia. Gaztetxeak aldez aurretik bazekien, birritan jakinarazi zuen bestalde. Baina, gure aipuari sinesgarritasuna murriztuz, adierazi gabeko ustezko arduragabekeriaz zama-murruak (estruktura nagusiaren parte) jaurti genituenaren zurrumurrua zabaldu zen. Hori gutxi balitz, desalojoaren aferan modu berean arrazoitu zuen udaletxeak bere burua zuritze aldera. Orain, Arregik esandakoaren arabera arrazoia genuela dirudi. Berriro esango dugu ordea, konfiantzazko arkitektoaren ikuskapenpean eta udaletxearekin adostutako planoak errespetatuz aritu ginela.

Bigarrenik, Arregik obrek eragindako ustezko bi “ondorio” aipatu ditu: batetik, obrek, segurtasun hizpideak medio, eraikinaren itxiera eragin zutela; bestetik, behin behineko lagapenaren deuseztapena kausatu zutela. Ostera, gertatukoaren analisi zabala egiterakoan, hartutako erabaki biak sorburu ezberdinak dituztela antzeman dezakegu.

Lehen lerroetan aipatu bezala, obrek ez zuten eraikinaren azpiegitura kaltetu, beraz, ez dago segurtasun hizpide nagusirik gaztetxea husteko. Aipaturiko hiru adreiluzko ilara “eskegien” arriskua ez da desalojorako arrazoi nahikoa, ezen udaletxeko teknikariek adreilu ilarak euskarritu baitzituzten desalojoaren aurretik, hortaz, “arriskua” ekidina zegoen ordurako. Gainera, obren ezagupena aldez aurretikoa izan zen udaletxearen partetik – txostenek egiaztatzen duten eran –, eta halere, afera mediatikoa bihurtzeraino ez zen gauzatu itxiera prozesurik. Oposizioko hedabideen presioa jasangaitza bihurtu zenean, tentsionamenduak gertatu ziren udaletxe gobernuaren baitan. Zenbait indar politiko, haien interesen golkorako, udaletxearen lehentasunak birplantatzea eskatu eta babesa ukatu zioten aferan. Horren harira, barne tentsioak baretu nahian akaso – edota oposizioaren presioa saiheste aldera –, behin behineko lagapenaren deuseztea sinatu zuen udaletxeak. Tentsioa eta presioa bere horretan zirauela ikusirik, “segurtasun hizpideen” argudioa baliatu zuten gaztetxearen itxiera agintzeko.

Aldi berean, gatazkaren funtsezko beste arrazoi bat azaldu beharrean gaude, autogestioa kontzeptuaren esanahia eta praktika ulertzeko modu ezberdinak. Arregik esandakoaren arabera, gaur egungo eraikineko lanak bukatzerako, udaletxeak lehiaketa publikoa deituko du gazte-espazio-autogestionatua sortzeko xedearekin. Baieztapen hau gezurtatu beharrean gaude: udaletxeak ez digu autogestioa inoiz eskaini. Areago, udaletxea legearen menpe dagoen heinean, legea hautsi ezean ezin du autogestioa eskaini. Horren jakitun, udaletxeak erdi-bideak proposatu dizkigu, kogestiotik hurbilago autogestiotik baino, autogestioa hitzaren gerizpean ezkutatu baditu ere.

Obrak gure kabuz burutzerakoan – arkitektoaren ikuskapenpean eta adostutako planoetan oinarrituz –, barra eraiki dugunean, proiektuaren autofinantzaketa bermatzearren kontzertuak ospatu ditugunean, edota auzoko gazteria eta herri mugimenduarentzat hamaika ekimen burutzerakoan autogestioaren praktikan oinarritu gara beti; oposizio, gobernuko zenbait indar eta legediaren ustetan berriz, gure desalojoa arrazoitzeko aski delitu konplitu ditugu. Horren aurrean esan beharra dugu, autogestio ekonomikoa ezean ez dagoela autogestiorik, eta aukera hori debekatua dagoen artean, ez dugula legea haustea beste aukerarik gure proiektua defendatzeko.

Azkenik, bi gauza luzatu nahi dizkiogu alde zaharreko auzoari: lehenik, ez dezala sinetsi oposizioaren hedabideek zabaldutako, eta gobernuko zenbait alderdik elikatutako, gertakizunen bertsio fazati eta difamatzailea; bigarrenik, ez dugula inolaz onartuko 100%-nean autogestionatua ez den gazte espaziorik.

 


 

Alde Zaharreko gaztetxea

Antes de dar nuestra versión de los hechos, la asamblea quiere expresar su sorpresa por las declaraciones de Cristina Arregi acerca de que las obras no implicaron un riesgo específico sobre la estructura portante del edificio; algo que el Gaztetxe ya sabía de antemano y había venido reiterando públicamente. Nadie otorgó credibilidad a nuestras palabras, mientras, se dejaron correr bulos de que habíamos derribado muros maestros (parte de la estructura portante) presas de nuestra inconsciencia e irresponsabilidad tácita. Es más, el Ayuntamiento excuso públicamente que dicha razón era la esgrimida para proceder al desalojo. Ahora, a raíz de lo comunicado por Arregi, parece ser que teníamos razón. Una vez más, volvemos a reiterar que toda obra realizada en el inmueble se hizo bajo supervisión técnica de una arquitecta de confianza y respetando los planos acordados con el Ayuntamiento.

Para seguir, Arregi ha mencionado dos “consecuencias” supuestamente producidas por las obras: por un lado, que motivos de seguridad de por medio, las obras provocaron el cierre del edificio; por otro lado, que también causaron la rescisión de la cesión en precario. Pero al realizar un análisis más pormenorizado de los hechos, podemos entrever que las decisiones tomadas tienen causas bien diferentes a las afirmadas.

Como se señala en las primeras líneas, las obras no dañaron la estructura portante del edificio, por tanto, no había un motivo de seguridad mayor para desalojar el Gaztetxe. Las filas “suspendidas” de tres ladrillos no son razón suficiente para un desalojo, menos aún en cuanto que los técnicos del Ayuntamiento habían apuntalado dichas filas antes del desalojo, por lo cual el “peligro” ya estaba eludido. Es más, existía un conocimiento previo de las obras por parte del Ayuntamiento – como demuestran los informes –, y aún así, no se produjo ningún proceso de cierre hasta que el problema se convirtió en mediático. Cuando la presión de los medios de la oposición se volvió insoportable, se produjeron tensionamientos en el seno del Gobierno del Ayuntamiento. Ciertas fuerzas políticas, por el bien único de sus intereses, pidieron replantear las prioridades del Ayuntamiento y retiraron su apoyo en lo concerniente al tema. A raíz de eso, tal vez con el fin de calmar las tensiones internas – tal vez queriendo esquivar la presión de la oposición –, el Ayuntamiento firmó la rescisión de la cesión en precario. Pero viendo que la tensión y la presión se mantenían, esgrimieron el argumento de “por motivos de seguridad” para ordenar el desalojo del Gaztetxe.

Al mismo tiempo nos vemos obligadas a destacar una razón fundamental del conflicto, esta es: las diferentes formas de entender el significado del concepto y la práctica de la autogestión. Según lo afirmado por Arregi, en tanto se finalicen las obras del edificio, el Ayuntamiento llamará a un concurso público con el objetivo de crear un espacio juvenil autogestionado. Tenemos que desmentir esta afirmación: el Ayuntamiento nunca nos ha ofrecido autogestión. Es más, en tanto que el Ayuntamiento está bajo el peso de la ley, no puede ofrecernos autogestión a no ser que incumpla la ley. Sabedores de esto, nos han propuesto caminos intermedios, más cerca de la cogestión que de la autogestión, aunque luego hayan disfrazado dichas propuestas con la palabra autogestión.

Cuando hemos realizado obras por cuenta propia – bajo supervisión de la arquitecta y basándonos en los planos acordados –, cuando hemos construido una barra o hemos celebrado conciertos para la autofinanciación del proyecto, cuando hemos realizado decenas de actividades para la juventud y el Movimiento Popular del barrio lo hemos hecho siempre basándonos en la práctica de la autogestión y, en opinión de la oposición, de ciertas fuerzas del Gobierno y de la ley, nosotras hemos cumplido suficientes delitos como para ser desalojadas. Ante eso tenemos que decir, que sin autogestión económica no hay autogestión, y en cuanto esa posibilidad esté prohibida, no tendremos otra opción que saltarnos la ley para defender nuestro proyecto.

Por último, queremos hacer llegar dos cosas al vecindario de Alde Zaharra: primero, que no crea en las versiones vanidosas y difamatorias divulgadas por los medios de la oposición y alimentadas por ciertas fuerzas del Gobierno; segundo, que nunca aceptaremos ningún espacio juvenil que no sea 100% autogestionado.

 

One thought on “No crea en las versiones vanidosas y difamatorias | Ez dugula inolaz onartuko 100%-nean autogestionatua ez den gazte espaziorik

  1. Pingback-a: Puntualizaciones de la asamblea del Gaztetxe de Alde Zaharra de Iruñea – Aborijenen Internatzionala

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s