Home

Asier Blas

Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat sustatu nahi dutela Estatu espainiarra negoziaziora bultzatzeko. Horrela, erabakitze eskubidea edota egokitzapen politiko berri bat lortzeko asmoa dute.

Sektore horien estrategia zilegi da eta agian pragmatikoena eta eraginkorrena da, batez ere aldebakarreko prozesu erradikal batek sortuko lukeen gatazka gradu altua saihestu nahi bada. Horregatik, JxSren sektore batzuk hauteskunde plebiszitarioen aurretik eta ondoren ez dira CUP bezain arduratuak agertu independentismoak lortzen zuen gehiengoagatik. Bestalde, egia da JxSren ahots ugarik argi adierazi dutela deskonexio prozesua abiatu eta prozesu konstituziogilearekin borondate berriak lortzeko asmo irmoa dutela. Azken hauen jarrera CUPek duenetik gertuagoa dago, izan ere, adierazi duen arduretako bat da independentzia prozesuan atxikimendu berriak lortzea. Bihar independentismo erradikalak hartuko duen erabakia, edozein dela ere, sezesio prozesua laguntzeko borondatea izango du. Beste kontu bat da asmatzea, ez baita erraza.

Heldu diezaiogun arazoari, zein sektore erakarriz zabaldu daiteke independentziaren aldeko prozesua? Unió eta Catalunya en Comú (Podem, ICV, EUiA). Azkeneko bi hauteskundeetan garbi ikusi da Uniók egin dezakeen ekarpen kuantitatiboa oso txikia dela eta parlamentarioa zero, ondorioz, aldebakarreko sezesio prozesuek izan ohi duten gutxieneko babesa (bi heren) lortzeko giltza CAT en Comú-n da. Sektore politiko honetan independentzia zaleak, konfederazio zaleak eta, oro har, erabakitze eskubidearen aldeko jarraitzaile ugari dago. Horrez gain, ezkerreko indar politikoa izaki, bere boto-emaile eta politikarienganako sedukzioak errebotez PSCen gelditzen den federalistaren bat erakarri dezake ere bai.

Baina nola erakarri CAT en Comúren esparrua sezesiora? Ez dago errezeta magikorik, baina lau baldintza erraztatzaile ikusten ditugu, bi Madrilen eta bi Bartzelonan: (1) Espainiak ez eskaintzea Kataluniari  egokitzapen politiko berri bat erabakitze eskubidearen zuzeneneko edo zeharkako aitortzarekin; (2) Espainiako gobernua eta politika publikoak ez biratzea ezkerrera; (3) balizko gobernu independentista berriak Madrilen egiten ari diren politika publikoak baino ezkertiarragoak egitea eta prozesu konstituziogilean aspektu sozialek protagonismo berezia izatea; (4) hirugarren baldintza gauzatzeko Madrili desobeditu behar izatea, horrela balizko gobernu independentista berriak hirugarren bidearen defendatzaileei posizioa hartzera derrigortuko lieke.

Masek zer pintatzen du guzti honetan? Catalunya en Comúren sektorea erakartzeko traba handi bat da. Gogoratu dezagun Artur Masek gidatu duen gobernua Estatu espainiarreko neoliberalenen artean sailkatu daitekeela, ez bada izan txapelduna sailkapen krudel horretan. “Espoliazio fiskalaz” maiz hitz egiten dute katalan independentistek, eta hau erlatiboki erreala izanik ere, Kataluniako desberdintasunen eta gastu sozial txikiaren erru nagusia Generalitatek aurrera eraman dituen politikek azaltzen dute. Albo batera utzita “espoliazio fiskala”, garbi ikusi daiteke gobernu baten inbertsioa gastu sozialean, osasun publikoan eta hezkuntzan aurrekontu osoko portzentajeari begiratuta, eta hor Katalunia oso gaizki azaltzen da argazkian. Horrela ulertzen da bere osasun publikoa hamazazpi erkidego autonomoen arteko hirugarren txarrena izatea (atzerakada oso nabarmena da Mas boterera iritsi zenetik) eta hezkuntza publikoa OCDE herrialdeen artean txarrenetakoa. Kataluniako hezkuntza sistema Estatu espainiarreko klasistenetako bat da. Adibidez, hezkuntza ez unibertsitarioaren Generalitateko gastu osoaren %24 eskola pribatuetarako (kontzertuetarako) doa, Espainian batez bestekoa %16 da eta 15eko Europar Batasunean %9 da. Arrazoi guzti hauek tarteko, Masen gobernuaren aurkako protestak asko izan ziren sezesio prozesua abiatu aurretik, gogoratu dezagun horietako bati aurre ez egiteko Mas Kataluniako parlamentura helikopteroan gerturatu zela.

Orain  arte azaldutakoa gutxi balitz, Convergènciaren ustelkeria kasu guztiak dauzkagu mahai gainean ere bai. Bide batez, 1990. Hamarkada amaieran, maizago bisitatzen nuenean Katalunia, mundu guztiak ezagutzen zituen ustelkeria kasu hauek. Jakina zen, nahiz eta Kataluniako hedabideak isil mantendu ziren. Inork gutxik mugitu zuen hatz bat, ezker erradikala eta independentismo erradikala izan ezik. Ustelkeria kasu hauek azpitik bazuten klasismo ukitu argi bat. Euskal Herrian ohituta ez gauden klase diferentziak daude Katalunian. Elitea eta gehiengoaren arteko distantziak oso handiak dira boterean eragiteko unean. Ez naiz ari botere ekonomikoen eraginaz, ez. Pentsa, elite politikoa, ezkerretik eskumara, urteetan profil berdineko jendeak osatu du: gradu  desberdinetan jatorri burgesekoak. Berdin zuen PSUC, ICV, PSC, CiU edo ERC izan (PP burgesia handiarentzat eta hauen interesak defendatzen dituztenentzat geratzen zen), hori bai, trukean xarnego batzuei beraien botere kuota eta behar bazen beraien ustelkeria kuota izatea uzten zitzaien, batez ere gerriko gorriko PSCko udalerrietan. Baina, orohar, igogailu soziala nahiko matxuratua zegoen Katalunian, batez ere erdi mailako pisuetatik gora igotzeko garaian. Modu  berean behekoen eragiteko gaitasuna politika publikoetan oso mugatua zen, askotan beraien potentzialitatea neutralizatua izaten zen gatazka nazionalaren ardatzarekin. Honekin zer esanahi dut, ideologia desberdintasunak alde batera utzita, elite politikoak jatorri antzeko zutela eta hor langile eta klase xeheko jende oso gutxi zegoen.

Orain arte azaldutako da Masek ordezkatzen duena eta guzti horren aurka errebelatu egiten den sektorea da Catalunya en Comú, baina baita ere CUP. Anna Gabrielek azaltzen duen bezala diskurtsu honetan, gorrotoa dago urteetako sakeoagatik eta Kataluniak hartu duen norabide neoliberalagatik: “(…) genera odio i molt odi (…) Sabem també que hi ha corruptes i perquè no parlem dels corruptors? Aquest empresaris, aquelles grans famílies catalanes, la gent de corbata, la gent del liceu, la  gent perfumada, ells fan possible la corrupció, perquè la corrupció no es un accident no es una desviació, la corrupció es el sistema, forma part de la seva columna vertebral (…)”.

Mas traba bat da ezkerreko sektore berriak erakartzeko independentismora. Dudetan daudenak edo bai/bai bozkatu zutenak 2014ko azaroaren 9ko kontsultan (Ada Colau edo Lluís Rabell bezalakoak) beste Generalitateko presidente batekin errazago lotuko lirateke prozesura. Hau errealitate enpiriko bat da, Kataluniako Parlamenturako azkeneko hauteskundeen osteko CISeko inkestak argi azaltzen du CUPek jaso zuen boto portzentaje garrantzitsu bat ICV/EUiAtik zetorrela. Etorri zitzaion bezala, joan zaio espainoletan Catalunya en Comúri. Argi dago, boto hori independentismora lotzeko Mas traba bat da.

Bestalde, askotan defendatu dudan moduan, Mas politikari bikaina iruditzen zait. Komunikazio politikorako gaitasun paregabea du eta herrialde baten independentzia saltzeko munduan lider aparta iruditzen zait. Gainera, panorama politiko katalanari begiratuta ez dut batere garbi ikusten bere tamainako beste figurarik. Akaso behin desobeditzen hasita, Conseller en cap izendatu zezaketen kanpo harremanetarako ministerioa, saila beharrean, bere eskuduntzen artean hartuz. Gogoratu Errioxako erkidegoko autonomoko presidenteak kargua utzi zuela Ciudadanosek horrela eskatu ziolako, horrela PPk presidentetza mantendu du baina bidai-sari bezala Presidentea aldatu behar izan du. Berriz, JxSk ez du ez da aukera horren inguruko gogoetarik egin. Masi beste leku garrantzitsu bat topatzea ezin zuen hain zaila izan, horrela agian bideragarria izango zen Covengència prozesura lotuta mantentzea eta era berean ezkerreko sektore berriei eskua zabaltzea.

Pertsonalismotik haratago, badago beste argudio pisutsuago bat Mas Presidente bezala mantentzeko. Honen arabera Masek sinbolizatu eta trinkotu egiten du Convergència zena eta bera lidergoan egon ezean, sektore honen babesa prozesuari arriskuan legoke, gutxienez parte batek itsasontzia abandonatu dezake. Ez daukat dudarik parte hori Catalunya en Comú suposatzen duena baina txikiagoa dela kuantitatiboki, kontua da kualitatiboki garrantzia gehiago duela. Zergatik? Klase altuko eta enpresa munduko jendea dagoelako tartean. Betikora gatoz, pertsona baikoitzak ez du berdin balio. Areago, Vicent Partalek garbi esan izan du prozesu independentista ezkerrera jotzen badu Europar Batasuna izutu daitekela eta noski, horren aurkako txertoa da Mas presidente bezala mantentzea. Hau egi gordina da, gustatuko zaigu edo ez, baina nahiago dut gauzak garbi esplikatzea. Argudio hau ulertzen dut, ondo gainera, geopolitikaren eta kapitalismo neoliberalaren argudioak dira.

Ataka horretan dago CUP. Benetan sezesio prozesu bat aurrera eramateko babesak lortu eta lidergoa ezkerreko indarren eskuetan jartzeko apustua egin, jakinik oraindik proiektu horrek egin dezakeen ibilbidea inkognita ugari dituela eta forma hartzeko dagoela, edo egun Masek gidatzen duen proiektu definituagoari bidea ireki eta ikusi noraino iristen den bere kontraesanak eztanda egin arte. Ez da erabaki erraza, esango nuke arrisku gradu gutxiago duela Masi babestea, kontserbadoreagoa da konpromiso zehatz bat duzulako eskuetan, mugatua duen indarragatik baina bidea urratu dezakeena. Bestea, hauteskundeetara berriz joatea, aukera politiko berriak irekitzen ditu baina arrisku gehiago du ere bai. Masen hautaketa erraztea hamarreko enbido bat botatzea da, hauteskundeetara joatea hordago bat jolastea da, eta hor mugimendu bakarrarekin irabazi edo gal daiteke partida. Zaila da erabakitzea eta zailagoa asmatzea. Horrelakoetan hobe izan ohi da erabakitzeko aukerarik ez izatea eta nolabait hautua zirkunstantziek egitea, baina oraingoan CUPeri erabakia hartzeko eskubidea eman zaio eta zirt edo zart egin beharko du hautu batekin.

3 thoughts on “CUP bidegurutzean

  1. Artikulua gustatu zait eta lagun bati itzuli diot. Nahi baduzue aprobetxatu euskarazkoaren azpian jartzeko.

    La CUP en la encrucijada

    Como decíamos en otro artículo, uno de los principales retos del independentismo catalán es fortalecer y extender su apoyo, sobre todo si lo que se pretende es llevar a cabo un proceso de secesión unilateral. Un proceso de tales características exige un conflicto de alta intensidad y para hacer frente a ello es imprescindible tener un gran respaldo democrático. La CUP está preparada para llevar la estrategia unilateral hasta el final. Sin embargo, hay indicios para suponer que ciertos sectores de JxS son favorables a promover un proceso unilateral medido y limitado para empujar al Estado a una negociación, con el fin de lograr el derecho a decidir o una adecuación política nueva.

    La estrategia de estos sectores es lícita y puede que además sea la más pragmática y eficaz, sobre todo si se pretende evitar el alto grado de conflicto que supondría un proceso radical de unilateralidad. Por esta razón, antes y después de las elecciones plebiscitarias algunos sectores de JxS no se han mostrado tan preocupados como la CUP por la mayoría que obtenía el independentismo. Por otro lado, es cierto que muchas voces de JxS han dejado clara su postura a favor de iniciar un proceso de desconexión y de conseguir mayores apoyos a través del proceso constituyente. La actitud de estos últimos es más cercana a la de la CUP. La decisión que tome el independentismo radical, sea cual sea, tendrá la voluntad de ayudar al proceso de secesión. Otra cuestión es acertar, ya que no es fácil.

    Entrando en materia, ¿qué sector se puede atraer para extender el proceso a favor de la independencia? Unió y Catalunya en Comú (Podem, ICV, EUiA). En las últimas dos elecciones se ha visto claramente que la aportación a nivel cuantitativo que puede hacer Unió es muy pequeña, y a nivel parlamentario es cero, de modo que la llave para conseguir el mínimo de apoyo necesario en la mayoría de procesos de secesión (dos tercios) es CAT en Comú. En este sector hay favorables a la independencia, a la confederación y, en general, al derecho a decidir. Además, al ser una fuerza de izquierdas, la seducción de sus votantes y sus políticos puede atraer de rebote a los federalistas que puedan quedar todavía en el PSC.

    ¿Pero cómo atraer al espacio de CAT en Comú a la secesión? No hay recetas mágicas, pero podemos observar cuatro condiciones facilitadoras, dos en Madrid y dos en Barcelona: (1) Que España no ofrezca a Cataluña una adecuación política nueva con reconocimiento directo o indirecto del derecho a decidir; (2) que el gobierno de España y las políticas públicas no giren a la izquierda; (3); que las políticas públicas de un eventual gobierno independentista sean más de izquierdas que las que se hacen en Madrid y que los aspectos sociales tengan especial relevancia en el proceso constituyente; (4) que para hacer efectiva la tercera condición haya que desobedecer a Madrid, de forma que el gobierno independentista obligaría a los defensores de la tercera vía a posicionarse.

    ¿Y Mas qué pinta en todo esto? Es un gran obstáculo para atraer al sector de CAT en Comú. No hay que olvidar que el gobierno que ha dirigido Artur Mas se podría catalogar entre los más neoliberales del Estado español, si no el campeón de esta liga tan cruel. A menudo hablan del “expolio fiscal” los independentistas catalanes, y aunque esto es relativamente cierto, son las políticas llevadas por la Generalitat las principales culpables de las desigualdades y del reducido gasto social de Cataluña. Dejando a un lado el expolio fiscal, se puede ver claramente la inversión de un gobierno en gasto social, atendiendo al porcentaje que ocupan en los presupuestos generales la salud pública y la educación, y ahí Cataluña sale muy mal parada. Así se explica que la salud pública catalana sea la tercera peor de las diecisiete comunidades autónomas (con un notable retroceso desde la llegada de Mas al poder) y que la educación pública sea de las peores entre los países de la OCDE. El sistema educativo catalán es uno de los más clasistas del Estado español. Por ejemplo, el 24% del gasto total de la Generalitat en la educación no universitaria es para las escuelas privadas (concertadas) cuando en España es el 16% y en la unión Europea el 15%. Por todo ello fueron muchas las protestas en contra del gobierno de Mas antes de iniciarse el proceso de secesión. Hay que recordar que en determinada ocasión Mas llegó al parlamento de Cataluña en helicóptero para no hacer frente a una de ellas.

    Por si esto fuera poco, también están sobre la mesa los casos de corrupción de Convergència. Cuando visitaba con mayor frecuencia Cataluña en la década de los 90 todo el mundo conocía estos casos de corrupción. Era sabido, aunque los medios se mantuvieran callados. Pocos movieron un dedo, exceptuando la izquierda radical y el independentismo radical. Estos casos de corrupción tenían un elemento claro de clasismo. En Cataluña hay diferencias de clase a las que no tenemos costumbre el Euskal Herria. Las distancias entre la élite y la mayoría son muy grandes a la hora de influir en el poder. No hablo de los poderes económicos, no. Hay que tener en cuenta que la élite política, desde la izquierda hasta la derecha, la componían gente del mismo perfil: de origen burgués, en diferentes grados. Daba igual el PSUC, ICV, PSC, CiU o ERC (el PP quedaba para la gran burguesía y para los que defendían sus intereses). Eso sí, a cambio se les permitía a algunos xarnegos su propia cuota de poder e, incluso, de corrupción, sobre todo en los ayuntamientos del cinturón rojo del PSC. Pero, en general, el ascensor social estaba bastante estropeado en Cataluña, sobre todo para subir más allá de los pisos intermedios. Al mismo tiempo, la capacidad de influir de los de abajo en las políticas públicas era muy limitada, y a menudo su potencialidad quedaba neutralizada por el eje del conflicto nacional. Lo que quiero decir con esto es que, dejando de lado las diferencias ideológicas, las élites políticas han tenido orígenes similares y había muy poca gente obrera o de clase humilde.

    Lo expuesto hasta ahora es todo lo que representa Mas y quien se rebela ante ello es el sector que representa CAT en Comú, pero también la CUP. Como explica Anna Gabriel en este discurso, existe un odio por los años de saqueo y por la deriva neoliberal que ha tomado Cataluña: “(…) genera odio i molt odi (…) Sabem també que hi ha corruptes i perquè no parlem dels corruptors? Aquest empresaris, aquelles grans famílies catalanes, la gent de corbata, la gent  del liceu, la  gent perfumada, ells fan possible la corrupció, perquè la corrupció no es un accident no es una desviació, la corrupció es el sistema, forma part de la seva columna vertebral (…)”.

    Mas es un obstáculo para atraer nuevos sectores de izquierdas al independentismo. Aquellas que tienen dudas o que votaron sí/sí en la consulta del 9N de 2014 (como Ada Colau o Lluís Rabell) se sumarían con mayor facilidad al proceso con otro presidente en la Generalitat. Esto es una realidad empírica, el CIS posterior a las últimas elecciones al Parlamento de Cataluña explica claramente cómo un porcentaje importante de los votos que consiguió la CUP venían de ICV/EUiA. De la misma forma que vinieron se fueron en las españolas a Cataluña en Comú. Esta claro, para atar ese voto al independentismo Mas es un obstáculo.

    Por otro lado, como he defendido en otras ocasiones, Mas me parece un político excepcional. Tiene una gran habilidad para la comunicación política y me parece un líder inmejorable para vender la independencia en el mundo. Ademas, mirando el panorama político catalán no veo claro otra figura de su tamaño. Llegado el momento de desobedecer, se le podría nombrar Conseller en cap asumiendo las competencias del ministerio de asuntos exteriores, que no consejería. Cabe recordar que el presidente autonómico de La Rioja dejó su cargo porque así se lo pidió Ciudadanos al PP, de manera que el PP ha mantenido la presidencia pero a cambio ha tenido que cambiar de presidente. Por el contrario, JxS ni si quiera ha hecho una reflexión sobre este asunto. Encontrar otro sitio de relevancia para Mas no podía ser tan difícil, así habría sido posible mantener a Convergència atada al proceso y se podría haber tendido la mano a nuevos sectores de la izquierda.

    Además del personalismo, hay otra razón más importante para mantener a Mas como Presidente. Mas simboliza y afianza lo que era Convergència y si no lidera, el apoyo de este sector al proceso estaría en riesgo y al menos una parte de éste podría abandonar el barco. No tengo dudas de que esa parte es cuantitativamente mucho menor de lo que supone Catalunya en Comú, la cuestión es que cualitativamente tiene mayor peso. ¿Por qué? Porque entre ellos hay gente de clase alta y del mundo de la empresa. Estamos en lo de siempre, todas las personas no valen lo mismo. Es más, Vicent Partal ha dicho claramente que si el proceso gira a la izquierda la unión Europea se asustará y claro, contra esa posibilidad mantener a Mas es una buena opción. Esto es un duro hecho, nos podrá gustar más o menos, pero prefiero explicar las cosas claramente. Entiendo bien este argumento, bastante bien además, son los argumentos de la geopolítica y del capitalismo neoliberal.

    La CUP está en esta encrucijada. Hacer una apuesta de verdad por conseguir los apoyos necesarios para llevar adelante un proceso de secesión y poner el liderazgo en manos de las fuerzas de izquierdas, a sabiendas de que el recorrido de ese proyecto tiene muchas incógnitas y está por coger forma, o abrir el camino al proceso más definido dirigido hoy en día por Mas y ver hasta dónde llega, hasta que estalle por sus propias contradicciones. No es una decisión fácil. Diría que tiene un menor grado de riesgo apoyar a Mas, es más conservador al tener ya un compromiso concreto entre manos, es más limitado pero puede abrir camino. La otra opción, la de ir a nuevas elecciones, abre nuevas posibilidades políticas pero también entraña mayores riesgos. Facilitar la investidura de Mas es un envido, ir a otras elecciones es un órdago, y ahí con un sólo movimiento se puede ganar o perder la partida. Es difícil decidir y más todavía acertar. En estas ocasiones es mejor no tener opciones para decidir y que de alguna manera sean las circunstancias las que tomen la decisión, pero esta vez se le ha dado a la CUP la posibilidad de elegir y tendrá que hacerlo sin titubeos.

    • Y ya ha decidido.
      Albert Rivera,un aprendiz al lado este trozo de CUP(odemos).
      Somos muy guais,muy consecuentes y viviremos hasta el último día en esta España capitalista que nos aplasta y humilla.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s