Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Euskal Herriko hainbat kolektibo *

Joan zen asteartean, Ertzaintzak bortizki kanporatu du Getxoko Tosu akanpada, ortuen erdian zegoen etxola ere eraitsiz. Argi gelditu da agintariei ez zaiela inporta Tosu azpian Bizkaiko akuifero garrantzitsuenetariko bat izatea, ez eta ingurune inpaktu txostena egin gabe egotea. Are gutxiago inporta zaie getxotar gehienak aparkalekuaren kontra egotea. Haiei inporta zaien gauza bakarra, dirua da.

Lurra landatzen dutenen ametsak bota nahi izan dituzte, Andra Mari porlanez estaltzeko asmoz.

Baina partida ez da bukatu.

Euskal Herrian burujabetza eta autogestio molde anitzak sustatzen eta defendatzen ditugunontzat, erresistentzia eta eraikuntza gune garrantzitsua da Tosu, eta ez ditugu lagun kanporatuak bakarrik utziko.

Elkartasuneko eta mobilizazioko deia egiten dugu agiri honen bidez.

Datorren urriaren 21ean, Euskal Herriko kolektibo eta jende desberdinek Tosun bertan asanblada nagusia egin behar genuen; askeguneen defentsa eta zaintza ziren, besteak beste, elkarri aipatu nahi genituenak.

Ez dugu asanblada hori egingo, baina datorren urriaren 21ean, Algortan, 12:30etan Telletxetik aterako den manifestaldira etortzeko deialdi bateratua egiten dizuegu.

Indarrak batzeko eta etorkizunean askeguneen suntsiketa gehiago gerta ez dadin, kolektibo guztiei dei berezia egiten diegu, elkarrekin ezagutzeko, saretzeko eta dinamika sendoak asmatzeko.

Gogotsu defendatuko dugu maite dugun hori.

Lurra eta Askatasuna !

*

AHT gelditu! elkarlana

Aldaxka kolektiboa (Baiona)

Amarauna kolektiboa (Ziordia)

Arditurriko errepublika (Oiartzun)

Beasaingo gaztetxea

Eleak-Libre dinamika

Errekaleor auzo askea (Gasteiz)

Euskal Herria Zuzenean

Fires lantegi berreskuratua (Añorga)

Hendaiako gaztetxea

Indar Beltza

Lurralde Askea

Mamarigako kultur etxea (Santurtzi)

Stop Mines elkartea

Tosu Betirako (Getxo)

Urruñako gazte asanblada

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA