Home

nesk

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

M8 emakume langileon nazioarteko eguna kapitalismoa eta patriarkatua suntsituz
NESKA GAZTEOK IRAULTZARAKO PREST!

Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena. Gure gorputzen, lanaren, jarreren eta izateko moduaren gaineko erabakiak inposatzen dizkiguna, gizonak pribilejiatuak diren mundu honek etenik izan ez dezan eraikia.

Egungo sistema kapitalista patriarkala emakumeok behartuta egiten ditugun lanei esker mantentzen da bizirik. Emakumeok isilean, ezkutuan, baldintza txarretan edota doain egiten ditugu lan hauek. Hauxe da sistemak bizirauteko duen sekretua. Isilpeko lan honek, ordea, ikusezina izaten jarraitzeko kirats handiegia dauka. Itzaletik atera eta kalearen erdian jarri beharra dugu, lotzen gaituzten kateak apurtzeko.

Neska gazteon emantzipazioa oztopatzen du sistema kapitalista patriarkarrak, ederki dakigu neska gazte eta prekarioa izateak dakarren zapalkuntzak ze aurpegi dituen. Hezkuntza sistemak lan erreproduktiboei lotutako ikasketetara bideratzen gaitu, sektore prekarizatuenera hain zuzen. Gazteon artean langabezia eta behin behineko kontratuak nagusi diren honetan, neska gazteon egoera oraindik eta latzagoa da. Gazte langabezia %36koa da eta lanaldi partzialaren %80a emakumeok betetzen dugu.

Goiz hasten gara neskok lanean: umeak zaintzen, udan tabernari, arropa dendetako beherapen kanpainetan… Lan baldintza gogorrak jasatera behartzen gaituzte, eta lanpostuen suntsiketa sistematikoa ematen den sektoreetan (lan erreproduktiboenean edo administrazioan, esaterako) gehiengoa gara. Azken finean, gure bizitzen jabe izateko aukera lapurtzen digute.

Sistemak prekarietatera kondenatzen gaitu. Baina prekarietatea ez da soilik lan eremura mugatzen, gure bizitzako esparru guztietan ezegonkortasuna sortzen baitu. Prekarietatea lanean, etxean, lagunartean zein militantzian zaintzaile papera izatea da. Zoriontasun eta gorputz perfektuaren bila ibiltzera behartuak, lanaldi bikoitz honen ostean guretzako denborarik ez dugu izaten, maitasun eredu kapitalistaren ondorioz bikotekiderik gabe etxebizitza edo dirulaguntzak eskuratzeko zailtasunak ditugu. Guzti honek gure erabakitze ahalmena lapurtu eta neska gazteon emantzipaziorako bidea moztu egiten du.
Egoera jasanezin honen aurrean ezinbestekoa da neska gazteok iraultza egitea, egunez egun, aldaketa txiki askok aldaketa handiagoa dakarrelako. Iraultza hori erreala eta erradikala izateko, feminista izan behar da. Bizitza erdigunean kokatu eta botere harreman zapaltzaileak dinamitatu behar ditugu, balio kategoriak eraldatuz, generoen gainetik pertsonetaz hitz egitera  salto egiteko.

Neska gazteok sistema kapitalista patriarkarra suntsitzeko prest gaude, iraultzarako prest. Horregatik, martxoaren 8an kalera irtengo gara eta apirilaren 9an ere Gasteizen egingo den eraso matxisten kontrako manifestazioan izango gara. Gora borroka feminista!

CdAorGwWEAA-0cj-1

………….

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Maiatzak 1 egin

POR UN 8 DE MARZO ANTIPATRIARCAL Y ANTICAPITALISTA

El capitalismo necesita y legitima la desigualdad, es una estructura de dominación que sustenta su supervivencia a través de las distintas opresiones que ejerce contra la clase trabajadora. Dentro de nuestra propia clase, las contradicciones de género, nación, raza o disidencia sexual agudizan la fragmentación de la misma, y el capitalismo utiliza estas fisuras para garantizar su tasa de ganancia y el apuntalamiento de las bases ideológicas que conforman su discurso dominante.

Pero el capitalismo, sin el heteropatriarcado, no es nada. La mujer trabajadora, como sujeto y cuerpo, ha sufrido la agudización de estas contradicciones con más violencia y más determinismo, si cabe. El heteropatriarcado ha servido para crear unas condiciones de dominación entre los sexos, que han subordinado a la mujer devaluando el valor de su trabajo en todos los ámbitos, tanto en el productivo como en el reproductivo. Además, la configuración de la familia heteropatriarcal es la herramienta que el capitalismo ha utilizado históricamente para perpetuar el patriarcado como ideología y valor social que impregna todas las relaciones humanas.

El capitalismo nos han convertido en las responsables del trabajo reproductivo, sin embargo, aun siendo relegadas al mismo, lo ejercemos de manera gratuita, esclavas sistemáticas de la reproducción social de la fuerza de trabajo, imprescindible para garantizar las condiciones de producción del sistema capitalista. Lo que nos lleva a señalar incuestionablemente que la subordinación de la mujer trabajadora es el garante objetivo de la supervivencia de este sistema de dominación.

Nuestro cuerpo sufre la violencia más explícita del sistema capitalista. Nuestro trabajo está más precarizado, estamos más empobrecidas, las consecuencias de la crisis capitalista nos afectan con más rotundidad alejándonos más de la igualdad, y siendo más vulnerables a la explotación y al desarraigo. No sólo nuestra fuerza de trabajo es explotada, nuestro cuerpo es de dominio público, y los valores que impregnan las sociedades patriarcales nos hacen sufrir la discriminación dentro de nuestra propia clase. Da lo mismo que seamos, vascas, negras, kurdas, lesbianas o transexuales, la condición de mujer siempre va a ser el elemento común que apuntale nuestra situación de vulnerabilidad y subordinación.

El feminismo debe integrarse prioritariamente en la lucha de la clase trabajadora en general y del pueblo trabajador vasco en particular. Nuestra emancipación como mujeres, deber ir de la mano de nuestra emancipación como clase y como pueblo. No queremos la igualdad dentro de las condiciones de explotación que tienen los hombres en el sistema capitalista, no queremos ser iguales que los hombres dentro de su contradicción de clase. Queremos ser libres como mujeres y trabajadoras, queremos la superación del Patriarcado y del Capitalismo como estructuras de dominación.

Desde Maiatzak1egin! queremos sacar el discurso feminista de los despachos de las universidades, ”desintelectualizarlo” y convertirlo en dominio de la clase trabajadora. Que recupere su protagonismo en los centros de trabajos. No puede ser una lucha más, tiene que ser vertebral a todas las luchas, sin nosotras no hay revolución, sin nosotras, no hay victoria.

KAPITALISMOAREN AURKA,
EMAKUME LANGILEOK BAT EGIN!

MARTXOAREN 8 ANTIPATRIARKAL ETA ANTIKAPITALISTA BATEN ALDE

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei eusteko.

Baina kapitalismoa heteropatriarkaturik gabe ez da ezer. Emakume langilea izan da kontraesan hauen areagotzearen bortizkeriarik handiena eta zuzenena pairatu izan duena, subjektu eta gorputz bezala. Heteropatriarkatua sexuen arteko menperatze baldintzak sortzeko balio izan du. Baldintza hauek emakumeak menpeko bihurtu gaitu, gure lanaren balioa eremu guztietan debaluatuz, produktiboan zein erreproduktiboan. Gainera familia heteropatriarkalaren konfigurazioa kapitalismoak historikoki patriarkatua ideologia bezala betikotzeko erabili duen tresna izan da; giza erlazio guztietan eragiten duen balio soziala.

Kapitalismoak emakumeak lan erreproduktiboaren arduradunak bihurtu gaitu, eta horrekin nahikoa ez eta lan hau doan egiten dugu. Lan indarraren erreprodukzioaren morroi sistematikoak gara, sistema kapitalistaren ekoizpen baldintzak bermatzeko ezinbestekoak. Horrek baieztapen ukaezin batera garamatza: emakume langilearen menpekotasuna menperatze sistema honen biziraupenaren bermatzaile objektiboa da.

Gure gorputzek sistema kapitalistaren bortizkeriarik esplizituena pairatzen dute. Gure lanaren prekarizazioa handiagoa da eta pobretuago gaude. Krisi kapitalistaren ondorioak era bortitzagoan pairatzen ditugu, berdintasunetik gero eta gehiago aldentzen eta esplotazio eta deserrotzearen aurrean zaurgarritzen gaituelarik. Gure lan indarra esplotatzeaz gain, gure gorputza eremu publikoa da; eta jendarte patriarkaletan nagusi diren baloreek gure klasearen baitan diskriminazioak pairatzea ahalbidetzen dute. Berdin da euskaldunak, beltzak, kurduak, lesbianak edo transexualak garen. Emakume izatea gure zaurgarritasun eta menpekotasun egoerak sostengatzen duen elementu komuna da.

Feminismoa langile klasearen borroka orokorrean integratu behar da; eta zehazki euskal herri langilearen borrokan. Emakume bezala lortu beharreko emantzipazioa, klase eta herri bezala lortu beharreko emantzipazioarekin batera joan behar da. Ez dugu nahi sistema kapitalistaren baitan gizonek bizi dituzten esplotazio baldintzekiko berdintasuna. Ez ditugu gizonen klase kontraesanak konpartitu nahi. Emakume eta langile bezala askeak izan nahi dugu. Patriarkatua eta kapitalismoaren menperatze egiturak gainditu nahi ditugu.

Maiatzak1egin!etik diskurtso feminista unibertsitateen bulegoetatik atera nahi dugu; “desintelektualizatu” eta langile klasearen eremura eraman nahi dugu. Lantokietan dagokion protagonismoa berreskuratu behar du. Ezin da beste borroka bat gehiago izan; borroka feminista beste borroka guztietan txertatuta egon behar da. Emakumerik gabe ez dago iraultzarik, ez dago garaipen posiblerik.

KAPITALISMOAREN AURKA,
EMAKUME LANGILEOK BAT EGIN!

…….

M8

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Inoiz baino ozenago diogu: internazionalistak gara, feministak garelako!

Aurtengo Martxoaren 8a ez da inolaz ere oharkabean pasako den emakume borrokalariaren beste edozein egun bat. Aurten Askapenako emakumeok, gogor salatu nahiko genuke azken bost urteetan jasan behar izan dugun ezinegona, baita ozen esan ere, gure militantzia kriminalizatu nahi izan duten horiei, Euskal herri feminista eta internazionalista eraikitzen jarraituko dugula eta edozein erasoren aurrean emakume internazionalistak prest egongo garela erantzuteko.

Honekin batera, dei egin nahi diegu, Euskal herriko emakume zein munduko emakume guztiei, lanean gogor eta tinko jarraitzeko, ez dagoelako antolatutako emakumerik gabeko herri askerik. Hori dela eta, jarrai dezagun lanean bide luzea baitugu aurrean. Hari beretik, aipamen berezia egin nahiko genioke eguneroko lanean borroka etengabean ari diren kurdistango emakume borrokalariei eta baita KJA antolakundeko burkideei ere, bejondeizuela! Emakume iraultzaileok hainbeste amesten dugun emakume askeez osaturiko jendarte parekide hori gero eta gertuago dago eta ezinbestean emakumeek sortutako baldintzen ondorio izango da.

Gora munduko emakumeen borroka!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA