Home

ced0a61339e0486456ac5ed642f6a454topaketa-feministak-agerraldia-berriozar-2017jpg

Topatu.eus

Botere(tze) feministari buruz eztabaidatuko dute, ‘Indar bat gara gu’ lelopean. Goizean mahai-ingurua eta arratsaldean tailer ugari eskainiko dituzte, eta bukatzeko, jaialdi feminista.

amabost urte bete ditu aurten Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta urteurreneko ospakizunen barruan emakume abertzaleen VII. topaketa feministak antolatu dituzte maiatzaren 6rako: Berriozarren egingo dituzte, Indar bat gara gu lelopean.

Trantsizio feminista eta botere(tze)a izango dituzte eztabaidagai, eta honelako galderei erantzuten saiatuko dira: “Nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromisoa eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?”. Hamabostgarren urteurrenaren webgunean dago izena emateko aukera.

Gif lehiaketa

Topaketara begira GIF feminista lehiaketa bat ere jarri dute abian. Helbide honetara bidali beharko dira aurkeztutako lanak: komunikazioa@bilgunefeminista.eus . Irabazlea ausaz hautatuko dute eta Bilgune Feministako materiala zein topaketetako sarrera izango ditu opari.

TOPAKETEN EGITARAUA

9.15 Izen-ematea
10.00 Irekiera ekitaldia 
10.30-13.30 Indar bat gara gu: trantsizioan, boteretuz goaz hitz anitzetako mahai- ingurua. Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edurne Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernández, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada, Saioa Iraola eta Miren Aranguren.

14.00-16.00 Bazkaria

16.30-18.30 Indar bat gara gu: boteretzea gorpuzten Tailerrak
1. Feministak on-line eragiteko prest?; 2. Baratze bat nahi dugu egin; 3. Euritan eta Irrintziaren oihartzuna proiekzioa eta tertulia; 4. Betiko leloaren, betiko leloa?; 5. Identitateen saltsan, Drag King tailerra; 6. Gorputzak badaki, osasunaren autogestioa; 7. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du; 8. Autodefentsa Feminista tailerra; 9. Gorputzak astindu; 10. Prekarietatearen aurrean, saretuta mahai-ingurua.

19.00etan Kale-okupazioa + Amaiera ekitaldia

22:00 Musika jaialdi feminista. Kontzertuak: Drumkoprters, Prosodia, Humus, La Basu, DJ Ramsex, DJ Ira


 

Aurrekariak

Urte hauetan guztietan, gure norabidea, diskurtsoa, praktika eta estrategia politikoa zehazteko iturburu nagusia emakume abertzale eta feministen artean elkartzea izan da, batez ere, Emakume Abertzaleon Topaketa Feministetan. Ez gara horretara mugatu, baina etenik izan ez duen elikagaia izan dira momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazio horiek. Hauek dira orain arteko mugarri nagusiak:

    1. Emakume Abertzaleon l. Topaketa Feministak (2001): Leitzan. Euskal Herriko emakumeen egoeraren inguruko azterketa egin eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak identifikatzen saiatu ginen. Bertan, dinamika berri bat sortzea erabaki genuen.

    2. Euskal Herriko Bilgune Feministaren sorrera (2002).

    3. Emakume Abertzaleon II. Topaketa Feministak (2003): Eibar. Emakumeok gure gorputzetan bizi genituen zapalkuntzak identifikatu genituen eta beharren araberako lan ildoak zehaztu. Bilgune Feministaren jarduna bost eremu estrategikotan kokatu zen: hezkuntza, kultura, sozioekonomia, instituzio publikoak eta komunikabideak.

    4. Emakume Abertzaleon III. Topaketa Feministak (2005): Bilbo. Euskal Herria bake prozesu baten atarian zegoen, eta gatazka politiko armatuaren konponbiderako espazioetan emakumeon parte-hartzea eta berau bermatzeko neurri espezifikoak landu eta exijitu genituen.

    5. Emakume Abertzaleon IV. Topaketa Feministak (2009): Tolosa. Feminismoaren instituzionalizazio basatiaren aurrean, identitate feministen inguruan eta Euskal Herria feministak behar dituen subjektuen gainean hausnartu genuen. Teoria eta praktika uztartzeko beharra azpimarratu zen bertan.

    6. Emakume Abertzaleon V. Topaketa Feministak (2012): Leitza. Hamaika egiteko ari gara lemapean. 10.urteurrena ospatzeaz gain, eremuz eremu genituen erronkak partekatu eta estrategia berregokitzeari ekin genion.

    7. Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak (2014): Ondarroa. Jostorratzak dantzan ditugu Euskal Herriaren burujabetza feministarantz. Bertan, XXI. mendean, sexu/genero ikuspegitik arlo frankotan gertatutako aldaketa prozesuen diagnosi konpartitu bat egin genuen, Euskal Herrian eta feminismoan izandako aldaerak ere partekatu genituen, eta aldagai guztiak kontuan hartuta, gure estrategia gaurkotu genuen. Euskal Herriaren burujabetza ipartzat hartuta, trantsizio feministaren oinarriak eta aurrera begirako erronkak eztabaidatu eta kolektibizatu genituen.

Gaurdaino egindako ibilbidearen zertzelada batzuk besterik ez diren arren, ezinbestekoa da horiek gogoan izatea, trantsizio feministaz aritzeko.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s