Home

greba-orokorra

Saretik

Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Honengatik, politika publikoen lehentasunak goitik behera aldatzea aldarrikatzen dugu eta Euskal Herriko gaur egunko instituzioei dei egiten diegu hori lortzeko beharrezkoak diren iniziatiba instituzional, politiko eta legislatibo guztiak har ditzatela.

Instituzio horiei zera exijitzen diegu: estatutik inposatu nahi dituzten neurriak ez aplikatzeko; defizit publikoaren mugak ez onartzeko, eta iniziatiba har dezatela Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztiek bizi baldintza duinak izan ditzaten; enplegu duin, kalitateko zerbitzu publiko unibertsal eta prestazio sozial egokiak izan ditzaten, alegia, horixe baita, gainera, krisitik irteteko estrategiarik onena. Sistema berri bat pertsona guztien aukera berdintasunean oinarritua eta lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko egungo dikotomia gaindituko duena.

Hemen gauden eragile sindikal eta sozialok krisialdia hasi zenetik burutzen ari diren politika hauek salatu izan ditugu eta borrokatu izan ditugu. Edozelan, premiazkoak diren salaketa eta borroka honekin batera, haratago joan nahi dugu, euskal jendarteari alternatiba eskaini nahi diogu. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik eredu hori eraikitzera egin nahi dugu jauzi.

Horregatik, prozesu sozial oso bat bultzatzea erabaki dugu. Alternatiba hori eraikitzeko prozesu oso batez ari gara eta lehen pauso moduan Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna osatzea izango da. Gutun hau aldarrikapen bitartekoa izango da, baina ez hori bakarrik, Gutun hau lehenbiziko pausua izango da euskal jendarte osoaren indarrak batzeko eta burutzen ari diren borroka ezberdinak helburu argien inguruan bateratzeko. Eskubide sozial eta laboraletan zein justizia sozialean oinarritutako eredua nahi eta behar dugu eta hau eraikitzeko prozesua, Euskal Herriarentzat eredu propioa eraikitzeko prozesua abiaraziko dugu.

Maiatzaren 30erako deitu dugun greba orokorra beharrezkoa da, ezinbestekoa da, “nahikoa da!” ozen eta indarrez oihukatzeko gobernu ezberdinetatik datozen eraso guztien aurrean eta, horrekin batera, alternatiba eraikitzeko prozesu horri hauspoa emateko bultzada.

DEITZAILEAK:

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba...

—-

HACIA LA CARTA DE DERECHOS SOCIALES DE EUSKAL HERRIA ¡30 DE MAYO HUELGA GENERAL!

Año tras año las decisiones de los gobiernos siguen profundizando la crisis económica. Reformas constitucionales, decretazos, leyes básicas, recortes y reformas sólo están sirviendo para que los más ricos tengan cada vez más poder y dinero a costa del empobrecimiento generalizado de las trabajadoras y trabajadores, el desempleo masivo, la pérdida de derechos y la reducción de los servicios públicos. Estas medidas además, se están llevando adelante de una forma antidemocrática, vía imposición dado que es la única manera de que esos ataques contra la población sean posibles.

Por estas razones, reivindicamos un cambio radical de las prioridades de las políticas públicas e instamos a las actuales instituciones de Euskal Herria a tomar cuantas iniciativas institucionales, políticas y legislativas sean necesarias para conse guirlo.

Exijimos a dichas instituciones no aplicar las medi das impuestas desde el Estado, no aceptar los límites del déficit público y tomar la iniciativa para conseguir que cuantas personas viven y trabajan en Euskal Herria puedan acceder a unas condiciones de vida dignas, a través de un empleo digno, unos servicios públicos universales de calidad y unas prestaciones sociales adecuadas como la mejor estrategia de salida de la crisis. Un nuevo sistema cuyo eje sea la igualdad de oportunidades para todas las personas y que elimine la actual dicontomía entre el trabajo productivo y reproductivo.

Las organizaciones sindicales y sociales presentes denunciamos todo esto y llevamos desde el comienzo de la crisis luchando en contra de ello. No obstante, junto con esta denuncia y lucha necesarias queremos ir más allá, queremos ofrecer a la sociedad vasca una alternativa. Pasar de la reivindicación de que otro modelo es posible a la construcción de ese modelo. Es por ello que hemos decidido impulsar un proceso social, un proceso de construcción de esa alternativa cuyo primer paso será la elaboración de la Carta de Derechos sociales de Euskal Herria.

Queremos que sea un instrumento no sólo de reivindi cación, sino un primer paso para aunar las fuerzas de toda la sociedad vasca y las luchas que llevamos a cabo en torno a unos objetivos claros que vayan conformando el camino que, tenemos la plena convicción, nos llevará a un modelo propio para Euskal Herria basado en el respeto de los derechos sociales y laborales y en la justicia social.

La huelga general que convocamos para el día 30 de mayo es necesaria, es indispensable, es un “ya basta!” alto, enérgico y firme ante todos los ataques a nuestros derechos que provienen de los distintos gobiernos y es un impulso a este proceso de construcción de la alternativa.

CONVOCANTES:

Sindicatos:

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT

Organizaciones sociales

AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez,Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba…

m30

One thought on “M30 Greba orokorra – 30M huelga general

  1. Pingback-a: M30 Greba Orokorra / 30M Huelga General | NON SERVIAM

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s